Juana "Juanita" Mir Garcia
(
Irunea
,
Nafarroa Garaia
,
1893ko
otsailaren 14a
-
Derio
,
Bizkaia
,
1937ko
abuztuaren 5a
)
kazetaria
eta
idazlea
izan zen.
Antzerkian
ere jardun zuen. Gaztelaniaz idatzi zuen. Emakume
aitzindaria
.
Frankistek 1937ko abuztuan fusilatu zuten, 44 urte zituela,
Derioko hilerrian
"“matxinadara batu izana” leporatuta.
[1]
Juanita, Victoria Garcia Lakarra eta Octaviano Mir Mataren alaba izan zen. Aita kazetaria zen eta lehenengo jaioterrian, Nafarroan, lan egin zuen, gero
Madril
,
Santander
,
Bilbo
,
Burgos
eta
Cadiztik
igaro zen, andre eta seme-alabekin, hiri horietako hedabideetan behar egiteko, Bilbon behin betiko finkatu zen arte. 1911 eta 1921 bitartean Bilboko
El Pueblo Vasco
egunkariko erredakzioan aritu zen. Urte hartan hil zen.
Juanaren lehen erroldatzea Bilbon 1910ean agertzen da bere familiarekin,
Iralabarri
auzoko Villa Berriz etxean. 1915tik fusilatu zuten arte Juanita Bilboko Euskalduna kalean bizi izan zen.
1923an argitaratu zituen Juanita Mirrek bere lehenengo lanak. Literatur ipuin laburrak ziren, euskal gaiak sarritan, modu kostunbristan jorratuak:
- Axun (1923)
- Jaun Miguel (1925)
- Abendano-Baldabazayta ¿leyenda?¿historia? (1928)
Donostiako
Euskalerriaren Alde aldizkarian plazaratu zituen hasierako sorkuntzak. Bilboko El Nervionen eta Galiziako El Orzanen ere agertu ziren haren ipuinak (1924), baita El Heraldo de Madriden (1928) edo Bilboko La Tarden (1929) ere, besteak beste.
1930eko hamarkadan antzezpenak egiten zituen. Aktore jardun zuen 1934 eta 1935 bitartean Bilboko Casa Palentinako antzerki taldean. Bilboko Ateneo Navarro elkartearekin ere parte hartu zuen.
1929tik aurrera Bilboko La Tarde egunkarian ipuinak ez ezik, artikulu laburrak ere plazaratu zituen, garaian garaiko gai sozialen gainean. Testu haiek lehen orrialdean argitaratu zituzten.
1936an
Gerra Zibila
piztu zenean La Tardeko kolaborazioekin jarraitu zuen, gatazka latz hura gaitzat hartuz. Haren jarrera katolikotik, erlijioaren izenean altxatutako matxinoak salatu zituen. Egunkariko lehen orrialdetik egin zuen, argi eta garbi sinaturik: Juanita Mir. 1937ko maiatzera arte agertu ziren artikulu haiek. Juanitak
La mujer escribe
izenburua zuena sail bat lortu zuen berarentzat.
[2]
Lerro hauetatik gerra eta haren ankerkeriak salatu zituen.
1937ko ekainaren 19an frankistak Bilbon sartu ziren. Hurrengo egunetan Juanita Mir atxilotu egin zuten. Uztailaren 20ko
Gerra kontseiluak
heriotza zigorra
ezarri zion “matxinadara batu izana” leporatuta.
Abuztuaren 5ean fusilatu zuten Derioko hilerrian.
[3]
2015ean
Bilboko Udalak
kale izenak proposatzeko aukera eman zuen.
Ascension Badiola
idazleak Juanitaren izena jartzea proposatu zuen. Ez zen izen hori proposatu zuen bakarra izan, baina ez zen aurrera irten.
[4]
[5]
[6]