Gau Beltza
[1]
[2]
edo
Halloween
(
NAF
:
[?hæl??win, -o??in, ?h?l-]
ingelesezko
All Hallows' Evening
?≪Santu Guztien arratsaldea≫? izenaren kontrakzioa;
[3]
ingelesez
Hallowe'en
edo
All Hallows' Eve
?≪Santu Guztien bezpera≫? ere deitua)
[4]
urtero
urriaren 31n
munduko hainbat lekutan ospatzen den
jaia
da,
Arimen Eguna
euskal jaiaren antz-antzekoa.
[5]
[6]
[7]
Kristau
egutegiaren
Santu Guztien Egunaren
aurreko gaua da, hilak,
martiriak
eta
santuak
gogoan izateko egunetan.
[8]
Ikerlari askoren iritziz, Halloweenen jatorria
zelten
uzta ospakizun baten
kristautzea
da,
[9]
[10]
hots, ziurrenik jatorri
paganoa
du, batez ere
gaeliar
Samhain
jaian.
[4]
[11]
[12]
Beste ikerlari batzuen ustez, jaia ez zen Samhainetik etorri, eta jatorri guztiz kristaua du.
[13]
Euskal Herrian
ere ospakizunak egiten ziren Santu Guztien Egunaren bezperan, eta
XX. mende
arte berezko ohitura zen
kuiak
,
patatak
,
erremolatxak
edo
arbiak
hustu eta kandelak jartzea,
baserrietan
bildu eta gaztaina erreak jatea edo umeak eskean ibiltzea.
[14]
Gaur, Halloween
Ameriketako Estatu Batuetako
kulturan errotuta dago eta hortik hedabideen bitartez munduko beste hainbat lekutara iritsi da. Egun horietan, jendeak mozorroak erabiltzen ditu, eskuarki beldurra emateko asmoz, eta maltzurkeriak ez egitearen truke, haurrek gozokiak jasotzen dituzte. Horretarako, etxez etxe joaten dira,
Trick or Treat
("Saria edo ziria") esanez. Ohitura da, orobat,
kuiak
hustu eta barruan
kandelak
jartzea,
sagarrak
karameluz
estaltzea,
beldurrezko
ipuinak kontatzea eta beldurrezko filmak ikustea.
Halloween
edo
Hallowe'en
hitza
1745
ean agertu zen lehen aldiz
[15]
eta jatorri kristaua du.
[16]
Hitza ingelesezko
Hallowed evening
edo
Holy evening
esamoldetik dator, hau da,
Domu Santu
egunaren bezpera.
[17]
Era berean,
eskozieratik
dator
[18]
[19]
Eskozieran
eve
izan
even
esaten da, eta
e'en
gisa edo
een
gisa laburbiltzen zen askotan. Urteen joan-etorrian,
(All) Hallow(s) E(v)en
esaldia
Halloween
bilakatu zen.
All Hallows
esamoldea
antzinako ingelesan
agertzen da (
ealra h?lgena mæssedæg
), baina bezperari buruzko esamolderik ez da
1556
arte aurkitu.
[19]
[20]
Litekeena da haren lehen jatorria
zeltek
ospatutako
Samhain
jaia izatea: izena
antzinako irlanderatik
dator eta ≪udaren bukaera≫ esan nahi du.
[21]
Antzinako
britoiek
antzeko jai bat zuten,
Calan Gaeaf
deitua. Samhainean
uzta
garaiaren bukaera ospatzen zen, eta horrek zelten urte berria zekarren, urtaro ilunarekin hasten zena.
[22]
[23]
Antzinako zeltek uste zuten
Samhainaren
etorrerarekin estutzen zela mundu honen eta
Beste Munduaren
arteko lotura eta, beraz,
izpiritu
on zein txarrek errazago zuten bien arteko muga zeharkatzea. Familiaren arbasoak gonbidatzen eta omentzen zituzten, izpiritu txarrak aldentzen zituzten bitartean. Uste denez, jantzi eta
mozorroen
erabilera izpiritu txar horiek uxatzeko erabiltzen ziren. Helburua izpiritu txar baten itxura hartzea zen eta horrela ez zen minik jasotzen.
