Zumarraga
|
---|
Gipuzkoa
,
Euskal Herria
|
|
|
|
Estatua
| Espainia
|
---|
Erkidegoa
| Euskal Autonomia Erkidegoa
|
---|
Lurraldea
| Gipuzkoa
|
---|
Eskualdea
| Urola Garaia
|
---|
Izen ofiziala
| Zumarraga
|
---|
Alkatea
| Mikel Serrano Aperribay
(en)
|
---|
Posta kodea
| 20700
|
---|
INE kodea
| 20080
|
---|
Herritarra
| zumarragar
|
---|
Ezizena
| otamotzak
|
---|
|
Koordenatuak
| 43°04′59″N
2°19′00″W
/
43.083055555556°N 2.3166666666667°W
/
43.083055555556; -2.3166666666667
|
---|
|
Azalera
| 19,42 km²
|
---|
Garaiera
| 356,9 m
|
---|
Distantzia
| 53 km
Donostiara
|
---|
|
Biztanleria
| 9.681
(2023)
45 (2022)
|
---|
|
4.937 (%51)
|
| (%49,5) 4.791
| |
|
|
Hazkundea
(2003-2013)
[1]
| -% 0,78
|
---|
Zahartze tasa
[1]
| % 17,34
|
---|
Ugalkortasun tasa
[1]
| ‰ 50
|
---|
|
Jarduera tasa
[1]
| % 77,49
(2011)
|
---|
Genero desoreka
[1]
| % 13,35
(2011)
|
---|
Langabezia erregistratua
[1]
| % 12,19
(2013)
|
---|
|
Euskaldunak
[1]
| % 43,76
(2010)
|
---|
Etxeko erabilera
[2]
| % 32.26
(2016)
|
---|
|
Sorrera
| 1661
|
---|
Webgunea
| https://www.zumarraga.eus
|
---|
Zumarraga
Gipuzkoa
erdialdeko udalerri bat da,
Urola Garaia
eskualdean dago,
itsas mailatik
356,9 metro gorago dagoena. 18,23 km² ditu, eta 9.668 biztanle zituen 2021. urtean.
Urola
ibaiak berez hirigune bat osatzen duten Zumarraga eta
Urretxu
udalerriak banatzen ditu.
Urola ibaiak
banatzen ditu Zumarraga eta
Urretxu
. Orobat,
Antzuola
,
Azkoitia
,
Azpeitia
,
Ezkio-Itsaso
,
Gabiria
eta
Legazpi
mugakide ditu.
Zumarragari buruzko lehenbiziko datuak
1366an
agertu ziren, tronua eskuratu nahi zuen Henrikek,
XIV. mendearen
erdialdean
Petri I.a Gaztelakoa
bere anaiordearen kontrako gerra zibilean ari zela, Zumarragako Monasterioa
Lazkaoko
Jaunari eman zionean. Geroago, inguru honetako biztanleek Ahaide Nagusi horren pean jasaten zuten kontrol zorrotzetik askatu nahirik,
1383ko
abenduaren 11n
, Urrutia izeneko tokian, egungo Eitzako auzotik hurbil alegia, konkordia-eskritura bat sinatu zuten Urretxu hiribildu sortu berriarekin. Agiri horren baiezpena
Joan II.a Gaztelakoak
eman zuen
1385ean
, eta
Henrike III.a Gaztelakoak
berretsi zuen. Hala eta guztiz ere,
1405ean
indarrik gabe laga zituzten erabaki horiek, eta herri biek
Seguraren
jabetzapean geratu behar zutela dekretatu zuten; eta halaxe izan zen
1411
arte. Zehazterik ez dugun garai batean herria Areriako Alkatetza Nagusian sartu zen, eta bertako kide izan zen
1660
arte. Zumarragak
1661ean
hiribildu titulua jaso zuen.
Hasiera batean Zumarraga hainbat gune sakabanatuz eraturiko herria zen, Zumarragako Andre Mariaren, gaur egun Antio izenez ezagutzen dugun horren inguruan diren baserriez funtsean. Baina urrunegi omen, eta
XVI. mendearen
bigarren herenean zehar parrokia haran hondora, ibarrera jaisteko eskaria egin zieten herritarrek eliz agintariei. Garbi noiz izan zen ez dakigu baina Eitzako hiri izaerako gune nagusia sortu zen, Santa Engraziaren baselizaren, egungo San Gregorioren inguruan hain justu, eta San Kristobal baselizaren inguruan ere ba omen zen beste gune bat.
