Anton abadea
edo
San Anton
[1]
, baita ere
Eremutar
,
Anton Handia
edo
Anton Egiptokoa
(
Herakleopolis Magna
,
Egipto
, 251 - Colzim mendia, Egipto, 356) monako kristaua eta
eremita
-mugimenduaren fundatzailea izan zen. Bere bizitzari buruzko datu historikoak badira, baina baita kondairazkoak ere. Beni Suefeko nekazari aberatsa, hogei urterekin pobreen artean banatu zituen bere ondasunak, eta
Tebaidako
basamortura joan zen. Ondasunak alde batera utzi eta ermitau-bizitza eraman zuela gauza jakina da; Egiptoko hainbat monako-komunitatez arduratu zen. 105 urte bizi izan zela esaten da. Tradizioan oso ezagunak diren ikuskariak eta tentaldiak pairatu zituen basamortuan iragan zituen lehen 15 urteetan. Eragin handia izan zuen, eta Egiptoko basamortuak haren jarraitzailez bete ziren.
Gizon santu eta zorrotzaren fama zuen, eta horrek dizipulu asko erakarri zituen; ermitau-taldeak osatu zituen Pispir-en eta Arsinoe-n. Hori dela eta, monako-tradizio kristauaren fundatzailetzat hartzen da. Hala eta guztiz ere, inoiz ez zuen komunitate-bizitza aukeratu, eta
Itsaso Gorritik
gertu zegoen Colzim mendira erretiratu zen ermitau izateko. 311n utzi zuen bere bakartokia,
Alexandria
bisitatu eta
arrianismoaren
aurka predikatzeko.
Anton 105 urte bizi izan zela, eta gorpuzkia hilobi anonimo batean hobiratzeko agindua eman zuela esaten da. 561 inguruan, ordea, haren erlikiak
Alexandriara
eraman ziren, eta han gurtu izan ziren XII. mendean
Konstantinoplara
eraman ziren arte. Mende horretan, gutxi gorabehera, fundatu zen San Antonen izenpean
Anaia Ospitalekoen ordena
.
Konstantinoplaren erorialdia
eta gero, Antonen erlikiak
Dofinerria
probintzia frantseseko abadia batera eraman zituzten.
Ordenaren jantzia marregazko txanodun tunika batez, eta
tau
formako gurutze batez osatua dago.
Ordenako jantzia daramala, eta ondoan txerria duela, irudikatzen da San Anton Abadea. Artista askok hartu dute gai hau beren lanetarako. Ezagunen artean dago
San Antonen tentaldien triptikoa
Jeronimo Bosch-ek
margotua. Autore honek berak
San Antonen tentaldiak
lana ere margotu zuen.
Diego Riverak
,
Paul Cezannek
eta
Jan Wellens de Cock-ek
ere erabili zuten San Antonen gaia beren artelanetan.