Eskozian
, izpirituen ordez, gazteak zuriz jantzita eta aurpegi belztua agertzen ziren.
[24]
[25]
Samhainaren aroa
negua
prestatzeko unea zen. Etxeetan elikagai nahiko eduki behar zen, pertsonentzat zein
aziendarentzat
. Suak egiten ziren garai horretan, etxeko su nagusia salbu, beste su guztiak itzaltzen ziren jai egun horretan. Sakrifikatutako animalien hezurrak ere sutara bota behar ziren.
[26]
Praktika ohikoa zen ere
igarleak
egotea, horretarako behar ziren elikagai eta edariak hartuta.
Asturiasen
otorduak egiten ziren arbasoak ehortzita zeuden lekuetan.
[27]
Antzinako Erromak
zelten lurraldeak okupatu zituenean, beste askotan gertatzen zen bezala, jaia euren kulturara asimilatu zuten. Berez, Erroman
urriaren
bukaeran eta
azaroaren
hasieran, "
uzta jaialdi
"ak antolatzen ziren,
Pomonaren
omenean (
fruitu arbolen
jainkoa
). Bi tradizio horien nahastetik Halloweenen garrantzi handia duten
sagarrak
gehitu bide ziren.
Gaur egungo Halloweengo ohiturek aldaketa handiak izan dituzte,
kristautasunaren
eraginez.
Santu Guztien Egunaren
bezperan ospatzen da Halloween, eta haren biharamunean,
Hilen Eguna
, kristauen egutegi liturgikoan.
[29]
Eliza primitiboaren
garaitik
[30]
jai nagusia da,
Eliza Kristauaren
barruan,
Gabonak
,
Aste Santua
eta
Pentekoste
egunak diren bezala.
Bigiliak
aurreko gauean hasten dira elizetan. Hiru egun horiek ingelesez
Hallowmas
izenaz ezagutzen dira eta kristauen ustez,
santuak
eta
hildakoak
gurtzeko egunak dira,
arimak
Zerura
iristeko errezatzeko egunak. Santu Guztien Eguna lehen aldiz
699an
ospatu zen,
maiatzaren 13an
.
[31]
835an
azaroaren 1era
igaro zen,
Samhainaren
data berean,
Gregorio IV.aren
aginduz. Batzuek uste dute hori
zelten
eragina izan zela; beste batzuek, germaniarren ideia bat. Autore batzuen arabera, praktikoagoa zen data hori hartzea, udan erromes ugari heltzen baitziren
Erromara
, eta udan
Erromako Sukarra
izeneko gaixotasun bat errazago hedatzen zelako.
[32]
Santu Guztien Egunaren
bezperan eta egunean bertan eta
Hilen Egunean
Halloween jaiaren antzeko hainbat ohitura zeuden Euskal Herrian. Hain zuzen,
kuiak
hustutzea, janari eskean ibiltzea edo baserriz baserri kantuan ibiltzea ohitura izan dira herri askotan
XX. mendea arte
:
[6]
≪
|
Animen egunian, oittura zarra zan Eibar-en, jan da eran tabernan eittia moskortu arte. Baita kaleko neska mutillak, alkarregaz, baserrixetan gastana erriak jatia.
|
≫
|
?Toribio Etxeberria, Eibar, 1887.
[33]
|
Berdin egiten zuten
Zizurkilen
[6]
nahiz
Oiartzunen
.
[34]
Beste kontakizun batzuek ere kuien hustuketaren berri ematen dute:
≪
|
Gabean edo iluntzean ipinten zan kalabazea, begiak eta ahoa egin, barruan kandelea sartu isiotuta, kanpatorrean. Kalabazea hustu egiten zan, zuloa egin azpitik, haziak-eta kendu, eta gero ipinten jakon kandelea barruan eta begiak eta ahoa aterata ipinten jakozan, zein da buru baten formea. Eta sartzen jakon kandelea erdian, eta hareek begietatik eta surretik-eta, argia ikusi egiten zan. Ganera orduan ez egoan argirik kaleetan, dana ilunetan. Eta ha ba, izentazinoa kalaberearena izango zan, nik pentsau, gazteak gintzazan eta, baina hortxe ipinten zan kalaberearen...
|
≫
|
?Herminia Lazpita, Berriz.