Zumarraga eta
Urretxu
udalerrien eta
Irimo
mendiaren ikuspegi panoramikoa
Antioko
igoerako errepidetik ikusita.
Herriaren historian zehar bada hainbat une edo gertaera berezi, hala nola: lehenbiziko Udal Ordenantzak,
1526koak
; lehenbiziko Antolaketa Plana, Estibanz arkitektoarena,
1860koa
; ura ekartzeko lehenbiziko lanak,
1861ekoak
; hiltegia inauguratzea eta hamabostean behin, ostegunean, merkatua jartzea,
1865ean
, inguruko baserrietako produkzioa saltzeko; udaletxe berriaren inaugurazioa
1866an
,
1986an
birmoldatu zuten estetika irizpide zeharo berrizaleei jarraiturik; hilerri berria zabaltzea,
1875ean
,
1984an
kriptara itzuliz birmoldatu zutena;
1890ean
Eskola Berriak inauguratzea; eta
1930ean
Esteban Orbegozo
, S.A. enpresa herrian kokatu izana, lanpostu asko eta asko sortu baitzituen, 50eko hamarkadan zehar etorkin saldo handiak erakarri zituztenak, demografia hazkunde izugarria eraginez -biztanle kopurua laukoiztu egin baitzen-,
1977an
12.619 biztanleko kopurura ere heldu zen. Une horretatik aurrera, krisialdi ekonomikoak aldatu egin zuen joera, eta berezko hazkundea baino handiagoko emigrazioa hasi zen eta kopurua egungo 10.053 biztanlera jaitsi zen.
Aipamen berezia merezi du trenbideak, Zumarragaren historian erabakigarria gertatu den elementua baitugu, herrian hiru geltoki izatera heldu da eta.
1864an
inauguratu zuten Norteko Trenbidea -gaurko
RENFE
-,
Madril
-
Paris
lineaz;
1889an
inauguratu zituzten Ferrocarriles Vascongados haiek, Zumarraga-Maltzaga lineaz; eta azkenik,
1926an
, Urolako Trena, "Gure Trena" ospetsua, Zumarraga-Zumaia lineaz. Elementu horrek, Vicente Larreak egin (
1986
) eta udaletxean kokatuta dagoen eskultura batean alegoria gisa azaltzen denak alegia, Euskal Herriko komunikaziogunerik garrantzitsuenen artean jarri zuen herria,
Gaztelako
Goi Ordokia Gipuzkoako kostaldearekin eta
Bizkaiarekin
lotzen baitziren bertan. Gaur egun bakar-bakarrik RENFEren lineak segitzen du lanean.
Zumarraga izan zen
Migel Lopez Legazpikoaren
jaioterria.
1897az
geroztik bere estatua herriko plazan duen horrek
Filipinak
kolonizatu zituen XVI. mendean, eta oraindik ere zutik dago haren jaiotetxea, duela urte batzuk birmoldaketa izan zuena eta Legazpi Dorretxea edo Jauregi Haundia izenak dituena.
2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian BEGaren arabera: Lehen sektorea %0,4. Bigarren sektorea %14,5. Hirugarren sektorea %81,2. Eraikuntza %3,9.
[3]
Industria (siderurgia, zurgintza, kimikoa, ehungintza) da ekonomi jarduera nagusia. "Esteban Orbegozo" enpresaren egoitza (beroko ijezketa) dago bertan. Abeltzaintza (esnea, haragia), nekazaritza (barazkiak) eta basogintza ere badira, garrantzi gutxiagokoak baina. Bigarren sektoreak lanean ari diren zumarragarren erdiak baino gehiago biltzen ditu eta ia erdiak hirugarrenak.
XX. mendearen lehen erdian egonkor mantendu zen Zumarragako populazioa. 1950eko hamarkadatik aurrera, eta 20 urtez, hazkunde handia gertatu zen, eta biztanle kopurua ia laukoiztu egin zen gehien bat Espainiatik etorritako immigrazioaren ondorioz. 1970eko hamarkadatik aurrera, berriz, krisi ekonomikoaren ondorioz biztanle kopurua jaisten hasi zen. XXI. mendearen lehen hamarkadan aurrera jarraitu zuen populazioaren gutxitzeak.
2021an 9.668 biztanle zituen herriak. Horietatik %24,48k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak %8,44 ziren.
