Basilio Sarobe Aldabe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Basilio Sarobe Aldabe
Bizitza
Jaiotza Lesaka , 1929
Herrialdea   Nafarroa Garaia , Euskal Herria
Heriotza Irunea 2019ko abenduaren 1a  (89/90 urte)
Jarduerak
Jarduerak apaiza eta itzultzailea

Basilio Sarobe Aldabe ( Lesaka , Nafarroa Garaia , 1929 Irunea , Nafarroa Garaia, 2019ko abenduaren 1a ) nafar apaiza, euskaltzalea eta itzultzailea izan zen.

14 senidetan gazteena, Iruneako Seminarioan egin zituen ikasketak eta ordenazioa Bartzelano Kongresu Eukaristikoan jaso zuen 1952 gerora Joan XXIII .a izango zen Angelo Roncalli kardinalaren eskutik. Ordenatu berritan Sunbillara bidali zuten apaiz laguntzaile eta hantxe eman zituen bere bizitzaren hurrengo 61 urteak, 1964tik aitzinerat erretore moduan.

Vatikano II. testu liturgikoak tokia-tokiko hizkuntzetara itzultzeko agindua eman zuenean testu horiek euskara itzultzeko sortutako taldean lan egitea egokitu zitzaion eta modu aktiboan aritu zen zeregin horretan hainbat apaiz euskaltzale ezagunekin ( Karmelo Etxenagusia , Manuel Lekuona , Juan Maria Lekuona , Lino Akesolo ...). Lan hau dela eta EIZIE elkarteak ohorezko kide izendatu zuen eta Euskaltzaindia ren omenaldia ere jaso zuen talde hartako bertze kide batzuekin batera. 2012an bere liburutegi pertsonala dohantzan eman zion Euskaltzaindiari. [1]

Itzultzaile lanazgain, ikerlari,  txistu irakasle, koro zuzendari eta abeslari ere aritu zen Sarobe. Elizondoko koruaren urrezko garaia ezagutu zuen Juanito Erasoren gidaritzapean eta Erreka otxoteko kide izan zen.

Liturgia eta eliz-musikan aditua, euskara kulturako hizkuntza baliagarria zela defendatu zuen eta bere erabilera sustatu.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]