Cintruenigo

Koordenatuak : 42°04′48″N 1°48′18″W  /  42.08°N 1.805°W  / 42.08; -1.805
Wikipedia, Entziklopedia askea
Cintruenigo
Zentroniko
  Nafarroa Garaia , Euskal Herria

Bandera

Cintruénigoko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea   Euskal Herria
Lurraldea   Nafarroa Garaia
Merindadea   Tutera
Administrazioa
Estatua   Espainia
Erkidegoa   Nafarroa
Izen ofiziala  Cintruenigo
Alkatea Raquel Garbayo Berdonces
( UPN )
Posta kodea 31592
INE kodea 31072
Herritarra cintruenigoar
Geografia
Koordenatuak 42°04′48″N 1°48′18″W  /  42.08°N 1.805°W  / 42.08; -1.805
Azalera 35,4 km²
Garaiera 393 metro
Distantzia 99 km ( Irunetik )
Demografia
Biztanleria 8.265 (2023:  159)
alt_left  3.832 (%46,4) (2019)   (%49,3) 4.071   alt_right
Dentsitatea 221,58 biztanle/km²
Zahartzea [1] % 20,96
Ugalkortasuna [1] ‰ 54,7
Ekonomia
Jarduera [1] % 81,73 (2011)
Desberdintasuna [1] % 9,15 (2011)
Langabezia [1] % 18,1 (2013)
Euskara
Euskaldunak [1] [2] % 1,20 (2018: %0,41)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.cintruenigo.com/


Cintruenigo [3] ( [θintru.eni?o] gaztelaniaz eta ofizialki; Zentroniko [s?entroniko] euskaraz baina ez ofizialki) Nafarroako udalerria da, Irunetik 99 kilometrora kokatua eta 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 7.811 biztanle ditu. Fitero eta Cintruenigoko zerbitzu sozialen mankomunitatea, zaborra bildu, ur-hornidura eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen den erakunde publikoa da.

Izena [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Udalerriaren izen ofiziala eta euskal izen arautua Cintruenigo [4] bada ere, hainbatean Zentroniko erabili izan da. Azken hau izan da herriko testu zaharretan agertzen den herriaren izena ere [5] eta hori proposatu zen Euskaltzaindiaren 1979ko Euskal Herriko udalen izendegian . Baina gerora zuzendu egin zuen erabakia akademiak, eta Cintruenigo utzi arauzko formatzat [6] .

Etimologikoki 'zentr-' hasierak jatorri zeltiko bat izan dezakeela iradoki izan da, baina ez da analisi errazeko izena [7] .

Geografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Inguru naturala eta kokapena [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Cintruenigo Tuterako merindadean dagoena, Alhama ibaiaren ertzean. Tuterako merindadearen hegoaldean kokatzen da Zaragozako probintziatik gertu.

Cintruenigok, Corellarekin egiten du muga iparraldean, Fiterorekin mendebaldean, eta Tuterarekin ekialde eta hegoaldean.

Klima eta landaredia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Cintruenigoko klima mediterraneo kontinentala da, Ebro ibarreko udalerri guztiena bezalakoa. Urteko batez besteko tenperatura 13-14 °C ingurukoa da, eta prezipitazioak 400mm ingurukoak. Nafarroako Erriberako baliorik baxuenetarikoa. Uda nahiko lehorra izaten da eta aldaketa termikoa nahiko handia. Urteroko egun euritsuak 60 izaten dira gutxi gorabehera.

Landarediari dagokionez, klima mediterraneoaren berezko ezaugarriak dituen landaredia nagusi da. Dena den, jatorrizko landaredia ia erabat galdu da, eta gaur egun zuhaixka bakan batzuk eta birlandaturiko pinuak (Pinus Halepensis) baino ez dira ageri.

Auzoak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Herriak hainbat auzo ditu. Batetik Alde Zaharra, udaletxea eta elizarekin, gune horretatik iparraldera mahastiak landatu ziren eta ondoren "La Jamaica" izeneko auzoa garatu zen. Gehienbat, dentsitate txikiko etxe bakanak eraiki ziren. Gaur egun, hori da etxeen eraikuntzari dagokionez Cintruenigon garapen handiena izaten ari den gunea.

Historia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Herriaren sorrerari buruz ezer gutxi dakite historialariek gaur egun. Dena den, herriaren jatorrizko izena Centonelo zen, eta agarandarrek Ebro ibarra 714 . urtean konkistatu aurretik ere existitzen zela uste da. Erromatarren eta Bisigodoen inbasioek lehenik eta musulmanena ondoren, baskoien aztarna gehienak desagerrarazi zituzten. Gauzak horrela, 1119 . urtean Nafarroako Alfontso I.a Borrokalaria erregeak mairuak kanporatu eta herriaren kristautzea hasi zen.

