Wikipedia, Entziklopedia askea
Carlos Fonseca Amador
(
1936ko
ekainaren 23a
-
1976ko
azaroaren 8a
), irakasle,
politikari
eta
iraultzaile
nikaraguarra
.
Askatasun Nazionalerako Fronte Sandinistaren
(FSLN) sortzailea.
Anastasio Somoza Debayleren
diktaduraren aurka borrokatzen hil zuten. Handik hiru urtera FSLNa
Managuan
sartu zen iraultza bukatuz.
Gaztetik oso aktiboa izan zen eta
Karl Marx
eta
Friederich Engels
irakurri zituen. Historia liburu ugari ere irakurtzen zituen.
1959an
Juventud Democrata Nicaraguense
taldea sortu zuen, iniziatiba politikodun lehen gazte erakundeetako bat.
Apirilaren 2an
atxilotu eta
Guatemalara
deportatu zuten.
Hondurasera
igaro eta
gerrillan
sartu zen. Bertan tiro batek
birika
bat zulatu zion eta
Habanara
joan zen sendatzera. Ondoren
Venezuelan
Nikaraguako oposizioarekin harremanak egin eta
Gutxiengo Programa
sinatu zuen. Bertan atxilotu eta
Mexikora
eraman zuten. Nikaraguara bueltatu eta berriro ere atxilotu eta Guatemalara deportatu zuten,
El Salvadorrera
ihes egin, hortik
Kubara
eta berriro sartu zen Nikaraguan.
Guzti honen ondoren
Movimiento Nueva Nicaragua
sortu zuen. Honen bilera batean
Askatasun Nazionalerako Fronte Sandinista
izena proposatu zuen sortzen ari zen talde armatuarentzat. Ikasle Frontea sortu zuen eta
Hiri Gerrillan
parte hartu zuen. Atxilotu zuten eta berriro ere Guatemalara deportatu eta
El Petenen
konfinatu zuten. Bertatik ihes egitea lortu zuen beste militante batzuen laguntzaz eta igerian
Tapachulara
joan zen,
Mexikon
.
1968ko
urtarrilaren 17an
FSLNko buru militarra izendatu zuten. 15 puntuko manifestu bat egin zuen eta horrek asko indartu zuen gerrillaren izaera politikoa.
Abuztuaren 31n
Kosta Rikan
atxilotu zuten eta saiakuntzak egon arren bere kideek ezin izan zuten askatu. Azkenean beste bahitu batzuekin trukea egin eta
Kubara
joan zen. Bertan idazle moduan jardun zuen ahalik eta
1975an
berriro ere Nikaraguara sartu zen arte. Bertan mendiko gerrillan integratu eta
1976an
hainbat manifestu idatzi zituen.
Azaroaren 7an
Zinica
herrian egondako batailan hil zuten.
1979an
Managuako
Iraultzaren Mauseloan lurperatu zuten, 100.000 pertsonen aurrean.