Murielle Ahoure
(
Abidjan
,
Boli Kosta
,
1987ko
abuztuaren 23a
)
atleta
bat da.
Abiadura-lasterketetan
nabarmendu da
[1]
.
Bere kirol ibilbidean,
urrezko
domina bat irabazi du
pista estaliko munduko atletismo txapelketan
, eta
zilarrezko
bi
munduko atletismo txapelketetan
[2]
.
3 urte zituenean, Boli Kostatik
Frantziara
joan zen bizitzera. Frantzian bizi izan ondoren, beste 3 herrialdeetan bizi izan zen (
Alemania
,
Japonia
eta
Txina
) eta 13 urte zituenean,
Estatu Batuetara
joan zen bizitzera
[2]
.
Hayfieldeko
bigarren hezkuntzan
ikasten ari zen bitartean,
atletismoan
sartzea gomendatu zioten
Virginian
zuen bakardadeari aurre egiteko. Bigarren hezkuntzako azken mailan,
goi-mailako hezkuntza-erakundeen beka-proposamenak
jasotzen hasi zen
[2]
.
2005ean
George Mason Unibertsitatean
hasi zituen ikasketak, lege kriminalen espezialitatean, eta
pista estaliko
100, 200 eta 60 metroko probetan ere parte hartu zuen
[2]
.
Hurrengo urtean
Miamira
joan zen bizitzera,
Amy Deem
entrenatzaileak gonbidatuta. Aldaketak bere marka pertsonalak hobetzen lagundu zion. 2009an urteko markarik onena lortu zuen
pista estaliko 200 metroko
proban 22,80 segundoko erregistroarekin,
NCAAko
titulua eman ziona
[2]
.
2010ak
ez zion poz handiagorik eman, maiatzean min hartu baitzuen; handik gutxira, ordea,
Houstonera
joan zen
Allen Powell
entrenatzaile jamaikarraren aginduetara jartzeko. Ahoureren nazioarteko lehen ekitaldia
Istanbuleko
pista estaliko munduko txapelketa izan zen,
2012an
. Urte berean,
Londreseko joku olimpikoetan
partu hartu zuen.
2013an
, Ahoure
Ingalaterrako
Birmingham
hiriko pista estaliko txapelketara aurkeztu zen, otsailean.
2014an
bigarren aldiz joan zen
pista estaliko munduko txapelketara
, oraingoan
Sopoten
, non berriz ere zilarrezko domina eskuratu zuen 7,01 segundoko denborarekin.
2015erako
, bere emaitzarik garrantzitsuena
Oslon
lortu zuen,
Diamantezko Ligan
, lehen postu batekin.
2017an
bere hirugarren munduko txapelketan parte hartu zuen, eta bere emaitzak hobera egin zuen 2015arekin konparatuta, 100 metrotan.
2018ko
martxoan
, pista estaliko bere hirugarren munduko txapelketan parte hartu zuen, eta bere kirol ibilbideko emaitzarik onena lortu zuen, bere lehen
urrezko domina
irabazi baitzuen munduko txapelketetan, 6,97 segundoko markarekin. Bitxikeria gisa, garaipena ospatzeko banderarik ez zeukan baina ikusle
irlandar
batzuek haien bandera eman zioten,
Boli Kostakoaren
kolore berak baititu baina alderantziz
[3]
.
- ↑
≪Olympedia ? Murielle Ahoure≫
www.olympedia.org
(Noiz kontsultatua: 2023-05-22)
.
- ↑
a
b
c
d
e
≪Murielle AHOURE-DEMPS | Profile | World Athletics≫
worldathletics.org
(Noiz kontsultatua: 2023-05-22)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Quick-thinking Irish fans come to the rescue of victorious Ivory Coast star at World Indoor Athletics Championships≫
Independent.ie
2018-03-05
(Noiz kontsultatua: 2023-05-22)
.