- Artikulu hau euskalariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus ≪
Urkixo
≫.
Julio Urkixo Ibarra
(
Deustu
,
Bizkaia
,
1871ko
apirilaren 3a
-
Donostia
,
Gipuzkoa
,
1950eko
urriaren 30a
)
idazlea
,
euskalaria
, eta testu biltzaile eta editorea izan zen. Anaia zuen
Adolfo Gabriel Urkixo
(Urkixoko kondea).
Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria
ren (RIEV) sortzaile eta zuzendari izan zen.
Eusko Ikaskuntzaren
sorreran parte hartu zuen
1918an
, eta hurrengo urtean
Euskaltzaindia
sortu zelarik, lehen
euskaltzainetako
bat izan zen.
Familia aristokrata batean jaio zen, Urkixoko kondearena.
Jose Maria
anaia politikaria eta
La Gaceta del Norte
egunkariaren sortzaileetako bat izan zen.
Zuzenbidea
ikasi zuen
Deustuko Unibertsitatean
, eta
1892an
Salamancako Unibertsitatean
egin zen doktore. Deustuko irakasleen artean
Julio Cejador
euskaltzalea. Aita Aranak eta familiaren kapilaua zen
Resurreccion Maria Azkuek
hizkuntzalaritzarekiko
zaletasuna piztu zioten. Hasieran
volapuk
hizkuntza ikasi bazuen ere, (
Konils Volapukik
ipuin liburua idatzi zuen,
euskaraz
, 'Ipuin Volapuktarrak'), laster ekin zion
euskara
ikasteari.
1905ean
Joanes Etxeberriren
eskuizkribu argitaragabeak aurkitu zituen
Zarauzko
frantziskotarren komentuan. Bi urte geroago eskuizkribuen euskal atala argitara eman zuen. Latinezko atala ediziotik kanpo geratu bazen ere edizio bikaintzat jo izan da.
1907an
,
Georges Lakonberen
laguntzarekin,
Parisen
Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria
(RIEV) sortu zuen.
1908an
presidentetza lana bete zuen
Kanbon
egindako
Euskeltzaleen Biltzarean
.
1909an
Espainiako
Historiako Erret-Akademiaren kide izendatu zuten.
1911an
Euskalerriaren Alde
aldizkaria sortu zuen.
Donibane Lohizunen
bizi izan zen zenbait urtez; baina,
1918an
Lehenengo Mundu Gerra
hasirik,
Donostiara
itzuli zen, germanofiloa zelako. Urte hartan
Eusko Ikaskuntzaren
sortzaileetako bat izan zen.
1922an
Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria
ren zuzendari bihurtu zen eta
1933an
Euskaltzaindian
sartu zen.
Bonneko Unibertsitateak
Doctor Honoris Causa
izendatu zuen
1924an
eta
1927an
Real Academia de la Lengua Espanolako
kide egin zuten.
Politikoki
Comunion Tradicionalista
alderdiaren kide izan zen.
Juan Vazquez de Mella
alderdikidearekin eztabaida sutsua izan zuen,
Jaime de Borbon y Borbon-Parma
hautatzeagatik.
1931ko hauteskundetan
Gipuzkoatik
gorteetako diputatu hautatu zuten. Kongresuan
Eliza Katolikoaren
aldeko jarrera sutsua azaldu zuen.
Espainiako Gerra Zibila
piztu eta berehala,
Donostiatik
ihes egin zuen. Urtez urte hazitako liburu-bilduma, 14.000 alez osatua, arriskuan zegoela konturaturik, liburutegia babestera
mikelete
talde bat bidal zezan eskatu zion
Leizaola
Gipuzkoako Foru Aldundiaren
idazkariari
Manuel de Irujo
anaiak. Horrela,
1936ko
abuztuaren 2an
, liburuak
Gipuzkoako Foru Aldundiak
bere babespean hartu zituen. Gerran anaia bat eta beste bost senide galdu eta gero, politika mundua utzi zuen.
1943an
Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko
presidente
bihurtu zelarik, ezin izan zituen
Euskaltzaindia
eta RIEV berriro biziberritu.
1949an
,
Gipuzkoako
"seme kuttun" izendatu zuten.
- Bibliografia vascongada. Un manuscrito vasco-latino que se creia perdido
,
Donostia
,
1905
.
- Los refranes vascos de Sauguis traducidos y anotados por A. Lamaignere
,
Baiona
,
1909
.
- La tercera Celestina y el Canto de Lelo
,
Paris
,
1911
.
- Una fuente del ≪Guero≫ (Axular imitador de Fr. Luis de Granada)
,
Donibane Lohitzune
,
1912
.
- Estado actual de los estudios relativos a la lengua vasca. Discurso pronunciado en el Congreso de Onate el 3 de septiembre de 1918
,
Bilbo
,
1918
.
- Lengua Internacional y Lenguas nacionales. El ≪euskera≫, lengua de civilizacion
,
Donostia
,
1919
.
- El refranero vasco, t. I: Los refranes de Garibay
,
Donostia
,
1919
.
- Un juicio sujeto a revision. Menendez Pelayo y los Caballeros de Azcoitia
,
Donostia
,
1925
.
- La cruz de sangre. El Cura Santa Cruz. Pequena rectificacion historica (a G. Bernoville)
,
Donostia
,
1928
.
- Discursos leidos ante la Real Academia en la recepcion publica de D. Julio de Urquijo e Ibarra el dia 24 de noviembre de 1929
,
Donostia
,
1929
.
- Los amigos del Pais, segun cartas y otros documentos ineditos del s. XVIII
,
Donostia
,
1929
.
Zuhaitz genealogikoa
|
---|
|