Ataulfo Argenta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ataulfo Argenta

Bizitza
Jaiotza Castro Urdiales 1913ko azaroaren 19a
Herrialdea   Espainia
Heriotza Los Molinos 1958ko urtarrilaren 20a  (44 urte)
Hobiratze lekua La Almudenaren hilerria
Heriotza modua istripuzko heriotza : karbono monoxidoagatiko intoxikazioa
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Madrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak orkestra zuzendaria , piano-jotzailea eta musikagilea
Jasotako sariak
Genero artistikoa musika klasikoa
Musika instrumentua pianoa

IMDB: nm0034470 Musicbrainz: 4a6efa1f-2ac9-46b7-b45c-ee68f477ce6c Discogs: 3248391 Allmusic: mn0002164539 Find a Grave: 14540307 Edit the value on Wikidata

Ataulfo Exuperio Martin de Argenta Maza ( Castro Urdiales , 1913ko azaroak 19 - Los Molinos , Madril , 1958ko urtarrilak 21 ) espainiar pianojole eta orkestra-zuzendaria izan zen.

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Juan Martin de Argenta eta Laura Maza ziren haren gurasoak. Ataulforen semeetako bat, Fernando Argenta , aurkezle eta musika klasikoaren hedatzaile ezaguna da.

1927an Madrilera joan zen musika Madrilgo Errege Kontserbatorioan ikastera Manuel Fernandez Alberdiren ikasle bezala. Han berehala nabarmendu zen pianojole bezala. Beranduago Belgikara joan zen Armand Marsick maisuarekin Liejako Kontserbatorioan ikastera, eta beranduago Winfrend Wolfekin Kasselen eta Berlinen .

Oposizio bidez piano irakasle izan zen Kasselgo Kontserbatorioan ( Alemania ). Espainiara itzuli zenean Espainiako Gerra Zibilarekin topo egin zuen, eta Segoviara joan zen Madrilera hurbiltzeko saiakera batean. Han, Segoviako Igorpen Batailoian sartu zen. Handik irten ondoren Kontserbatorioko antzinako kide batekin ezkondu zen, Juana Pallares Guisasola. Antzokietan eta orkestra txikietan jotzeko beharra izan zuen bizitza irabazteko. Azkenean, beka bat lortu zuen Alemanian Carl Schuricht maisuarekin ikasteko. Honen aholkua jarraituz eta pianojole bezala Espainian eta atzerrian arrakasta handiarekin aritu ondoren, soilik zuzendaritzara dedikatu zen.

1947an Espainiako Orkestra Nazionalaren zuzendari izendatua izan zen, lehenik erakunde honen bigarren zuzendari eta, ondoren, irakasle titular bihurtuz, Bartolome Perez Casas ospetsua ordezkatuz. 1949an Madrilgo Ganbera Orkestra sortu zuen. Gainera, Frantziako Orkestra Nazionalaren zuzendari gonbidatua izan zen. Espezialista izan zen alemaniar musika erromantikoan eta espainiar musikan, Manuel de Falla gogokoena bezala zuelarik. Bere karrera bikainagatik Isabel Katolikoaren Gurutzea eta Alfontso X.a Jakitunaren Ordenako Gurutze handia eman zizkioten, azken hau hil ondoren. Gainera, 1956an Arte Ederren Akademiako kide izendatua izan zen.

Bere interpretaziorik ezagunenen artean Maurice Ravelen Espainiar rapsodia eta Moritz Mozskowskiren Dantza Espainiarrak daude. Berarekin lan egin zutenek bere seriotasun, maisutasun teknikoa eta zorroztasuna oroitzen dute.

Zuzendari bezala zuen ahalmen bikainaren ondorioz atzerriko orkestra asko zuzendu zituen, eta bere karrera atzerrian egiteko eskaintza ugari jaso zituen. Berak, bere semeak dioenez, arbuiatu egin zituen, modu patxaratsuagoan lan egin eta sendotzeko. Estereozko grabazioetan ere aitzindari izan zen.

Hil baino egun batzuk lehenago, Ataulfo Argentak bere bizitza artistikoko arrakastarik handienetako bat lortu zuen, lehenik Musika Jauregian eta ondoren Madrilgo Monumental Cineman Haendelen Mesias zuzenduz.

Argenta Madrilgo probintziako Los Molinos herrian hil zen 1958ko urtarrilak 21ean baldintza nahaspilatsuetan: dirudienez, karbono monoxidoa arnastuz bere garajean, non kotxea motorra piztuta zuen.

Urtarrilak 31n , hil eta hamar egunera, Orkestra lehen aldiz agertu zen publiko aurrean bere zuzendari miresgarria gabe. Musikariek, zutik, min adierazpen harrigarriarekin, Johann Sebastian Bachen 140. kantatako korua interpretatu zuen, publikoak ere zutik entzun zuena, eta isiltasun erlijiosoan.

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]