Mª Carmen Huder Carlosena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mª Carmen Huder Carlosena
Bizitza
Jaiotza Irunea , 1897
Herrialdea   Nafarroa Garaia
Heriotza Caracas , 1987 (89/90 urte)
Jarduerak
Jarduerak pedagogoa , ekintzailea eta erbesteratua

Mª Carmen Huder Carlosena ( Irunea , Nafarroa Garaia , 1897 - Caracas , Venezuela , 1987 ) [1] pedagogoa, emakume ekintzailea izan zen eta erbesteratu beharra izan zuen. [2]

Bizitza [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Pedagogia ikasketak egin zituen Irunean, eta gero Madrilgo Irakasleen Goi Mailako Ikasketen Eskolan, Irakaskuntza Erakunde Libreari lotutakoan. Handik New Yorkeko Vassar Collegen egon zen pentsionatuta.

1936ko uztailean, Irunean aurkitzen ziren alabaren lehen jaunartzea ospatzen altxamendu militarra sortu zenean. Valcarderan hil zituzten bere neba eta lehengusu bat. Mª Carmen Frantziara joan zen Javier Yarnoz senarrarekin batera, ondoren Valentziara itzuli eta Errepublikaren zerbitzura jarri zen. Ondoren, gobernuarekin Bartzelonara joan zen, eta handik Figueresera eta Frantziara berriro, gerraren amaieran.

Venezuelan [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

1939ko abuztuan, naziak Frantzian sartzear zeudela, bikotea eta alaba Venezuelara erbesteratu ziren. Eusko Jaurlaritzak pleitatutako Flandre itsasontzian bidaiatu zuten.

Mª Carmen 1944an Federico Garcia Lorcaren Mariana Pinedaren antzezlanaren protagonista izan zen Caracasko Avila Antzokian eta AEBko Enbaxadako langileei gaztelania eskolak ematen lan egin zuen. Hainbat urtez, babesgabe zeuden adingabeak jagoteko elkarte batekin ere lan egin zuen.

1987an, Venezuelako nazionalitatea zuela, Huder Caracasen hil zen. [2]

Aitortzak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. ≪Maria Carmen Huder Carlosena≫ geni_family_tree 2022-04-26 (Noiz kontsultatua: 2024-03-03) .
  2. a b Mª Carmen Huder. .
  3. Salvo, Marivi. (2024-02-19). ≪10 mujeres represaliadas por el franquismo daran nombre a calles y plazas de Txantrea Sur≫ Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2024-03-02) .
  4. SL, TAI GABE DIGITALA. (2024-02-19). ≪Diez represaliadas por el franquismo nombraran calles en la Txantrea≫ naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-03-02) .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]