D'Angelo

Wikipedia, Entziklopedia askea
D'Angelo

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak Michael Eugene Archer
Jaiotza Richmond 1974ko otsailaren 11  (50 urte)
Herrialdea   Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntza ingelesa
Hezkuntza
Heziketa Manchester High School (en) Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak abeslaria , piano-jotzailea , musikagilea , egile abeslaria , disko-ekoizlea , gitarra-jotzailea , estudioko musikaria eta kanta-idazlea
Izengoitia(k) D'Angelo
Genero artistikoa R&B garaikidea
soula
Musika instrumentua gitarra
ahotsa
Diskoetxea EMI

IMDB: nm0195248 Facebook: dangelo Twitter: thedangelo MySpace: dangelo Spotify: 336vr2M3Va0FjyvB55lJEd iTunes: 640286 Last fm: D'Angelo Musicbrainz: b66771cc-45fa-4a32-b14f-5337d7223d7a Songkick: 210179 Discogs: 44944 Allmusic: mn0000134600 Deezer: 5004 Edit the value on Wikidata

Michael Eugene Archer ( Richmond , Virginia , 1974ko otsailaren 11 -), D'Angelo moduan ezagunagoa, musikari estatubatuarra da.

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Brown Sugar diskoarekin (1995) azaldu zen lehen aldiz neo-soularen eszena nahasian, eta 2000an , Voodoo argitaratu zuen; bere lanik ezagunena. Musika beltza jotzen zutenek bezala, kontzientzia kolektiboa eta indibiduala, izaera espiritual eta haragizkoa bildu nahi zituen musikariak izaki bakarrean, atzera begiratuz zerbait berria sortuz [1] .

Azalean eta Untitled ( How Does it Feel ) kantuaren bideoklipean biluztuta agertzeagatik sex symboltzat jo zuten askok eta hortik ihesi aritu zen [1] .

2014an , Voodoo ren jarraipena argitaratu zuen Black Messiah . 2015 arte itxaron nahi zuen baina 2014an AEBetan bi polizia zurik armarik ez zeramaten bi beltz hil eta auzitegiek bi poliziak zigorrik gabe libre uzteagatik sortutako protesta giroak aurreratu zuen argitalpena. Soula , R&Ba eta funk nahasten ditu baita hip-hopa ere. Marvin Gayeren Here , My dear eta Stevie Wonderren Songs in the Key of Life ren eragina dago diskoan [1] .

Diskografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Estudioko albumak

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. a b c Mikel Lizarralde, ≪Kolektiboaren gidaria≫ , Berria , 2014-12-21