Leopoldo Maria Panero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leopoldo Maria Panero

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak Leopoldo Maria Panero Blanc
Jaiotza Madril 1948ko ekainaren 16a
Herrialdea   Espainia
Heriotza Las Palmas Kanaria Handikoa 2014ko martxoaren 5a  (65 urte)
Heriotza modua : bihotz-gutxiegitasuna
Familia
Aita Leopoldo Panero
Ama Felicidad Blanc
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Bartzelonako Unibertsitatea
Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta poeta
Genero artistikoa olerkigintza
IMDB: nm0659347 Edit the value on Wikidata

Leopoldo Maria Panero ( Madril , 1948ko ekainaren 16a - Las Palmas Kanaria Handikoa , 2014ko martxoaren 5a [1] ) espaniar abangoardismoko poeta izan zen, novisimos taldekoa. Bere bizitzako urte askotan ospitale psikiatrikoetan ingresaturik egon zen, horien artean Arrasateko Aita Menni Ospitalean . Psikiatriako metodoak gogor gaitzetsi zituen. Gizakiaren hondamena eta autohondamena, egungo zibilizazioaren kritikarekin batera, ziren bere gai nagusiak. Bere aita, Leopoldo Panero , poeta izan zen.

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Leopoldo Maria Panero oso familia ezagun baten altzoan jaio zen. Aita, Leopoldo Panero (1909-1962), frankisten aldeko intelektual eta idazle ezaguna izan zen. Ama, Felicidad Blanc (1913?1990), idazlea zen baita ere baina senarraren eraginez literatura baztertu behar izan zuen. Leopoldo Mariaren beste anaia ere, Juan Luis Panero (1942?2013), idazlea izan zen. Hirugarren anaia Jose Moises, ≪Michi≫ Panero (1951?2004), La movida madrilenako elementu aktiboa izan zen.

Leopoldo Maria Madrilen jaio zen. Hark adierazitakoaren arabera bere haurtzaroa ez zen erraza izan: homosexual joera zuen eta haren aitak, oso gogorra, sarritan jotzen zuen. Frankismo garaietan ideologikoki erregimenaren aurka jarri zen eta, ondorioz, espetxeratua izan zen. Madrilgo Konplutense Unibertsitatearen Filosofia eta Letrak ikasi zituen eta Bartzelonan Filologia frantziarra. Urte haietan drogak erabiltzen hasi zen, alkoholetik heroinara. Esperientzia horiek haren poesian jaso zituen. Orokorrean, haren poesiak eduki autobiografiko handia du.

Gazte-gaztetatik haren gainean poeta madarikatuaren irudia sortu zen nahiz eta Panero definizio horren aurka izan. [2] Jose Maria Castellet kritikari ezagunak poeta " novisimoen " (berrienak) artean sailkatu zuen.

70eko hamarkadan psikiatriko batean sartu zen eta geroztik ia bizitza osoa horrelako zentroetan eman zuen. 80ko hamarkadaren amaieran boluntarioki Arrasateko Aita Menni Ospitaleaan sartu zen. Nahiz eta ingresatuta egon haren lana ugaria izan zen. Urte haietan kritikaren laudorioak zabaldu ziren, ordurako poeta ospetsua izanik. Joan den mendearen amaieran Las Palmas Kanaria Handikoan Unitate Psikiatrikora sartu zen, berriro ere haren nahiaren arabera, eta han bizi izan da heriotza gertatu arte, 2014 . urtean.

Aipatu behar dugu betidanik Panero familiak Euskal Herriarekin lotura berezia izan duela. Leopoldo Maria haren oso urte aktiboak gure artean bizi izan zen eta haren ama, Felicidad Blanc , Donostian bizi zen eta hiri horretan 1990an hil zen. Leopoldo Panero aita ere Donostian egin zituen Batxilergoko urte batzuk.

Panerotarrak zinemak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Bi izan dira Panerotarren inguruan egin diren filmak, ezagunena ziur aski Jaime Chavarrirena :

  • El desencanto (1976). Zuzendaria: Jaime Chavarri . Zuri-beltzez filmatuta, amak, Leopoldo Mariak eta Pitxi Panerok hartu zuten parte. Filmaren bidez familia eta aita autoritario baten bizipenak azaldu ziren. Kultuzko filma da gaur egun.
  • Los Panero (1994). Zuzendaria: Ricardo Franco . Bigarren hau kolorez filmatu zen. Bigarren lan honetan ama, hilda ordurako, ez zen agertu.

Obra [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Paneroren obrak orokorrean oinarri autobiografiko sakona erakusten du.