[35]
|
≪
|
Santu Guztien inguruko gauren batetan (...) herriko gaztetxoak alde batetik bestera ibiltzen omen ziren jendea beldurtzen. Egun batzuk lehenago inguruko baratzetan kalabazak lapurtzen zituzten, gero hustu eta barruan kandelak sartzeko. Kalabazak atarietan-eta jartzen zituzten. Kanta bat ere bazen horren inguruan: ≪Xesteron kontra, animen alde...≫
(Xestero Mutrikuko ehortzailearen izena zen)
. XX. mende hasierako urtetan egiten zela behintzat badakigu.
|
≫
|
?Mutrikun jasoa.
[36]
|
Kuiak husteaz gain, bada ohitura eskean joateko,
Santa Agedan
egiten den bezala.
Utergan
, esaterako, honako abestia kantatzen dute haurrek:
≪
|
domine-domine
castane
y si no zikine
|
≫
|
?Mikel Goni, Uterga.
[37]
|
Ohikoa zen aldi berean mozorrotzea, askotan
euskal inauterietan
erabiltzen ziren antzeko jantziekin. Nahikoa zen izara bat mozorroa egiteko.
[38]
Mutrikun
Gaba Beltza
ospatzen da antzinatik: herriko etxeetan kui hutsak kandelarekin jartzen dira eta herriko kondaira zahar bateko
Talaixako Mamua
jaisten da herrira.
[39]
1840n
jai hori
Ameriketako Estatu Batuetara
eta
Kanadara
iritsi, eta hango kulturetan errotze handia izan zuen.
Irlandatik
iritsitako migratzaileek
Irlandako gosete handiaren
ondorioz, jaiaren hainbat bertsio hedatu zituzten. Eurek eraman zuten
kuiaren
pertsonaia
jack-o'-lantern
edo "Jack xuhurra".
Hala ere, jaia ez zen ofizialki eta masiboki egiten hasi
1921
arte: urte hartan,
Minnesotan
Halloweeneko lehen desfilea egin zen eta, handik gutxira, berriro egin zen beste estatu batzuetan. Hurrengo hamarkadetan, jaiak garrantzia hartu zuen.
1970eko
hamarkadan, Halloween jaiaren AEBetako bertsioa nazioarteratu zen zinemaren bidez eta
1980ko hamarkadan
telebistaren
bitartez.
1978an
John Carpenterrek
Halloween gaua
filma egin zuen,
B serieko
terrorezko zinemako funtsezkoa izan zena. Horren ondoren, ohitura hori mundu osoan hedatu zen.
- ↑
≪Zer da?≫
Gau Beltza
(Noiz kontsultatua: 2020-10-31)
.
- ↑
Alijostes Bordagarai, Koldo.
≪Gau Beltza, gau ikaragarria! -≫
Alea.eus
(Noiz kontsultatua: 2022-10-31)
.
- ↑
Thomas Thomson, Charles Annandale. (1896).
A History of the Scottish People from the Earliest Times: From the Union of the kingdoms, 1706, to the present time.
Blackie
.
- ↑
a
b
Merriam-Webster's Encyclopædia of World Religions.
Merriam-Webster
.
- ↑
≪Nork esan du Halloween euskal ohitura zaharra ez denik?≫
,
Ahotsak.com
, 2013-10-31.
- ↑
a
b
c
Oier
Araolaza
. (2009).
≪Halloween euskal festa bat da (III): Kalabaza hustutzen≫
Dantzing
bloga
.
- ↑
Oier
Araolaza
:
≪Halloween Resurrection 2012: Halloween euskal festa bat da (IV)≫
,
Dantzing
bloga, 2012-11-02.
- ↑
Davis. (2006).
Don't Know Much About Mythology: Everything You Need to Know About the Greatest Stories in Human History but Never Learned.
HarperCollins,
231
or.
.
- ↑
BBC ? Religions ? Christianity: All Hallows' Eve.
British Broadcasting Corporation (BBC)
.
