Iratxe Fresneda Delgado
(
Arrigorriaga
,
Bizkaia,
1974ko
urtarrilaren 17a
[erreferentzia behar]
) euskal zinemagile, gidoilari eta unibertsitateko irakaslea da. 2016an,
Irrintziaren oihartzunak
dokumentala aurkeztu zuen
Donostia Zinemaldiaren
64. edizioan,
Mirentxu Loiarte
zinemagile iruindarraren bizipenei eta obrari buruzkoa. Ikus-entzunezkoetan doktorea da, eta, 2004az geroztik, Komunikazio eta Publizitate Saileko irakaslea da UPV/EHU unibertsitatean.
Eskandinaviako zinemagintzan aditua da, eta nazioarteko hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du; horien artean daude
RIVIC
(Red Interdisciplinar Internacional sobre las Verdades de la Imagen Hispanica Contemporanea) proiektua eta berak zudenduriko
BROEN
.
[1]
Gainera, irakasle bisitaria izan da Nevadako Unibertsitatean (Reno, AEB), Lundeko Unibertsitateko Zinemagintza Sailean (Suedia) eta Toulouse II ? Le Mirail Unibertsitatean (Frantzia).
[1]
2013an, doktore-tesia aurkeztu zuen, izenburu honekin: “Emakumearen estereotipoak
Lars von Trierren
zinema-lanetan. Medea. Breaking the waves. The idiots. Dancer in the dark. Dogville”.
[2]
Lars von Trier
zuzendariaren zinematografia-lanetako emakumezkoen estereotipoak aztertu zituen,
[1]
eta ondorioztatu zuen, besteak beste, zinemagile daniarrak emakumeek pairatzen duten errepresioaren aurkako ikuspegi bat islatzen duela.
[3]
Lan hori egiteko, Eusko Jaurlaritzaren Ikerketa eta Zientzia Politika Sailaren beka bat eskuratu zuen.
[2]
2016an,
Irrintziaren oihartzunak
filma aurkeztu zuen
Donostia Zinemaldiaren
64. edizioaren Zinemira atalean. Lan horretan,
Mirentxu Loiarte
zinemagile iruindarraren obra eta zenbait bizipen biltzen ditu. Oso kritika onak jaso ditu, eta nazioarteko hainbat zinemalditan eman dute.
[4]
2017an, euskaraz egindako lan onenaren saria irabazi zuen Cine Invisible-Film Sozialak Nazioarteko Zinemaldiaren 9.edizioan.
[5]
2018ko urrian,
Lurralde Hotzak - Cold Lands
ez-fikziozko filma mustu zuen. Sormenezko dokumental horretan, zuzendariak irudi zinematografikoaren estatusaren inguruan hausnartzen du, eta, horretarako, zinemagintzaren historiaren aztarnak eta gaurko baliabide zinematografikoak erabiltzen ditu. Filma gaur egungo road-movie baten itxuran eratuta dago.
[6]
Iratxe Fresneda zuzendari eta gidoigile aritu da urte luzez Euskadi Irratiko (EiTB) kultura-programa batzuetan.
[2]
[1]
Zenbait komunikabidetako kolaboratzailea da, eta programatzaile gisa lan egiten du hainbat kultura-erakunderekin.
[2]
[7]
Gainera, EHU/UPVko Komunikazio eta Publizitate Saileko irakaslea da, eta, besteak beste, Ikasketa Feministak eta Generokoak masterrean parte hartzen du.
[3]
[4]
[8]
Irrintziaren oihartzunak
du lehen filma zuzendari eta gidoilari gisa.
[7]
- Irrintziaren oihartzunak
(2016) 2016? (zuzendaria, gidoigilea eta ekoizlea)
- Lurralde hotzak -
Cold lands
(2018) (zuzendaria, gidoigilea eta ekoizlea)
- Bigarren sexua (z) collage
, 2020 (ekoizlea eta gidoigilea)
- Errotatiba,
2022 (zuzendaria, ekoizlea eta gidoigilea)
- Tetuan,
2022 (zuzendaria, gidoigilea eta ekoizlea)
- 'Film Sozialak' Nazioarteko Zinema Ikusezinaren Jaialdia. 2017. Euskal ekoizpen onena.
- Porto Femme International Film Festival. 2019. Best International Documentary award
- Lurralde Hotzak (Cold Lands). Epaimahaiaren aipamen berezia Mostra internazionale del cinema di Genova (Italia) 2020an
- Lauaxeta saria
Tetuan
filmagatik. 2022