Johan Galtung

Wikipedia, Entziklopedia askea
Johan Galtung

Bizitza
Jaiotza Oslo 1930eko urriaren 24a
Herrialdea   Norvegia
Heriotza Bærum 2024ko otsailaren 17a  (93 urte)
Familia
Aita August Galtung
Ama Helga Holmboe
Ezkontidea(k) Ingrid Eide (en) Itzuli  (1956 -  1968)
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Osloko Unibertsitatea Doktoretza : soziologia
Hezkuntza-maila magister degree (en) Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
alemana
norvegiera
Jarduerak
Jarduerak matematikaria , politologoa , soziologoa , unibertsitateko irakaslea eta idazlea
Enplegatzailea(k) Groningengo Unibertsitatea
S?ka University (en) Itzuli
Chuo University (en) Itzuli
International Christian University (en) Itzuli
Kwansei Gakuin University (en) Itzuli
Ritsumeikan University (en) Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Norvegiako Zientzia eta Letren Akademia

IMDB: nm3547565 iTunes: 468712469 Edit the value on Wikidata

Johan Galtung ( Oslo ,1930eko urriaren 24a ? ibidem , 2024ko otsailaren 17a ) norvegiar soziologo eta matematikaria izan zen. Bake ari eta gatazka sozialei buruzko ikerketaren sortzaile eta protagonistetako bat uzan zen. [1] [2]

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Johan Galtung familia burges batean jaio zen. Bere hiritik kanpo bizikleta z egindako bidaia baten ondorioz bakezaletasunera hurbildu zen. Galtung-ek matematika eta soziologia ikasi zituen Osloko Unibertsitatean . 1959an, bakearen inguruko ikerketarako lehen institutua sortu zuen Oslon, Nazioarteko Bakearen Ikerketa Institutua, eta 10 urtez izan zen zuzendaria. 1964an Journal of Peace Research sortu zuen. [3] Gatazka eta Bakeari buruzko Ikerketa irakaslea izan zen Osloko Unibertsitatean 1969 eta 1977 artean. Raymond Aronek esan zuen bera izan zela pentsamendu leninista , egiturazko indarkeria eta gatazkaren teoria lotu zituena. Lankidetzan aritu izan zen Nazio Batuen Erakundea rekin, eta irakasle bisitari gisa ibilia zen bost kontinente etan, besteak beste, Txilen , Genevako NBEko Unibertsitatean, Ameriketako Estatu Batuetan , Japonian , Txinan , Indian eta Malaysian . Hawai iko Unibertsitateko Bake Ikasketetako irakaslea eta Transcend: A Peace and Development Network eta Transcend Peace University-ko zuzendaria izan zen.

40 gatazka baino gehiagotan parte hartu zuen bitartekari gisa, adibidez Sri Lankan , Afganistanen , Ipar Kaukasian eta Ekuadorren . 1987an, Nobel Sari Alternatiboa jaso zuen, 1993an Gandhi Saria.

50 liburu eta 1000 artikulu baino gehiago idatzi zituen. Bere ekarpenek eta bera pentsalari, idazle, irakasle, aholkulari eta aktibista gisa erreferentziazkoak dira bakerako ikasketetan [4]

Pentsamendua [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Galtung (Monterrey , Mexiko ) .

Galtungen ekarpen teoriko ezagunenak indarkeriari eta bakeari buruzkoak dira:

  • Indarkeria ren triangelua  : Indarkeria zuzen-, fisiko-, edo hitzezko- eta guztientzako ikusgarria denaz gain, egiturazko indarkeria eta kultura-indarkeria ere badaude, izkutuan daduen indar eta egiturak, baina besteak bezain bortitzak. Indarkeria zuzenaren sustraiak dira eta barne hartzen dituzte gizarte baten forma soziopolitiko eta kultural jakin batzuk: errepresio a, esplotazioa , marjinazioa edo distantzia desegokia bezalako egitura bortitzak; baita indarkeriaren kultura patriarkatu -, arrazismo- edo sexismoaren indarkeriaren legitimazio gisa . [5]
  • Bake negatiboa versus bake positiboa : Bakeak izan behar du gatazka bortitzarik eza baino zerbat gehiago ( bake negatibo gisa izendatzen da); Estatuek (edo gatazka baten barruan dauden edozein taldek) lankidetza harremanak eta elkarrekiko laguntza bilatu behar dituzte bake positiboa lortzeko . Su-eten aren garai batean, bakea eraikitzeko lana hastear dago, su-etenetik haratago iraungo duen bakea lortzeko.

Berari zor zaio Trascend metodo a, gatazken diagnosia egin eta haiek ebazteko erabilia. [1] Galtungek Nazio Batuen demokratizazioaren aldeko apustua egin izan zuen. Mundu mailako parlamentu bat ezartzearen alde agertu zen behin eta berriz. 2004an sortu zen NBE demokratikorako batzordeko kidea izan zen.

Lankidetzak Euskal Herrian [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Gernika Gogoratuz elkartearekin kolaboratu zen eta baita Master de Cooperacion Descentralizada. Paz y desarrollo ( Euskal Herriko Unibertsitatea ) delakoarekin ere. Instituzio horietan Galtung irakasleak egindako hainbat lan editatu eta itzuli ziren: Tras la violencia, 3R: reconstruccion, reconciliacion, resolucion. Afrontando los efectos visibles e invisibles de la guerra y la violencia (1998); Paz por medios pacificos: paz y conflicto, desarrollo y civilizacion (2003) edo Violencia cultural (2003). Azpimarragarria da Bortxakeriarik gabeko gatazka eraldaketa euskarazko itzulpena, master horrek egin zuena 2003an (Working papers Munduan, 5. zenbakia). [1]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]