Carlos Alvarez Cruz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carlos Alvarez Cruz
Bizitza
Jaiotza Jerez de la Frontera 1933ko abenduaren 27a
Herrialdea   Espainia
Heriotza Madril 2022ko otsailaren 27a  (88 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea
Genero artistikoa olerkigintza

Musicbrainz: 977fed43-8196-4b3e-88ca-4e8c143378a5 Edit the value on Wikidata

Carlos Alvarez Cruz ( Jerez de la Frontera , 1933ko abenduaren 27a - Madril , 2022ko otsailaren 27a ) espainiar poeta eta hizlaria izan zen. [1]

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Andaluzian jaiota "hogeitamar urtez Mieresen jaio zela" esan ohi du; horrela izendatu zuten Carabancheleko espetxean bertan zeuden mehatzari asturiarrek. Horregatik beti esan du berea andaluziar-asturiarra dela. Familia errepublikanoa zuen. Frankistek gerra hasieran bere aita, asalto-guardien kapitaina, Sevillan fusilatu zuten. Urte horiek bere bizitza eta obra erabat markatu zuten. Zuzenbidea eta Filosofia ikasketak hasi zituen burutu gabe. Soldaduska Ceutan egin zuen. Urtetan Europa osoa ezagutu zuen. Haren esanetan lehenengo poema Vienan idatzi zuen eta bere lehenengo liburua Kopenhagen plazaratu zuen, zentsuratik pasa gabe. Behin baino gehiagotan espetxeratuta, haren liburu asko danieraz argitaratu dira. Gaur egun Madrilen bizi da. [2]

Sariak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Estiloa [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Bere poesia Blas de Otero eta Angela Figuera Aymerich [3] lanetatik gertu egon da zenbait momentutan, hau da, poesia soziala bezala ezagutu den poesia motatik. Horiekin batera Miguel Hernandez , Rafael Alberti eta Antonio Machadoren eragin zuzena ezagutu du. Dena dela, esperimentalismoa ere ez du baztertu bere lanean. Haren poemak hizkuntza askotara itzuli egin dira: danieraz, suedieraz, italieraz, errusieraz, frantsesez, arabieraz...

Obra [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Poesia liburuak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • Escrito en las paredes (1962)
  • Noticias del mas aca (1964)
  • Papeles encontrados por un preso (1967)
  • Tiempo de siega y otras hierbas (1970)
  • Aullido de licantropo (1975)
  • Versos de un tiempo sombrio (1976)
  • Como la espuma lucha con la roca -paginas para una autobiografia poetica- (ZERO, Bilbo, 1976).
  • Los poemas del bardo (1977)
  • La campana y el martillo pagan al caballo blanco (1977)
  • Dios te salve, Maria... y algunas oraciones laicas (1978)
  • Cantos y cuentos oscuros (1980).
  • Reflejos en el Iowa River (Origenes, 1984)
  • Entre el terror y la nada (1989).
  • Tercera mitad. Antologia (La Eneida, 2007)

Saiakerak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • De palabra y por escrito . Madril: Ediciones Vosa, 1990.
  • Lloresn Poy . Madril: Ediciones Rayuela, 1977. ISBN 9788485253142 [4]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. Diario de Jerez .
  2. Alfredo Gomez Gil: 13 poetas testimoniales, EDAF, 2000, 165-168 or.
  3. Idazle bilbotarra poema bat eskaini zion.
  4. http://www.mcnbiografias.com/app-bio/do/show?key=alvarez-cruz-carlos

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]