Caroline Emilie Bleeker
[1]
(
Middelburg
,
1897ko
urtarrilaren 17a
-
Zeist
,
1985eko
azaroaren 8a
) holandar enpresaburua eta fisikaria izan zen, instrumentu optikoen diseinu eta fabrikazioengatik ezaguna. Emakumeek karrera bat garatzeko ohikoa ez bazen ere, etxean lan egin ordez, hezkuntzarekin jarraitzea erabaki zuen eta
Gerard Willemse
bere bikotekidearekin ez zen sekula ezkondu nahiz eta garai hartan ezohikoa zen. Ikasketak amaitzean, Herbehereetako lehen emakumeetako bat izan zen fisika eta matematikako doktorea bilakatzen. Doktoretza lortu ondoren, fisikan espezializatutako konpainia bat sortu zuen, Herbehereetako Erakundearentzako Ikerketa Zientifikoko Erakundearen sorreran eragin zuena. Gainera, tresna zientifikoak eta optikoak lantzeko fabrika txiki bat eraiki zuen.
Bleekerren konpainiak gogor sufritu zuen
Bigarren Mundu Gerraren
ondorioz. Salmentak jaitsi egin zirenez, langile batzuk kaleratu egin behar izan zituen eta gainontzekoei bere poltsikotik ordaindu behar izan zien. Bleeker-ek, Willemse bikotekidearekin batera, juduak ezkutatu zituztenez alemaniar ofizialak enpresan agertu zirenean, ezkutatu egin behar izan ziren. Gerra amaitu ondoren, bere konpainia berpiztu egin zen eta gerran zehar egindako ekintzak zirela eta,
Herbehereetako
Armadako Errege Domina eman zioten eta fabrika berria berria irekitzeko mailegua lortu zuen
Zeisten
. Bere konpainiak kontraste faseko
mikroskopioa
garatzeko beharrezkoak ziren tresna optikoak fabrikatu zituen.
Lili, John Lambert Bleeker hiriko artzain luteranoaren bost seme-alabetatik gazteena zen. Oso argia zenez, lehen hezkuntzako lehen ikasturtea saltatu zuen. Bleeker
[2]
Middelburgeko
Lange Sint Institutuan
hasi zen ikasten, eta ikasle bikaina izan arren, amak baztertu egin zuen ikasketekin jarraitzea. Hala ere, Bleekerrek ikasketak jarraitzea erabaki zuen.1916an,
Utrechteko Unibertsitatean
sartu zen
fisika
eta
astronomia
ikertzeko. Bere karreran, Bleeker irakasle gisa aritu zen emakumezko batxilergoan bere ikasketak ordaintzeko, nahiz eta ez zuen lanerako aproposa iruditu. Horren ondorioz, tutore pribatu gisa lan egin zuen 1919an
Utrechteko
Sonnenborgh
Behatokiko hainbat irakasleren laborategi laguntzaile bilakatu zen eta 1926an laguntzaile nagusi izendatu zuten. 1928ko azaroaren 5ean
fisikako
doktoregoa
burutu zuen.
Utrechteko Unibertsitateko
Leonard Ornstein
ek, "oso adimentsua eta ondo prestatua, teorikoki eta esperimental" bezala deskribatu zuen. Bleekerren tesiak
metal alkalinoen
espektroan
isurketak eta dispertsioa neurtzea izan zituen helburu.
1930eko ekainaren 5ean, titulua lortu eta 18 hilabete igaro ondoren, Bleeker-ek
aholkularitza fisikoa
sortu zuenez, instrumentu zientifikoko hainbat lantegi eta konpainiarekin lan egin zuen. 1932an bere aholkularitza eredua baliagarria izan zen
Herbehereetako Antolamendu Zientifikoko Ikerketa Aplikatua
sortzeko. Gero, Bleekerrek fabrika ireki zuen tresna zientifikoetarako eta optikoetarako. 1936. urtera arte, elektrizitatea neurtzeko laborategiko tresnak fabrikatzera bideratu zen konpainia. Hala ere, 1936an Bleekerrek optiko tailerra sortzea erabaki zuen, eta 1937an instrumentu optikoen produkzioa hasi zen. Bere diseinuak erakusketak izan ziren
Herbehereetako
industria optikoan, ordura arte ia existitzen ez zena. 1938an, Bleekerrek holandar armadarentzako
prismatikoak
fabrikatzen hasi zen. 1940an
Herbehereak
Bigarren Mundu Gerran
sartu ziren eta Bleekerrek
[3]
prismatikoen
produkzioa geldiarazi zuen ez baitzuten ezer ekoiztu nahi
Alemaniako
armadarentzat. Hala ere, beste instrumentuen produkzioa mantendu zuen.
Mikroskopioak
garatu zituen Holandako unibertsitateentzat eta haien ikasleentzat.