- Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: ≪
Washington (argipena)
≫
Washington
[1]
,
Columbiako Barrutia
,
Washington D. C.
edo sinpleki
D.C.
Ameriketako Estatu Batuetako
hiriburua da
[2]
.
Amerikako Iraultzaren
ostean sortu zen herrialde berriaren gobernua ezartzeko.
George Washington
Ameriketako Estatu Batuetako lehen presidentearen eta
Aita Fundatzailearen
izena darama
[3]
. Washington da
Washingtoneko eskualde metropolitarraren
hiri nagusia, 6.131.977 biztanle dituen eskualdea
[4]
. Washington hiriburu politiko garrantzitsua da,
AEBko gobernu federalaren
egoitza bertan dagoelako. Munduko hiririk bisitatuenen artean dago, urtero 20 milioi turista jasotzen ditu
[5]
. Washington berak 693.972 biztanle zituen 2017ko uztailean. Maryland eta Virginiako suburbioetatik datozen eguneroko langileek hiriaren biztanleria milioi batera igotzen dute lan egunetan. Washingtoneko eskualde metropolitarrak 6 milioi biztanle baino gehiago ditu, AEBko 6.
eskualde metropolitar estatistikorik
handiena.
1790ko
uztailaren 16an
Residence Act
legea sinatu zen,
Ekialdeko Kostaldean
hiriburua sortzeko baimenarekin,
Potomac ibaiaren
alboan.
Ameriketako Estatu Batuetako konstituzioak
Kongresua
eta Barrutiaren legepean egongo zen barruti federal baten sorrera baimendu zuen.
Maryland
eta
Virginiak
lurraldea eman zuten barruti federala osatzeko, lehendik existitzen ziren
Georgetown
eta
Alexandria
herrien lurraldeak ere sartuz.
1791an
eratu zen hiriburu nazional gisa.
1846an
Kongresuak Virginiak emandako lurraldeak itzuli zituen; 1871an geratzen zen Barrutiaren eremuarentzat gobernu munizipal bakarra sortu zuen.
AEBko gobernu federalaren hiru adarrak Barrutian bertan daude:
Ameriketako Estatu Batuetako Kongresua
,
Presidentea
eta
Gorte Gorena
. Washingtonen ere hainbat monumentu eta museo nazional daude, gehienak
National Mall
parkearen inguruan. Hiriak 177 enbaxada ditu, eta mundu mailako hainbat elkarteren, sindikatu, gobernuz-besteko erakunde, lobby eta elkarte profesionalen egoitza da.
1973tik aurrera Barrutia 13 kidez osatutako kontseilua eta hautatutako alkate batek zuzentzen du. Hala ere, Kongresuak lege lokalak ezezta ditzake, eta autoritate gorena mantentzen du. D. C.ko herritarrek
Ameriketako Estatu Batuetako Ordezkarien Etxean
bozka-eskubiderik ez duen hautetsi bat aukeratzen dute, baina ez dute ordezkaritzarik
Senatuan
. Barrutiak hiru
boto elektoral
dituzte presidente hauteskundetarako, 1961ean onartutako
Ameriketako Estatu Batuetako Konstituzioaren hogeita hamahirugarren emendakinaren
arabera.
XVII. mendean
europarrak Potomac ibaira iritsi zirenean
Algonkin hiztunak
diren
Piscataway herria
bizi zen bertan. Taldeetako batek
Nacotchtank
izena zuen; talde horrek
Anacostia
ibaian hainbat herixka zituen, gaur egungo Columbiako Barrutian. Europar kolonoen eta inguruko tribuen arteko talken ondorioz Piscataway herria lekuz aldatu zuten. Horietako asko
1699an
Marylandeko
Point of Rocksen
kokatu ziren
[6]
.
1788ko
urtarrilaren 23an
James Madisonek
The Federalist Papers
lanaren 43. zenbakia argitaratu zuen, argudiatuz gobernu federalak autoritatea behar zuela hiriburu nazionalaren gainean, bere segurtasuna eta mantenua ziurtatu ahal izateko
[7]
. Bost urte lehenago, ordaindu gabeko soldadu talde batek Kongresua inguratu zuen bere kideak
Filadelfian
bilduta zeudenean.
1783ko Pennsylvaniako mutina
izenez ezagutu zen gertakariak argi utzi zuen gobernu nazionalaren segurtasuna ezin zela utzi estatu baten esku
[8]
.
AEBko Konstituzioaren
Lehen Artikuluaren Zortzigarren Sekzioak
dio aukera dagoela "Barruti bat sortzeko (ez duena hamar milia karratu baino gehiago), estatu zehatz batek emanda, Kongresuak onartua, Estatu Batuetako gobernuaren egoitza sortzeko"
[9]
. Hala ere, Konstituzioak ez du zehazten hiriburuarentzako leku bat.
1790eko Konpromisoa
izenez ezagutzen denarekin Madison,
Alexander Hamilton
eta
Thomas Jefferson
akordio batera iritsi ziren gobernu federalak
Amerikako Iraultzaren
zorra ordaintzeko hiriburu berria
Hegoaldeko Estatu Batuetan
jartzearen truke
[8]
.