- ↑
"Halloween."
History.com
- ↑
Nicholas Rogers. (2002).
Halloween: From Pagan Ritual to Party Night.
Oxford University Press
.
- ↑
Austrian information.
.
- ↑
BBC ? Religions ? Christianity: All Hallows' Eve.
British Broadcasting Corporation (BBC)
.
- ↑
Animen Gaua (=Halloween) kalabaza eta kandelekin ospatzen zen aroa.
Sustatu.com
.
- ↑
(Ingelesez)
Online Etymology Dictionary: Halloween.
Etymonline.com
.
- ↑
Colin Buchanan.
The A to Z of Anglicanism.
Scarecrow Press, 8 or.
.
- ↑
Steve Luck. (1998).
The American Desk Encyclopedia.
Oxford University Press,
365
or.
.
- ↑
SND: Hallow.
Dsl.ac.uk
.
- ↑
a
b
(Ingelesez)
Simpson, J.A. & E.S.C. Weiner.
The Oxford English Dictionary : Second Edition - (20 Volumes Set, Complete.).
(II. argitaraldia) Oxford: Clarendon Press
ISBN
978019861186
.
.
aldatu
- ↑
DOST: Hallow Evin.
Dsl.ac.uk
.
- ↑
≪Samhain and the Celtic Origins of Halloween≫
Halloween: From Pagan Ritual to Party Night.
New York: Oxford University Press,
11
-21 or.
.
- ↑
(Ingelesez)
Hutton, Ronald. (1996).
Stations of the Sun: A History of the Ritual Year in Britain.
Oxford University Press
ISBN
0-19-288045-4
.
.
- ↑
(Ingelesez)
Danaher, Kevin. (1972).
The Year in Ireland: Irish Calendar Customs.
Dublin: Mercier,
190
?232 or.
ISBN
1-85635-093-2
.
.
- ↑
Campbell, John Gregorson (1900, 1902, 2005)
The Gaelic Otherworld
. Ronald Black. Birlinn Ltd.
ISBN 1-84158-207-7
pp.559-62
- ↑
Arnold, Bettina. (2001-10-31).
Halloween Customs in the Celtic World.
University of Wisconsin-Milwaukee
.
- ↑
O'Driscoll, Robert (ed.) (1981)
The Celtic Consciousness
New York, Braziller
ISBN 0-8076-1136-0
pp.197-ruyur216: Ross, Anne ≪Material Culture, Myth and Folk Memory≫ (on modern survivals); pp.217-242: Danaher, Kevin ≪Irish Folk Tradition and the Celtic Calendar≫ (on specific customs and rituals)
- ↑
El Comercio]
.
- ↑
(Ingelesez)
Village Halloween Parade:
≪History of the Parade≫
.
- ↑
(Ingelesez)
Rogers, Nicholas (2002).
Halloween: From Pagan Ritual to Party Night
, 22 eta 27. orrialdeak. New York: Oxford University Press.
ISBN 0-19-516896-8
.
- ↑
(Ingelesez)
New Proclamation Commentary on Feasts, Holy Days, and Other Celebrations (Bill Doggett, Gordon W. Lathrop), Fortress Press, 92. orrialdea.
- ↑
Hutton, 364. orr.
- ↑
(Ingelesez)
Butler's Saint for the Day (Paul Burns), Liturgical Press, 516. orrialdea.
- ↑
Orotariko Euskal Hiztegia.
Euskaltzaindia
.
- ↑
Rufino Arbelaitz Sarasola.
Oiartzuarren Baitan
.
- ↑
Kanpantorrean kalabazak ipintea.
Labayru
.
- ↑
Nagore Irazustabarrena. (2001-10-28).
≪GABA BELTZA: HERIOREN FESTA MUTRIKUN≫
Argia
(1827)
.
- ↑
Iruzkina Sustatun
- ↑
Nork esan du Halloween euskal ohitura zaharra ez denik?.
ahotsak.com
.
- ↑
≪Trick or treat≫, Talaixako Mamua Mutrikuko Gaba Beltzean ala Gaztainerre Eibarko suetan
,
naiz.info
, 2013-11-01.