Nelida Zaitegi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nelida Zaitegi

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak Nelida Zaitegi de Miguel
Jaiotza Abanto 1946ko urriaren 17a  (77 urte)
Herrialdea   Bizkaia , Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak katedraduna eta pedagogoa

Nelida Zaitegi de Miguel ( Abanto , 1946ko urriaren 17a ) irakasle, pedagogo eta Hezkuntzako ikuskari izandakoa da. 2011 urteaz geroztik Estatuko Eskolako Elkarbizitza Behatokiko kide aitortutako prestigiodun pertsona gisa. 2017tik 2020ra Euskadiko Eskola Kontseiluaren presidentea izan zen. [1] [2]

Ibilbidea [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Nelida Zaitegi, irakasle eta pedagogoa , Portugaleten jaio zen 1946ko   urriaren 17an.

UPV/EHUn ikasi zuen. [3] Bere ibilbide profesionala hasi zen 1967 . urtean irakasle bezala eta ondoren zuzendari, inspektore eta  Eusko Jaurlaritzaren Bizikidetza eta Bizitzarako Gaitasunak zein Zuzendaritza-Taldeen Prestakuntza Programen buru izan zen.

Horrez gain Euskal herriko FEAE [4] lehendakaria izan zen ( Europako Hezkuntza Administratzaileen Foroa), Gizarte Berrikuntzako Kontseiluko kide Innobasquen , OGE [5] aldizkariaren zuzendaria (Antolaketa eta Kudeaketa Hezkuntzan ), lehendakariordea CONVIVES aldizkarian [6] (Eskolan Bizikidetza positiborako elkartea) eta formatzaile eta aholkularia hainbat ikastetxe eta prestakuntza-zentrotan eta irakasleen prestakuntzan.

Eskolako Bizikidetzaren Estatuko Behatokiko [7] kide da  2011  geroztik aitortutako prestigiodun pertsona gisa, eta  2017ko martxoan bere gain hartu du Euskadiko Eskola Kontseiluaren [8] lehendakaritza. [9] [10] “Hezkuntza hobetu: jakin, partekatu eta elkarrizketatu” proiektua sortu eta pilotajea zuzendu du [11] [12] udalerri ezberdinetan ikastetxeek beraiek hezkuntzari buruz hauskartzeko prozesuak ahalbidetu ondoren, ondorioak Legebiltzarrean aurkezteko. [13] Liburu eta argitalpen ugari egin ditu hezkuntza-arloan, batez ere gai hauetan: bizikidetza, ebaluazioa eta auto-ebaluazioa, hezkidetza  edo testu-liburuetan balio sexisten azterketa, besteak beste.

Argitalpenak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • Artikulu-zerrenda  DIALNET  gunean (1995-2017) [14]
  • "La coeducacion como transversal" (2005) El genero quebrantado. [15]
  • "Nola landu eta aukeratu hezkidetzako ikasmaterialak" [16] (1993) EMAKUNDE, Eusko Jaurlaritza.
  • Trabajando en la prevencion del maltrato (1995) EMAKUNDE. [17]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. ≪Nelida Zaitegi, Euskadiko Eskola Kontseiluko presidente berria≫ www.euskadi.eus 2017-03-06 (Noiz kontsultatua: 2020-12-23) .
  2. ≪Maite Alonso izango da Euskadiko Eskola Kontseiluko presidente berria≫ www.eitb.eus 2020-12-09 (Noiz kontsultatua: 2020-12-23) .
  3. ≪UPV/EHUn titulatutako 4.200 pertsonak baino gehiagok osatzen dute jada EHUalumni sarea - Eduki publikatzailea≫ www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-30) .
  4. (Gaztelaniaz) FEAE EUSKAL HERRIA. (Noiz kontsultatua: 2017-08-08) .
  5. (Gaztelaniaz) Revista OGE -. (Noiz kontsultatua: 2017-08-08) .
  6. Convives. (Noiz kontsultatua: 2017-08-08) .
  7. (Gaztelaniaz) BOE.es - Documento BOE-A-2007-5441. (Noiz kontsultatua: 2017-08-08) .
  8. Inicio - Consejo Escolar de Euskadi. (Noiz kontsultatua: 2017-08-08) .
  9. Nelida Zaitegi, Euskadiko Eskola Kontseiluko presidente berria. 2017-03-06 (Noiz kontsultatua: 2017-08-08) .
  10. (Gaztelaniaz) Vasco, Eusko Jaurlaritza - Gobierno. Boletin Oficial del Pais Vasco. (Noiz kontsultatua: 2017-08-08) .
  11. ≪Nelida Zaitegi: "Urnietan lan egitea gozada bat izan da, ohore bat, eta hori ez zait maiz gertatzen"Urnietako udala | Urnietako udala≫ Urnietako udala 2018-01-18 (Noiz kontsultatua: 2018-07-30) .
  12. ≪Santurtziko Udala - Santurtziko eskola komunitateak hezkuntzaren erronkei buruz eztabaidatzen≫ www.santurtzi.net (Noiz kontsultatua: 2018-07-30) .
  13. ≪Hezkuntza hobetu: jakin, elkarrizkatatu eta partekatu- Euskadiko Eskola Kontseilua≫ www.consejoescolardeeuskadi.hezkuntza.net (Noiz kontsultatua: 2018-07-30) .
  14. (Gaztelaniaz) Nelida Zaitegi de Miguel - Dialnet. (Noiz kontsultatua: 2017-08-08) .
  15. El genero quebrantado , Joaquin Giro Miranda (ed.), ed. (2005).
  16. Nola landu eta aukeratu hezkidetzako ikasmaterialak , EMAKUNDE, 1993
  17. Trabajando en la prevencion del maltrato. Emakunde, 1995.

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • (Audioa, euskaraz) Nelida Zaitegi Bihotzeko Fonoteka, Euskadi Irratian, 2018/07/27
  • (Bideoa, gaztelaniaz) Bizikidetza Jardunaldiak 2103 -La Rioja
  • (Bideoa, gaztelaniaz) Elkarrizketa osoa, Nelida Zaitegi Miguel - Epaimahaiak Sari GSD Innova
  • (Bideoa, gaztelaniaz) Neli gogoratzen bere irakasle Emilia Zuza
  • Elkarrizketa (gaztelaniaz) ≪El fracaso escolar es eso, de la escuela no del alumno≫ , Diario Vasco, 2017/04/08.
  • Elkarrizketa (gaztelaniaz) ≪Es fundamental que los ninos hablen; se han acabado la pizarra y el silencio en clase≫ Lne.da 2012/01/17
  • Elkarrizketa (gaztelaniaz) ≪Quiero una escuela en la que los alumnos busquen, analicen, cuenten y debatan..., que aprendan a aprender≫ La Voz de Galicia, 2014/04/28.
  • Elkarrizketa (gaztelaniaz) Entrevista a Nelida Zaitegi de Miguel EDUGA (Revista Galega do Ensino)
  • Bideoa (gaztelaniaz) Educacion para la convivencia y resolucion de conflictos. (BBVA) 2019ko aprirlaren 3a.
  • Podcasta (gaztelaniaz) Seis claves para aprender a convivir, Nelida Zaitegi. (BBVA) 2019ko aprirlaren 3a.
    Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Nelida Zaitegi