Musulmanek, ureztapen sistemetan aurrerapen handiak utzi zituzten Erriberan eta Cintruenigon ere. Eta inguruko herri gehienek bezala, Cintruenigo, dohaintza moduan eskaini zuten nobleziako familia bati. Antso Indartsuak Argaizko Rodrigo Jaunari erosi zion, eta nahiz eta pertsona askok babesa topatu zuten herriko harresien atzean, XVI. mendean zehar franko eta nobleziako familia batzuen bizitokia zen. Karlos II.a erregeak herria saldu zuen arren, ondorengo Joan II.ak berrerosi egin zuen. Ordutik "hiribildu onaren" izena jaso zuen eta gorteetan jarlekua izan zuen Gebarako erregeordeak 1565an emaniko pribilegioaren bitartez.

1864 . urtean Espainiako Elisabet II.a Borboikoa erreginaren senargai zen Asisko Frantzisko, hamabost egun eman zituen herrian, Fiteroko ur-sendagarri hartzeko asmoarekin. Asisko Frantzisko Liguesko jaunen etxean hartu zuen ostatu.

Ekonomia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Udalerriko jarduera ekonomiko nagusiak zerbitzuak eta industria dira gaur egun. Industrian, manufakturak eta eraikuntza dira garrantzitsuenak. Tuterarekiko hurbiltasunak, industriaren garapena bultzatu zuen, lehenik nekazaritzatik ateratako produktuei loturiko industrien garapenean hasiera batean, eta bestelako manufaktura industrien agerpenean XX. mendeak aurrera egin ahala.

Nekazaritza garrantzia galduz joan da historiak aurrera egin ahala, eta gaur egun bigarren mailako jarduera da. Laborantza lurrak orkorrean txikiak dira, batez beste bost hektarea baino txikiagoko azalerarekin. Lurren %85a ureztatze-lurrak dira eta gainontzeko %15a sekain-lurrak.

Demografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

1970eko hamarkadara arte biztanle kopurua nahiko egonkor mantendu zen udalerrian. Hurrengo bi hamarkadetan hazkunde txikia izan zen, eta 1990eko hamarkadatik aurrera hazkundea bizkortu egin zen.

XXI. mendeko lehen hamarkadan hazkunde handia jasan zuen Cintruenigok, eta populazioa % 30 inguru hazi zen.

Cintruenigoko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 1.339 etorkin bizi dira herrian, biztanleriaren %19,58a, ( Nafarroako batezbestekoaren gainetik).

Politika [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Udal hauteskundeak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Cintruenigoko alkatetzat PSN alderdiko Adolfo Navascues Navascues atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Udaleko hamaika zinegotzietatik bost lortu zituen Nafarroako Alderdi Sozialistak . Zerrenda bozkatuena UPNrena izan zen, baina Cintruenigoar Herri Elkartea (AIC) taldearen botoek alkatetza PSNri eman zioten. Boto baliogabeak 25 izan ziren (emandako guztien %0,63a), eta zurizko 63 boto izan ziren (botoen %1,61a). Abstentzioa %19,49 izan zen.

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetan hauexek izan ziren emaitzak: UPNk 5 zinegotzi, PSNk 4, Cintruenigoar Herri Elkarteak (APC, ezkertiarra) 2, Cintruenigoar Hiritar Ekimenak (ICC, PSNtik aldendutako zerrendaburua) 1, PPk 1 eta CDNk 0. Orduko hartan APCk ez zion PSNko hautagaiari botorik eman, eta UPNko Raquel Garbayo Berdonces atera zen alkate [8] . Herri horretan alkatetza hartu duen lehen andrazkoa da.

2015eko udal hauteskundeek UPNk zinegotzi bat gehiago eskuratu zuen (sei), PSNk ere beste bat gehiago izan zuen (bost guztira), APCk bat galdu zuen eta PP alderdiak zeukan zinegotzi bakarra galdu zuen. UPNko Raquel Garbayok alkatetza berretsi zuen.

Cintruenigoko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Nafar Herriaren Batasuna (UPN)
6 / 13
1.430 (%   42,11)
5 / 13
1.413 (%   36,16)
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN-PSOE))
5 / 13
1.067 (%   31,42)
4 / 13
1.097 (%   28,07)
Cintruenigoar Hiritar Ekimena (ICC)
1 / 13
324 (%   9,54)
1 / 13
349 (%   8,93)
Cintruenigoar Herri Elkartea (APC)
1 / 13
293 (%   8,63)
2 / 13
479 (%   12,26)
Nafarroako Alderdi Popularra (PPN)
0 / 13
98 (%   2,89)
1 / 13
264 (%   6,76)
Datuen iturria: 2015eko hauteskundeen emaitzak interior.es webgunean , 2011ko hauteskundeen emaitzak mir.es webgunean

