Wikipedia, Entziklopedia askea
Leopold Anthony Stokowski
(
Londres
,
Ingalaterra
,
1882ko
apirilaren 18a
-
Nether Wallop
,
Hampshire
,
Ingalaterra
,
1977ko
irailaren 13a
)
Ingalaterran
jaiotako
Estatu Batuetako
orkestra-zuzendaria izan zen.
Londresko Royal College of Music ikastetxean eta Oxforden egin zituen musika-ikasketak. 1912-1941 urte-bitartean
Filadelfiako
Orkestra Sinfonikoaren zuzendari izan zen; 1941-1944 urte-bitartean NBC Orkestra Sinfonikoarena; 1944-1945 urteetan, berriz,
Arturo Toscaninirekin
batera, New Yorkeko Orkestra Sinfonikoarena; eta 1949-1950 urteetan,
Mitropoulosekin
, hiri bereko Orkestra Filarmonikoarena.
1962tik aurrera,
New Yorkeko
American Symphony Orchestra
orkestraren zuzendari izan zen. Musika berriaren aldeko izan zen, eta obra berri asko estreinatu zituen New Yorken, besteak beste,
Alban Bergen
Wozzeck
.
Bachen
lanen moldaketa ugari egin zituen, eta
Music For All of Us
(1943, "Musika guztiontzat") liburua argitaratu zuen.