Conor Anthony McGregor
(Irlandako gaelikoz:
Conchur Antoin Mac Greagoir
),
Conor Mc Gregor
bezala ezaguna (
Dublin
,
Irlanda
,
1988ko
uztailaren 14a
)
arte martzial
anitzetan edo
Mixed Martial Arts
delakoan, MMAetan, aritzen den pisu arineko borrokalaria da. UFC izeneko borroka elkarte famaturen txapelduna da pisu arinean.
2017ko
abuztuaren 26an
Floyd Mayweather Jr. vs. Conor McGregor
borroka ospetsuan lehiatu zen.
Dublineko auzo pobreetan hazi zen eta oso goizetik futbolarekiko maitasuna erakutsi zuen. Hainbat urtetan
Lourdes Celtic Football Club
taldearentzat jokatu zuen. Aldi berean, 12 urterekin
kickboxing
egiten hasi zen eta Irlandako gazte txapeldun saria irabazi zuen. Hala ere, 2006an, hau da, 18 urterekin
Lucan
herrira mugitu zen familia osoa. Bertan iturgin lanbidea ikasten hasi zen bere aitarengandik, baina laster konturatu zen bere borrokatzeko gaitasunak urrun eramango zuela.
2007ko otsailaren 17an, oraindik ere 18 urteekin, Conorrek bere debut profesionala egin zuen Kieran Campbell borrokalari irlandarraren kontra, “The Irish Ring of Truth” txapelketa irabazteko. Conorrek bere etsaiarekin amaitu zuen lehen borrokaldian '
'knoc-kout
tekniko baten bidez.
Conorrek Jose Aldo borrokalari
brasildarraren
kontra borrokatu zuen UFCk pisu arineko tituluaren bateratzean. Honetan, Mc Gregor irabazle atera zen 13 segunduko
knock out
batekin. Gainera, erakutsitako kemenagatik eta adoreagatik “Gaueko emanaldiko onena” saria irabazi zuen.
Conor ezaguna da nagusiki aurrelari motako borrokalaria izateagatik, hau da, normalean bera izango da erasotzailea eta kalte egiten duena. Bestalde, ezkerra denez, posizio horretan jarri ohi da nahiz eta hainbat konbatetan estiloz aldatzen den bere aurkariari hobeto egokitzeko. Gainera, boxeo kolpeez gain
kickboxingeko
ostikadak ederto erabiltzen ditu. Aurreko guztiagatik,
knock out
teknikoa bilatzen duen borrokalaria da eta horrela izan dira bere garaipen gehienak.
Azkenik, oso garrantzitsua da bere aurkariengan erabiltzen duen guda psikologikoa, nagusiki borroka baino lehenagoko egunetan, baina baita borrokan zehar ere. Ezaugarri hau
Muhammad Alirengandik
hartu zuela esaten du, hura bere erreferente zela.
Oraindik borrokan. 2016. urteraino, 20 borroka irabazi zituen eta 3 baino ez zituen galdu.