Poesia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • Por el camino de Swan ( 1968 )
  • Asi se fundo Carnaby Street (Ocnos, 1970 ).
  • Teoria (Lumen, 1973 )
  • Narciso en el acorde ultimo de las flautas (Visor, 1979 )
  • Last River Together (Ayuso, 1980 )
  • El que no ve (La banda de Moebius, 1980)
  • Dioscuros (Ayuso, 1982 )
  • El ultimo hombre (Ediciones Libertarias, 1984 )
  • Antologia (Ediciones Libertarias, 1985 )
  • Poesia 1970 ? 1985 (Visor, 1986 )
  • Contra Espana y otros poema de no amor (Ediciones Libertarias, 1990 )
  • Agujero llamado Nevermore (Seleccion poetica, 1968?1992) (Catedra, 1992 )
  • Heroina y otros poemas (Ediciones Libertarias, 1992 )
  • Piedra negra o del temblar (Ediciones Libertarias, 1992 )
  • Locos (Casset Ediciones, 1992, Ediciones Libertarias, 1995 )
  • Cadaveres exquisitos y un poema de amor (Ediciones Libertarias/Prodhufi, 1992 ), Jose Luis Pasarin Aristirekin batera.
  • Orfebre (Visor, 1994 )
  • Tenso (Ediciones Hiperion, 1996 ). Claudio Rizzorekin batera.
  • El tarot del inconsciente anonimo (Valdemar, 1997 )
  • Guarida de un animal que no existe (Visor, 1998 )
  • Abismo (Ediciones Endimion, 1999 )
  • Teoria lautreamontiana del plagio (Limite, 1999 )
  • Poemas del manicomio de Mondragon (Hiperion, 1987 )
  • Suplicio en la cruz de la boca (El Gato Gris, Ediciones de Poesia, 2000 )
  • Teoria del miedo (Igitur, 2000 )
  • Poesia completa ( 1970 ? 2000 ) (Visor, 2001 )
  • Aguila contra el hombre: poemas para un suicidamiento (Valdemar, 2001 )
  • Me amaras cuando este muerto (Lumen, 2001 ). Jose Aguedo Olivaresekin batera.
  • ¿Quien soy yo?: apuntes para una poesia sin autor (Pre-Textos, 2002 ). Jose Aguedo Olivaresekin batera.
  • Buena nueva del desastre (Scio, Lugo, 2002 )
  • Los senores del alma (Poemas del manicomio del Dr. Rafael Inglot) (Valdemar, 2002 )
  • Conversacion (Nivola, 2003 ).
  • Esquizofrenicas o la balada de la lampara azul (Hiperion, 2004 )
  • Ereccion del labio sobre la pagina (Valdemar, 2004 )
  • Danza de la muerte (Igitur, 2004 )
  • CD-Libro Moviedisco Coleccion Lcd El Europeo . Carlos Ann, Bunbury, Jose Maria Ponce eta Bruno Galindo (Bartzelona: Moviedisco, D.L., 2004 )
  • Poemas de la locura seguido por El hombre elefante (Huerga y Fierro editores 2005 )
  • Presentacion del superhombre (Valdemar, 2005 ). Felix Caballerorekin batera.
  • Vision (editores huerga y fierro, 2006 ). Con Felix J. Caballerorekin batera.
  • Apocalipsis de los dos asesinos ( La gar ua, 2006) Felix J. Caballerorekin batera.'
  • Jardin en vano (Arena libros, 2007). Felix J. Caballerorekin batera.
  • Outsider, un arte interior (Versos esquizofrenicos, Poemas sugeridos por los dibujos de esquizofrenicos) (Eneida, 2007 ).
  • Paginas de excremento o dolor sin dolor (Azotes Caligraficos, 2008). Eskuizkribua, egilearen beraren marrazkiekin.
  • Golem (Igitur, 2008)
  • Mi lengua mata (Arena libros, 2008)
  • Sombra (Huerga y Fierro editores, 2008 )
  • Escribir como escupir (Calambur, 2008 )
  • "Conjuros contra la vida" Federico Utreraren liburuan jasota: Despues de tantos desencantos. Vida y obra poeticas de los Panero . Festival Internac. de Cine de LPGC, 2008.
  • Voces en el desierto (Azotes Caligraficos, 2008 ). Felix J. Caballerorekin batera.
  • Esphera (El angel caido, 2009 )
  • Tango (El angel caido, 2009 ). Felix J. Caballerorekin batera.
  • La tempesta di mare (Huacanamo, 2009 ). Felix J. Caballerorekin batera.
  • Reflexion (Casus-Belli, 2010 )
  • Locos de altar (Alea blanca, 2010 )
  • La flor en llamas (Casus-Belli, 2011 ). Felix J. Caballerorekin batera.
  • Traducciones / Perversiones (Tua Blesa) (Visor de poesia, 2011 )
  • Territorio del miedo / Territoire de la peur (Anthologie poetique) . Edizio elebiduna; itzultzaileak: Stephane Chaumet).(L'Oreille du Loup, 2011 )
  • Cantos del frio (Casus-Belli, 2011 ).
  • Poesia completa. 2000-2010 (Tua Blesa, Visor, 2013 ).
  • Rosa enferma , 2014an agertuko da, Huerga y Fierro argitaletxean.

Narratiba [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • El lugar del hijo (Tusquets, 1976 ), narrazio fantastikoen liburua.
  • Dos relatos y una perversion (Ediciones Libertarias, 1984 ).
  • Y la luz no es nuestra (Los infolios, 1991, Ediciones Libertarias, 1993 ).
  • Palabras de un asesino (Ediciones Libertarias, 1992 ).
  • Los heroes inutiles . Diego Medrano idazle gaztearekin gutun-bilduma (Ellago Ediciones, 2005) .
  • Papa, dame la mano que tengo miedo (Cahoba Ediciones, 2007).
  • Cuentos completos , recopilados por Tua Blesa (Editorial Paginas de Espuma, 2007 ). ISBN 978-84-95642-95-0 .

Saiakerak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • Aviso a los civilizados , (Ediciones Libertarias, 1990 ).
  • Mi cerebro es una rosa , (Roger, 1998 ).
  • Prueba de vida. Autobiografia de la muerte , (Huerga y Fierro, 2002 ).

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo loturak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Bibliografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • (Gaztelaniaz) Federico Utrera : Despues de tantos desencantos: vida y obra poeticas de los Panero . HMR, 2008.