Wikipedia, Entziklopedia askea
Louis Darquier de Pellepoix
(
Cahors
,
1897ko
abenduaren 19a
?
Carratraca
(Espainia),
1980ko
abuztuaren 29
) nazien zalea, politikaria eta
antisemita
frantsesa.
Bigarren Mundu Gerran
Nazien Alemaniarekin kolaboratu zuen.
Vichyko gobernuan
judu aferetan enkargatutako goi kargua izan zen. Gerra ondoren eta hil arte, frankisten babesarekin, Espainian ezkutatu zen.
[1]
1897ko
abenduaren 19an
Cahorsen
jaio zen.
Lehen Mundu Gerran
hartu zuen parte.
1937an
L’Antijuif
(≪Antijudua≫) aldizkaria sortu zuen.
1938an
Rassemblement antijuif de France
(≪Frantziako Juduen Aurkako Batasuna≫) erakundearen presidentea izan zen.
1942ko
maiatzaren 6an
Gai Juduen Komisario Orokorra izendatu zuten; berehala juduen aurkako politika bortitza bultzatu zuen, karguan bere aurrekaria izan zenaren
Xavier Vallat
baino askoz gogorrago izanik.
[2]
1944an
Francoren
Espainian babesa aurkitu zuen. Bitartean, Frantzian, gerra-krimenak zirela eta, heriotz zigorrera kondenatu zuten. Espainia nazi askorentzat babeslekua izan zen eta, horregatik, justiziak inoiz ez zuen harrapatu.
[3]
[4]
Malagako probintzian
dagoen
Carratracan
hil zen,
1980ko
abuztuaren 29an
.