Andre-Marie Ampere
(
Lyon
,
Frantzia
,
1775eko
urtarrilaren 20a
-
Marseilla
,
Frantzia
,
1836ko
ekainaren 10a
) fisikari eta matematikari
frantziarra
zen,
elektromagnetismoaren
aurkitzaile nagusietako bat. Hainbat gailu ere asmatu zituen, hala nola
solenoidea
,
telegrafo
elektrikoa eta
elektroimana
.
Nazioarteko Unitate Sistemaren
korronte elektrikoaren
Anpere
unitatea bere omenez da.
Andre-Marie
1775eko
urtarrilaren 20an
jaio zen
Lyonen
eta inguruko
Poleymieux-au-Mont-d'Or
herrian bizi izan zen
1775etik
1796
. urtera arte. Bere aitak
latina
irakatsi zion Andre-Mariek matematikekin zuen zaletasuna eta trebetasuna ikusi zuen arte. Latinezko klaseei esker
Leonhard Eulerren
eta
Daniel Bernoulliren
lanak ongi ulertu ahal izan zituen.
Frantziako Iraultzan
zehar, Andre-Marieren aita
Lyonera
joan zen seguruago egoteko, baina
1793
. urtean errepublikazaleek hiria hartu zutenean gillotinaz hil zuten. Bere aitaren hilketa izugarrizko kolpea izan zen Andre-Marierentzat.
1801ean
Bourg-en-Bressera
joan zen eta
fisika
eta
kimika
irakasle izendatu zuten. Bere emaztea eta bere semea
Jean-Jacques Ampere
Lyonen
utzi zituen. 1803. urtean, bere emaztea hil zen eta depresioak jo zuen.
1809
. urtean
Parisko
Eskola Politeknikoaren matematika irakasle izendatu zuten.
1814an
Frantziako Zientzien Akademiaren
kide izendatu zuten, matematiken alorrean, eta bere zientzia-ikerketak egiten jarraitu zuen.
1820ko
irailaren 11n
Hans Christian Ørsteden
aurkikuntzaren berri izan zuenean, korronte elektrikodun eroaleak
iparrorratzaren
iparra desbideratzen zuela, Ampere berehala hasi zen lanean. Astebete geroago,
irailaren 18an
Amperek korrontedun kable paraleloek elkar erakartzen edo aldaratzen zutela frogatu zuen, korronteen noranzkoen arabera: noranzko berdinarekin erakartzen dira eta aurkako noranzkoarekin alderatzen dira.
1827an
elektromagnetismoaren
teoria sortu zuen.
1836ko
ekainaren 10ean
hil zen
Marseillan
.