Wikipedia, Entziklopedia askea
Erregio
edo
eskualdea
lurralde, itsaso edo ur azalera bat biltzen duen kontzeptu geografiko bat da, banako kontzeptua den tokiaz gaindi eta erreferentziazko eremu geografikoa baino txikiagoa. Adibidez,
Mendebaldeko Europa
bertako herrialdeak biltzen dituen eremua da eta aldi berean
Europako
zati bat ere bada; Eurasiako kontestuan bata zein beste erregio edo eskualde izenda ditzakegu. Euskaltzaindiak sinonimotzat ditu
[1]
, baina erabilpenean eskualde gehiago agertzen da bere testuetan, nahiz eta, kontzeptu bat azaltzearren adibidez "eskualde hizkuntzak"
[2]
zein "erregio hizkuntzak"
[3]
erabiltzen dituen.
Eskala anitzeko eremuak jaso ditzake erregioak: zenbait herri biltzen duen ibar bat bezain txikia (
Babia
, esaterako) edo
kontinentea
bezain handia (
Amerika
).
Eskualde edo erregioak definitzeko irizpide ohikoenak dira: geografikoak (
Pirinioak
), politikoak (
Nafarroa Garaia
), klimatikoak (
Sahara
), biologikoak eta ekologikoak (
tundra
), gizarte-faktoreetan oinarrituak (
Euskal Herria
) edo irizpide ekonomiko eta logistikoetan (
EMEA
).
|
---|
Lurraldekoak
| | |
---|
Administraziokoak
| |
---|
Historikoak
| |
---|
Hego:
Hego Euskal Herrikoa ?
Ipar:
Ipar Euskal Herrikoa
|