Wikipedia, Entziklopedia askea
Arreta
edo
aditasuna
jarduera mentala modu jarraituan objektu edo ataza zehatz batean kontzentratzeko gaitasuna da.
[1]
Psikologiaren
ikuspegitik, arreta ez da
kontzeptu
bakarra, baizik eta fenomeno-mota bati emandako izena. Tradizionalki, bi eratara hartu izan da kontuan, ezberdinak baina erlazionatuak daudenak. Alde batetik,
pertzepzioaren
ezaugarri gisa, arretak ingurumen-
estimuluen
iragazki gisa duen funtzioari egiten dio erreferentzia, estimulu garrantzitsuenak zeintzuk diren erabakiz eta jarduera psikikoa helburuaren gainetik kontzentratuz, kontzientzian sakonago prozesatzeko. Bestalde, arreta prozesu kognitiboak kontrolatzen eta erregulatzen dituen mekanismo gisa ulertzen da; baldintzapen bidezko ikaskuntzatik arrazoiketa konplexuraino.