[3]
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako
emaitzen ondorioz,
PSE-EE
alderdiko Mikel Serrano hautatu zuten alkate berriro.
[4]
2015eko udal hauteskundeetan
PSE-EEk berretsi egin zuen bere nagusitasuna, eta gehiengo osoa eskuratu zuen. Mikel Serranok errepikatu egin zuen alkate gisa.
[5]
2019ko udal hauteskunde
etan hauek izan ziren emaitzak:
PSE-EE
k 2.515 boto (7 zinegotzi).
EH Bildu
k 1.241 boto. (3 zinegotzi).
EAJ-PNV
k 912 boto (2 zinegotzi).
Podemos
-
IU
-
Equo
k 321 boto (zinegotzi 1).
PP
k 115 boto.
[6]
Mikel Serrano izendatu zuten alkate.
[7]
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Hauek izan dira Zumarragako azken alkateak:
a
Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.
Goierriko euskaran
[17]
[18]
kokatzen da Zumarragako hizkera.
Urolaldeko
hizkerarekin batera Sartaldeko azpieuskalkia osatzen du Goierrikoak, baina Urolaldekoan sakonagoa da
mendebaleko euskararen
eragina. Nortasun beteko hizkera da Goierrikoa, batasun handikoa, nahiz eta gorabeherak badiren mendebaletik ekialdera, hau da,
Segura
,
Zegama
eta
Legazpi
tik
Zaldibia
edo
Legorreta
ra.
Ataun
goa ere berezia da, ziurrenik, bakarti samar eta Nafarroako mugan dagoelako.
Abaltzisketa
k eta
Ikaztegieta
k
Tolosaldear
ekin lotura egiten dute, eta
Urretxu
k eta Zumarragak
[19]
, berriz, Goierri eta Urolaldearen artekoa.
2016an herritarren %51,06 euskalduna zen.
[3]
- Ekainaren 23a
, Donibane bezpera: Euskadiko plazan eta inguruko baserrietan San Joan bezperako sua pizten da.
- Uztailaren 2a
, Santa Isabel: Herriko jai garrantzitsuenak. Erromeria ospatzen da
Antioko
baselizaren
inguruan. Goizean herriko alkatea eta zinegotziak oinez igotzen dira Antioko ermitara, txistulariekin batera. Ondoren, hamaikak aldera, ezpata-dantza dantzatzen da ermitan. Eguerdian herri bazkaria egiten da inguruetan, gehienbat koadrilan. Eta 8ak aldera herrira jaitsiera egiten da. Jaitsierak geldiunea izaten du Eitzaga auzoan. Izan ere, auzokideek txanpaina banatzen dute hor. Ondoren herriko plazaraino jaisten dira kalejiran, jaitsiera amaitzen den lekura.
- Uztailaren 10a
, San Kristobal: Geltokietako auzoko jaiak. Asto lasterketa ospatzen da, besteak beste. Jai hauek auzokideen artean antolatzen dituzte, eta, hortaz, auzokideen bazkaria ere egiten dute jaietan. Herri kirolak eta bertso afaria ere izaten dira.
- Abuztuaren 15a
, Amabirjinaren eguna, ezpata-dantza dantzatzen da parrokian.
- Abenduaren 13a
, Santa Luzia: Urretxu-Zumarragan antolatzen den urteko
feriarik
garrantzitsuena. Hainbat lehiaketa eta erakusketa antolatzen da, besteak beste, ganadua, errezil sagarrak, ardoa eta kapoiak erakusteko.
- Iruarrietako Estazio Megalitikoa
- Antioko
ermita. Zumarragako parrokia izan zen XVI. mendean Andre Maria eliza eraiki zen arte. Harriz eta zurez egindako eraikin honek harlanduzko sei zutabe ditu, eta horiexek eusten diote sabaiari. Bi pisu ditu eta goikoa egurrezkoa da. Tronpeta itxurako leihoak ditu, gezileihoak, gotiko estilokoak. Bisita gidatuak antolatzen dira turistentzat.
- Legazpi dorretxea
. Urdaneta hiribidean dago kokatuta. Jauregi hau harriz, egurrez eta zementuz egina dago. Gipuzkoako dorretxerik handiena da, hiru pisu baititu. Bertan Migel Lopez Legazpikoa bizi izan zen, eta gaur egun herriko musika eskolaren egoitza da.
- Itziar
eskultura,
Jorge Oteizak
bere emaztearen omenez egindakoa. 3 mm zabal den altzairuzko irudi abstraktu bat da eta trintxeran dago kokatuta.
