David Scott Mustaine
(
La Mesa
,
Kalifornia
,
Estatu Batuak
,
1961ko
irailaren 13a
)
Megadeth
thrash metal
taldearen
gitarra
-jotzailea, konposatzailea eta abeslaria da.
Mustaine 1961ko irailaren 13an jaio zen La Mesan, Kalifornian. Bere gurasoak John eta Emily Mustaine dira. Bere gurasoen dibortzioa eta gero, gaztaroko zatirik handiena bere ama eta arrebekin igaro zuen, aitarekin kontaktua ez edukitzeko.
15 urterekin, Mustainek bizitegi bat alokatu zuen, droga saltzen lortutako diruarekin ordaintzen zuela errenta.
Bere bezero batek ez zeukan diru askorik eta drogak ordaintzeko, CDekin ordaintzen zion Mustaini,
Iron Maiden
eta
Judas Priest
taldeenak, esate baterako, horrek
heavy metal
musikarekiko grina hazten lagundu ziola.
1970 hamarkada bukaeran Mustainek gitarra jotzen hasi zen,
BC RICH
bat zehazki, eta
Panic
deitutako talde batean sartu zen.
Bere haurtzaroan Kalifornia hegoaldeko aldiri askotan bizi izan zen, eta orain
Fallbrocken
bizi da, Kalifornian.
1981ean Mustainek Panic utzi zuen
Metallican
sartzeko lehen gitarrista moduan.
Lars Ulrichek
ipini zuen dei bat egunkari batean, eta Mustainek ikusi zuenean deitu zuen Metallica, audizio batera joateko.
Metallican sartu zen baina bere droga-arazoak zirela-eta kanporatu zuten Metallicatik, bertan bakarrik 2 urte eman zituela.
Bere Metallicako garaian
Kill 'Em All
diskoaren lau abesti ekoiztu zituen, baita
Ride the lightning
' diskoaren beste bi ekoiztu ere.
Metallicatik irtetean,
Kirk Hammett
sartu zen bere lekuan.
1983an, Metallicatik jada kanporatuta, talde berri bat egitea pentsatu zuen, talde hori Metallica baino askoz ere handiagoa izango zela. Etxerako bidean, autobusean zihoala, afixa bat ikusi omen zuen, bertan
Megadeath
jartzen zuela. Orduan bururatu zitzaion zein izena ipini bere taldeari:
Megadeth
.
Uda hartan,
David Ellefson
baxu-jotzailea ezagutu zuen eta berarekin batera jaio zen Megadeth.