G. W. Pabst

Wikipedia, Entziklopedia askea
G. W. Pabst

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak Georg Wilhelm Pabst
Jaiotza Roudnice nad Labem 1885eko abuztuaren 25a
Herrialdea   Austria
Cisleithania
Heriotza Viena 1967ko maiatzaren 29a  (81 urte)
Hobiratze lekua Vienna Central Cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k) Gertrude Pabst (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
alemana
Jarduerak
Jarduerak film-zuzendaria , film-muntatzailea , gidoilaria , aktorea , antzerki aktorea eta antzerki zuzendaria
Jasotako sariak

IMDB: nm0655065 Allocine: 3357 Allmovie: p105326 TCM: 146184
Discogs: 3186797 Find a Grave: 10306 Edit the value on Wikidata

Georg Wilhelm Pabst , zinema munduan G. W. Pabst , ( Raudnitz , 1885eko abuztuaren 25a - Viena , 1967ko maiatzaren 29a ) Austriako zinemagilea izan zen, jaiotzez bohemiarra . Antzerki-zuzendari eta antzezle izan zen; 1919an Vienako Neue Wiener Buhne antzerki taldeko zuzendari izan zen. 1923an bere lehenengo filma egin zuen, Der Schatz ( Altxorra ), joera espresionistakoa . 1925etik 1932ra bitartean errealismo soziala landu zuen; Alemaniako gizartearen arazoak islatzen zituzten filmak egin zituen batetik, eta sexua ardatz duten eta Freuden eragin handia duten filmak bestetik. Garai honetakoak ditu film bikainenak; geroztikakoak askoz maila apalagokoak dira.

1932an Alemaniatik ihes egin behar izan zuen arrazoi politikoak zirela eta. 1940an itzuli zen eta hiru film egin zituen. Filmak: Die freudlose Gasse (1925, Atseginik gabeko kalea ), 1923an inflazioak Alemanian sortu zuen krisia aipatzen duena; Geheimnisse einer Seele (1926, Arima baten misterioa ); Die Buchse der Pandora (1928, Pandoraren kutxa edo Lulu ); Abwege (1928, Krisia ); Das Tagebuch einer Verlorenen (1929, Galdutako baten egunkaria ); Westfront 1918 (1930, Sortaldeko frontea 1918 ), gerra salatzen duen filma; Die Dreigroschenoper (1931, Lau soseko opera ), Brechten lanaren egokitzapena; Kameradschaft (1931, Kidetasuna ); Don Quichotte (1933); Der Prozess (1947, Auzia ) eta Der letzte Akt (1955, Azken agerraldia ).

Filmografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Wikimedia Commons en badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: G. W. Pabst Aldatu lotura Wikidatan