Aurreko hauteskundeak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Alderdi politikoa 2011 2007
Botoak Zinegotziak Botoak Zinegotziak
Nafar Herriaren Batasuna (UPN) %36,16 5 %39,79 5
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN) %28,07 4 %33,7 5
Cintruenigoar Herri Elkartea (APC) %12,26 2 %13,87 2
Cintruenigoar Hiritar Ekimena (ICC) %8,93 1 - -
Alderdi Popularra (PP) %6,76 1 - -
Nafarroako Demokraten Konbergentzia (CDN) %4,84 0 %11,04 1

Alkateen zerrenda [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

2015 Raquel Garbayo Berdonces ( UPN )
2011 Raquel Garbayo Berdonces ( UPN )
2007 Adolfo Navascues Navascues ( PSN )
2003 Faustino Leon Chivite ( UPN )
1999 Faustino Leon Chivite ( UPN )
1995 Faustino Leon Chivite ( UPN )
1987 Carlos Chivite Cornago ( PSN )
1985 Jose Luis Perez Garbayo
1984 Cecilio Fernandez Rincon
1979 Daniel Martin Martinez
1976 Angel Chivite Moreno
1959 Jose Rincon Bea
1955 Emilio Marin Calavia
1939 Enrique Latillade Aisa
1936 Primitivo Igea Lauroba ( PSOE )
1936 Jose Ortega Ucedo ( PSOE )
1933 Faustino Leon Arroyo ( PSOE )
1930 Victoriano Navascues Chivite ( PSOE )
1923 Leopoldo Sada Marin
1922 Victoriano Navascues Chivite
1916 Serafin Garbayo Navascues
1906 Rafael Chivite Tainta
1904 Galo Rincon Perez

Udaletxea [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Udaletxea Foruen plazan dago, eta XIX. mendean eraiki zen estilo neoklasikoan . Eraikina hiru zatitan banaturik dago, eta bigarrena hiru pilastra joniar , lau balkoi eta alabastroko bi armarriek osatzen dute. 1985ean barruko zein kanpoaldeko adreiluzko fatxadaren eraberritzea burutu zen, hamazazpi milioi gastatu eta gero. Lanek Nafarroako gobernuaren laguntza izan zuten.

  • HELBIDEA: Foruen Plaza, 1

Garraioa [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Nafarroako Hiriarteko Garraioa [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Artikulu nagusia: ≪ Nafarroako Hiriarteko Garraioa

Udalerri honek Nafarroako Hiriarteko Garraioako  linearekin bat egiten du, Iruna eta Soriako geltokien arteko ibilbidea egiten duena, Tutera eta Zentronikotik igaroz. [9]

Map

Beste lineak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Automoviles Rio Alhama autobus konpainiak Cintruenigo Tuterarekin batzen du. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

Kultura [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Euskara [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Cintruenigo eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %0,76k zekien euskaraz hitz egiten.

Jaiak eta ospakizunak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]


Ondasun nabarmenak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Virgen de la Paz, San Joan Bataiatzailearen elizan

Gaztelua [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Erdi Aroan zehar Cintruenigo gaur egun arrastorik geratzen ez den gaztelu batek babesten zuen. Gaztelua XIII. mendearen hasieran Argaizko Rodrigoren jabetzakoa zen, eta honek Antso Indartsuari saldu zion 1219an 7.000 marabedien truke. 1340ko dokumentu batean Pedro Lopez Galipentzu ageri da gazteluko alkaide gisa. Urte batzuk beranduago 1356an , honen ondorengo izandako Gonzalo Gartziak, 50 liberako kostua izan zuten berrikuntza lanak burutu zituen, eta bi urte beranduago gazteluko dorrea konpondu.

Bestelakoak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Cintruenigoar ezagunak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza .
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or. .
  3. Nafarroako Udal Izendegia (155. araua) Udalerriaren euskal izen arautua Cintruenigo da Euskaltzaindiaren Onomastika batzordearen arabera.
  4. Ibidem
  5. Diccionario vasco-espanol- Glosbe
  6. Euskal herriko udalen izendegia. Euskaltzaindia D.L. 2011, 113 or. ISBN 978-84-95438-74-4 . PMC 796264874 . (Noiz kontsultatua: 2020-05-13) .
  7. (Gaztelaniaz) Menendez Pidal de Navascues,, Faustino. (2007). ≪El nombre de Cintruenigo≫ Revista Principe de Viana (Institucion Principe de Viana): 753-764. .
  8. Garbayo (UPN) se postula como alcaldesa con apoyo de APC o como lista mas votada , Diario de Noticias , 2011ko maiatzaren 28a .
  9. Nafarroako Gobernua. (2019/10/10). Iruna eta Soria arteko autobus-flota berritu eta bidaiaren prezioa merketu da. .
  10. ≪Txapalangarra, Lodosako ekintzaile sutsua≫ ZUZEU 2021-02-14 (Noiz kontsultatua: 2021-02-15) .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa