Wikipedia, Entziklopedia askea
Joan
edo
Joanes X.a
[1]
(
Borgo Tossignano
, ? -
Erroma
,
928
)
Eliza Katolikoko
122.
aita santua
izan zen
914
eta
928
bitartean.
Pornokrazia
deritzon garaiko laugarren aita santua, bere aurreko hirurak bezala
Teofilakto I.a
erromatar senatariaren, honen emazte Teodoraren eta bien alaba zen
Maroziaren
eraginez aukeratua izan zen.
Diakonotza
Bolognan
amaitu ondoren
Ravenako
artzapezpikuaren
fiskala izan zen,
905ean
Sergio III.a
aita santuak Bolognako
gotzain
eta Ravenako artzapezpiku izendatzeko, bere babesleei esker aita santu izendatua izan zen arte.
Bere aukeraketa erromatar aristokraziak babestu zuen arren Joan X.a ezin daiteke aita santu txotxongilo bat izan zenik esan, nobleziaren gaineko bere boterea erabili baitzuen.
Bere aitasantualdia musulmanek italiar kostaldeei eginiko erasoen okertzearekin hasten da hauek
Sizilian
zituzten baseetatik abiatuta. Eraso hauek amaiarazteko printze italiar ezberdinen koalizio bat lortzen du, horien artean Maroziaren senarra zen
Alberiko I.a Spoletokoa
,
Landulfo Beneventokoa
eta Italiako errege zen
Berengario Friulikoa
zeudelarik, azken hau enpresa horretara
915ean
Germaniako Erromatar Inperio Santuko
enperadore bezala
915ean
koroatua izanaren bidez erakarria izan zelarik.
915ean
aita santu bat historian lehen aldiz jarri zen armada baten buru,
Gariglianoko guduan
musulmanak behin betiko garaituz.
924an
Berengario erahila izan zen eta Inperio Santuko enperadoreen artean
Karlomagnoren
azkenengo ondorengoa izango zen. Inperio horretako enperadore kargua hutsik geratuko zen
962an
Oton I.a
tronuratu arte.
Berengarioren heriotzak Italiako tronua ere hutsik utzi zuen. Joan X.a aita santuak tronu horretan oinordeko bezala
Hugo Proventzakoa
babestea erabaki zuen, honen ondorioz Maroziari aurre egin behar izan ziolarik, nork bere bigarren senarra zen
Guido Toskanakoarik
Erromara armada baten buru joatea, aita santua kargutik kendu eta kartzelatzea agindu zion.
Joan X.a kartzelan hil zen
928an
.