Wikipedia, Entziklopedia askea
Alicia Markova
(
Lilian Alicia Marks
jaioa;
Londres
,
1910eko
abenduaren 1a
-
2004ko
abenduaren 2a
)
britainiar
dantzaria izan zen.
Oso gazterik egin zuen debuta, hamalau urterekin, Diaghileven Ballet Errusiarrekin (1925-1929); baina lehenengo arrakasta
George Balanchineren
eskutik iritsi zitzaion,
Urretxindorra
balletarekin (1926). Diaghilev hil eta Ballet Errusiarrak desegin zirenean, Rambert Balletean eta Londresko Vic-Wellsen (1931-1935) jardun zuen, azken horretan
prima ballerina
gisa. Bera izan zen
Giselle
eta
Beltxargen aintzira
dantzatu zituen lehenengo dantzari ingelesa. 1935. urtean bere dantza-konpainia sortu zuen,
Anton Dolinekin
batera, Markova-Dolin Ballet taldea. Handik hamar urtera,
London Festival Ballet
izena hartu zuen. Markova errepertorio erromantikoko dantzari gisa nabarmendu zen; mugimenduen arintasuna, adierazpen samurra eta interpretaziorako grazia zituen ezaugarri nagusiak. Haren lanen artean aipagarriak dira, besteak beste,
Beltxargen aintzira
,
Silfideak
,
Intxaur kraskailua
,
Pas de quatre
eta abar, baina, zalantzarik gabe,
Giselle
ren paperak eman zion XX. mendeko dantzari onenetakoaren ospea.
Giselle
interpretatzen hasi eta handik zortzi urtera
Giselle eta neu
izeneko liburua eman zuen argitara (1960). 1963. urtean amaitu zuen bere karrera dantzari gisa, baina, harrezkero,
New Yorkeko
Metropolitan Opera Ballet
taldearen zuzendari izan zen (1963-1969). 1986. urtean
Markova Remembers
autobiografia eman zuen argitara.