Chester Charles Bennington
(
Phoenix
,
1976ko
martxoaren 20a
-
Palos Verdes Estates
,
Kalifornia
,
2017ko
uztailaren 20a
)
Linkin Park
eta
Dead By Sunrise
taldeetako
abeslari
eta
musikagilea
izan zen. 2000an
Hybrid Theory
diskoaren argitalpenarekin ezaguna egin zen, Linkin Parken lehen diskoa. Diskoak arrakasta komertzial handia izan zuen eta RIAA elkarteak diamantezko diskoa eman zion.
Meteora
,
Minutes to Midnight
,
A Thousand Suns
,
Living Things
,
The Hunting Party
eta
One More Light
diskoak egin zituen, ondoren. 2005ean
Dead By Sunrise
taldea sortu zuen.
Hit Parader
aldizkariaren arabera
heavy metaleko
100 abeslari onenen artean 46. postuan kokatuta zegoen.
Bere ama
erizaina
zen eta bere aita
detektibea
izan zen. Bere gurasoak 11 urte zituenean
dibortziatu
egin ziren. Txikitatik Chesterrek alkohola eta drogak kontsumitzen ibili zen, baita marrazten eta poesiak eta abestiak idazten.
Eskolan ez zituen ia lagunik, eta iraintzen eta jotzen zioten. Gainera, familiaren lagun batengandik sexu-abusuak jasan zituen 13 urteetaraino, baina bere ingurukoek gay zela ez pentsatzeko, ez zuen ezer esan.
Bestalde, drogetara zeukan adikzioa gainditu zuen, eta hizketaldi askotan drogen erabilera okerra salatu zuen.
2017ko uztailaren 20 bere buruaz beste egin zuen, bere lagun mina
Chris Cornell
urtebetetzearekin kointziditzen. Bere omenez,
Linkin Park
taldeko beste kideak kontzertu ikaragarri bat eman zuten
Los Angelesen
, mundu osoko abeslariak gonbidatzen,
Linkin Park and friends celebrate life in honor of Chester Bennington
deiturikoa.
Musikari bezala egindako bere lana
Phoenixen
hasi zen,
Grey Daze
deituriko musika-taldean hasi zen, baina ez zuten ezer lortu. Urte batzuk geroago,
Xero
(geroago
Linkin Park
bihurtuko zena) izeneko Kaliforniako musika-taldearen kide izateko proba batean parte hartu zuen.
Xero
ko kideak Chester aukeratu zuten bere kide berri bezala, eta izena aldatu zioten taldeari;
Linkin Park
deitzen hasi zen.
Horrela, taldea osatuta zegoen. Denbora berean,
Warner Brothers Music
musika-ekoizle taldearekin kontratu bat sinatu zuten,
Hybrid Theory
izeneko musika-diskoa sortzeko. Disko hau 2000. urtean sortu zuten eta XXI. mendeko diskorik erosiena da, 22 milioi saldu dira mundu osoan. Azken urte hauetan beste sei disko sortu dituzte:
Meteora
2006an,
Minutes to midnight
2007an,
A thousand suns
2009an,
Living things
2012an,
The hunting party
2014an eta
One more light
2017an.
Bestalde, beste artistekin komunean egindako diskoak ere egin dituzte, hala nola,
Reanimation J-Zay
rekin eta
Recharged Steve Aoki
rekin. Gainera, beste hiru ere sortu dituzte, bere biretan emandako kontzertuak biltzen:
Life in Texas
,
Roads to revolution
eta
One more light live.
Chester Benningtonek beste musika taldeekin eta abeslariekin ere lankidetza-harremanak izan ditu:
King of chaos
,
Stone Temple Pilots
,
Dead by Sunrise
,
Buck of Weenies
taldeekin eta
Chris Cornellekin
.
Azken honen lagun mina zen eta haren bi semeen aitabitxia zen.
Horretaz gain, lau
filmetan
parte hartu egin du:
Clank, Clank
,
High voltage
,
Saw 3D
eta
Artifact.