- Txistulari
ei omenezko eskultura. Jesus Segurolaren eskultura, txistulari baten irudia da eta, hau ere, trintxeran dago.
- Trikitilari
en omenez egindako eskultura. Brontzez eginiko bi trikitilariren irudia da eta Elizkaleko biribilgunean kokatuta dago.
- Eitzako frontoian dagoen
Pilotaria
.
- Migel Lopez Legazpikoa
konkistatzailearen eskultura. Euskadi enparantzaren (herriko plaza) erdialdean dago.
- Ignacio Busca Sagastizabalen
soingaina
Zumarragako alkate izandako musika konpositore honen izena daraman auzoan dagoen bustoa.
- Goruntz
"Pirulo" izenarekin ezagutua, Jose Ramon Andaren eskultura, brontze urtuz egina; hamar metro garai eta diametro desberdinak ditu, Zumarraga eta Urretxuren lotune dugun Kalebarren-Areizaga enparantzan kokatua.
- Aizkolariari omenaldia
2,45 metroko garaiera duen eskultura hau galdatutako brontze patinatuz landua dago eta hamabost zentimetroko idulki batean, brontzezko oinarri baten gainean, kokatzen da, Agurtzane Iturberen diseinuaren arabera. Aginaga auzoan kokatuta dago.
- Jira-Bira: Lurrak gure Lurrean
Ezkio-Itsasoko Pott zeramika lantegian egindako eskultura multzoa. 6 metroko garaiera duten bi figura estilizatuk osatzen dute, eta horietako bakoitza ardatz bertikal batean txertatutako hainbat piezatan banatzen da. Eitzako biribilgunean kokatua.
- "Bizitzaren Aingerua" eta "Heriotzaren Aingerua"
Kanposantuan kokatua.
Larunbatero herriko plazan azoka ospatzen da. Bertan eguneko produktuak saltzen dira, hala nola, arropa, denetariko janariak e.a.
Urtean bitan
Butak 21
elkarteak zineklub zikloak antolatzen ditu. Film ez-komertzialak ematen dituzte bi ostiralean behin gauetan.
- Migel Lopez Legazpikoa
(
1502
-
1572
),
Filipinen
konkistatzailea eta
Manilaren
fundatzailea.
- Secundino Esnaola Berrondo
(
1878
-
1929
), musikaria.
Donostiako Orfeoiaren
hirugarren zuzendaria. Bere lan ezagunenak: Uso txuriya, Loa, loa, Amak ezkondu ninduen, Pello Joshepe, Gernikako arbola, Euzko Izkuntza, Dringilin dron eta Rapsodia Vascongada...
- Juan Maria Urdangarin
(
1932
-
2012
), enpresaburua, ingeniaria eta jelkidea.
- Pello Lizarralde
(
1956
-), euskal idazlea.
- Josu Jon Imaz
(
1963
-), politikaria,
EAJren
buru ohia.
- Juan Mari Mujika
, 'Musti Mujika' (
1963
-
2004
), futbolaria.
- Andoni Salamero
(
1966
-), idazlea.
- Antxine Mendizabal Aranburu (
1968
-), idazlea eta editorea.
- Inaki Urdangarin
(
1968
-),
eskubaloi
jokalaria eta
Espainiako
Cristina infantaren senarra.
- Ikerne Badiola
(
1971
-), politikaria.
- Aitor Gonzalez
(
1975
-), txirrindularia.
- Oihane Zabaleta Mujika
(
1979
-), politikaria.
- Mikel Balenziaga
(
1988
-), futbol jokalaria
Athletic Club
taldean.
- Markel Beltza
Idiakez
(1990
-), eskubaloi jokalaria
Bidasoa Kirol Kluba
taldean.
- Daniel Garcia Carrillo
(1990-), futbol jokalaria
Athletic Club
taldean.
- Beloki
. Herritik ikusten den mendia da. Tontorrean burdinaz egindako gurutze handi bat du, haren kanpaitxoarekin. Gailurretik
Urretxu
eta Zumarragako ikuspegi paregabea dago.
- Izazpi
. 973 m-ko mendia. Berez mendiaren tontorra
Ezkio-Itsason
kokatuta dago. Tontorretik paisaiaz gain, itsasoa ikusten da egun argitsuetan, eta eguraldia lagun bada, baita Pirinioak ere.
- Samino
. 932 m-ko mendia.
- Argixao
. 605 m-ko mendia.