Jean Eustache

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean Eustache
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak Jean Andre Eustache
Jaiotza Pecac 1938ko azaroaren 30a
Herrialdea   Frantzia
Heriotza Parisko 17. barrutia 1981eko azaroaren 5a  (42 urte)
Hobiratze lekua Bagneuxko hilerria
Heriotza modua suizidioa : bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak aktorea , film-zuzendaria , gidoilaria , zinema ekoizlea , film-muntatzailea , zinema aktorea eta errealizadorea
Lan nabarmenak

IMDB: nm0262402 Allocine: 587 Allmovie: p22215
Musicbrainz: f0491c75-1263-4f14-b16b-1f589be03df7 Edit the value on Wikidata

Jean Eustache ( Pessac , 1938ko azaroaren 30a ? Paris , 1981eko azaroaren 3a ) idazle, aktore eta zinemagile frantziarra, 1970. hamarkadan oso ezaguna egin zen. Bere bizialdia laburra izan zen baina hala ere lan garrantzitsuak utzi zituen, esaterako La maman et la putain bere lehen luzemetraia; kritikari askotarako film hori Nouvelle vague ondorengo zinemaren lan garrantzitsua izan zen. 1981ean bere buruaz beste egin zuen. [1]

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

1938an Pessacen jaioa, bere gurasoak dibortziatu ondoren amonak hazi zuen. Ondoren, Narbonara joan zen, non eraikinen merkataritzan eta trenbideetan lan egin zuen. 1957an Parisera joan zen aukera bila. Uko egin zion Aljeriako errenkadan sartzeari, eta, zainak moztuz, bere buruaz beste egiten saiatu zen. Urtebete eman zuen ospitale psikiatriko batean. Ondoren, Jeanne Delos emaztea izango zena ezagutu zuen eta bi seme-alaba izan zituen (Patrick eta Boris). Jeanne Cahiers du Cinema aldizkariaren idazkaria zen eta hari esker, laster ezaguna egin zen aldizkari horren zirkuluetan, batez ere Jean-Luc Godard , Eric Rohmer eta Francois Truffautekin . Jean Douchet , Jean-Pierre Leaud eta Paul Vecchiali ere ezagutu zituen. [2]

1962an, La Boulangere de Monceau (Rohmer-ena) eta Mannequin de Belleville (Jean Douchetena) filmatzeko prozesua gertutik jarraitu zuen. 1966an, Jacques Rivetteren Jean Renoiri buruzko hiru emisioetarako film-muntatzaile gisa lan egin zuen. Era berean, F.W. Murnauri zegokion saiorako lan egin zuen ere bai. Ordura arte Eustachek Du cote de Robinson (1963) eta Le Pere Noel a les yeux bleus (1966) film laburrak egin zituen. Du cote de Robinson bezalako izenburu batek pelikula autobiografiko bat irudikatzen zuen, langile klaseko gazteen bizitzak azaltzen baitzituen. Lan goiztiar hauekin Eustachek Cahiers du Cinema taldearen laguntza jaso zuen, eta bigarren filmarekin Jean-Pierre Leaudekin , Truffautek bultzatutako Nouvelle Vague frantziarraren irudi ikonikoetako batekin, zuzendariaren lehen kolaborazioa ere egin zuen.

1967an emaztearengandik banandu zen eta Francoise Lebrunekin maitasun istorio bat hasi zuen. Eustache beti egon zen harremanetan bere lagun eta senideekin Pessacen, baita zinemagile handitzat hartu zutenean ere. 1981ean, Pariseko bere apartamentuan hil zen, bere 43. urtebetetzea baino astebete lehenago, hoteleko gelako atean ohar bat utziz: "Deitu gogor, hildako bat esnatzeko bezala". Bere seme Boris Eustachek zinema-zuzendariarentzat figurante gisa lan egin zuen eta aktore gisa agertu zen bere film labur txikietako batean, Les Photos d 'Alix (1980). [3]

Filmografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Zuzendaria [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • Du cote de Robinson / Les mauvaises frequentation (1963), 42 min.
  • Le Pere Noel a les yeux bleus (1965/66), 47 min.
  • La Rosiere de Pessac (1968), 65 min. Dokumentala.
  • Le cochon (1970), 52 Min. Dokumentala.
  • Numero Zero / Odette Robert (1971), 110 min. Dokumentala.
  • La Maman et la putain (1972/73), 220 min.
  • Mes petites amoureuses (1974), 123 min.
  • Une sale histoire (1977), 28 min (lehen bertsio) eta 22 min. (bigarren bertsio).
  • La Rosiere de Pessac 79 (1979), 67 min. Dokumentala.
  • Le jardin des delices de Jerome Bosch (1979) 34 min.
  • Offre d'emploi (1980), 19 min.
  • Les photos d'Alix (1980), 18 min.

Muntaia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • Les coeurs verts , Edouard Luntz-en filma (1966)
  • Jean Renoir - le Patron , Jacques Rivetten filma (1966/67)
  • Les idoles , Marc'O-en filma (1967)
  • Une aventure de Billy le Kid , Luc Mollet-en filma (1970)

Aktorea [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • Les Roses de la vie , zuzendaria Paul Vecchiali, 1962
  • Le Pere Noel a les yeux bleus , 1965/66
  • L'Accompagnement , zuzendaria Jean-Andre Fieschi, 1966
  • L'Authentique Proces de Carl-Emmanuel Jung , zuzendaria Marcel Hanoun, 1966
  • Week-end , zuzendaria Jean-Luc Godard , 1967
  • La Maman et la putain , 1972/73
  • Celine et Julie vont en bateau , zuzendaria Jacques Rivette , 1973/74
  • Mes petites amoureuses , 1974
  • Vincent mit l'ane dans un pre (et s'en vint dans l'autre) , zuzendaria Pierre Zucca, 1975
  • Der amerikanische Freund , zuzendaria Wim Wenders , 1977
  • La Tortue sur le dos , zuzendaria Luc Beraud, 1978

Sariak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • 1973 : Cannesko Epaitegiaren Sari Berezia La Maman et la Putain filmari.
  • 1973 : Federation de la presse cinematographique internationale-aren saria La Maman et la Putain filmari.
  • 1982 : Cesar Saria Les Photos d'Alix fikziozko laburmetraiari.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. https://elpais.com/cultura/2012/09/19/actualidad/1348074946_403930.html
  2. Philippe Azoury, ≪ Jean Eustache, une balle a la place du cœur ≫, Les Inrockuptibles ,? 2006/12/05. [1] [ Betiko hautsitako esteka ]
  3. Jean-Michel Frodon, Le Cinema francais, de la Nouvelle Vague a nos jours , Paris, Cahiers du cinema , 2010, 405 or.

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

eta Jesus Rodrigo Garciak koordinatutako liburua.]