1790ko
uztailaren 9an
Kongresuak
Residence Act
legea onartu zuen, Potomac ibaiaren alboan hiriburu nazionala sortzeko. Kokapenzehatza
George Washington
presidenteak aukeratu zuen, uztailaren 16an legea sinatu zuenean. Maryland eta Virginiak utzitako lurretan eraikia, hasierako itxura alde bakoitzetik 10 milia neurtzen zuen barruti federal karratu bat zen, guztira 100 milia (259 kilometro koadro)
[10]
.
Dagoeneko existitzen ziren bi herri txertatu ziren lurralde horretan:
1751n
sortutako
Georgetown, Maryland
eta
1749an
sortutako
Alexandria
[11]
. 1791-92an
Andrew Ellicott
eta bere laguntzaileek,
Benjamin Banneker
izeneko afrikar-amerikar astronomoa barne, barruti federalaren mugak aztertu eta
mugarriak
jarri zituzten milia guztietan
[12]
. Milia hauetako asko oraindik bertan daude
[13]
.
Potomac ibaiaren iparraldeko lurretan
hiriburu federala
eraiki zen ondoren, Georgetownen ekialdean. 1791ko irailaren 9an hiriaren eraikuntza gainbegiratzen ari ziren hiru komisarioek Washington presidentearen omenez jarri zioten izena. Barruti federalari
Columbia
izena eman zioten, garai hartan Estatu Batuei ematen zitzaion izen poetikoetako bat
[14]
[15]
. Kongresuak lehen bilera egin zuen Washingtonen
1800eko
azaroaren 17an
[16]
.
Kongresuak
Columbiako Barrutiaren 1801eko Lege Organikoa
onartu zuen, Barrutia ofizialki antolatzen zuen legea, lurralde osoa gobernu federalaren
kontrol esklusiboan
jarriz. Gainera, Barrutian zeuden eremu ez-inkorporatuak bi konderritan banatu ziren: Washingtoneko konderria Potomacek ekialdean eta Alexandriako konderria mendebaldean
[10]
. Legearen onarpenaren ostean Barrutian bizi ziren herritarrak jada ez ziren Maryland edo Virginiako herritarrak, beraz Kongresuan zuten ordezkaritza galdu zuten
[17]
.
1814ko
abuztuaren 24 eta 25ean
Washingtoneko Errekuntza
izeneko erasoa gertatu zen,
1812ko angloamerikar gerran
britainiar indarrek hiriburua inbaditu zutenean.
Kapitolioa
,
Ogasun Saila
eta
Etxe Zuria
erre ziren eraso honen baitan
[18]
. Gobernuaren eraikin gehienak azkar konpondu zituzten; hala ere, Kapitolioa eraikitzen ari ziren garai horretan, eta ez zen amaitu 1868ra arte
[19]
.
1830eko hamarkadan
Alexandriako hegoaldeko lurraldearen gainbehera ekonomikoa eman zen, batez ere Kongresuaren kudeaketa txarra dela eta
[20]
. Alexandria
esklabo azoka
garrantzitsu bat zen, eta esklabotzaren aldeko biztanleek beldurra zuten Kongresuko abolizionistek Barrutian ere esklabotzarekin amaituko zutena, ekonomia oraindik gehiago kaltetuz. Alexandriako herritarrek eskatu zuten Virginiara itzultzea, donatutako lurra berriro itzuliz,
Columbiako barrutiaren berritzulpena
deitzen den prozesu baten bidez
[21]
.
Virginiako Batzar Orokorrak
berritzulpena 1846an bozkatu zuen eta Alexandria berriro euren lurralde izatea onartu zuten. 1846ko uztailaren 9an Kongresuak lurraldea berriro ere Virginiari itzultzea onartu zuen. Honela, gaur egungo Barrutiaren eremua Marylandek emandako lurra baino ez du hartzen
[20]
. Alexandriako esklabotzaren aldekoen kezka bete zen, eta
1850eko Konpromisoan
Barrutian esklaboen salerosketa debekatu zen, baina ez
esklabotza
bera
[22]
.
1861ean
Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila
hasi zenean gobernu federala hedatu zen, Barrutiko biztanleen biztanleria handituz, baita ere askatutako esklaboen fluxu handiarekin
[23]
.
Abraham Lincoln
presidenteak
Konpentsatutako Emantzipazio Legea
sinatu zuen 1862an, Columbiako Barrutian esklabotzarekin amaituz eta 3.100 esklabu askatuz,
Emantzipazio Adierazpena
baino bederatzi hilabete lehenago
[24]
. 1868an Kongresuak Barrutian bizi ziren
afrikar-amerikar
gizonezkoei udal hauteskundetan bozkatzeko eskubidea eman zien
[23]
.
1870erako Barrutiaren biztanleria %75 hazi zen aurreko zentsutik, 132.000 biztanlera iritsiz. Hiriaren hazkuntza handia ere, Washingtonek oraindik hautsezko bideak zituen, eta ez zuen estolderiarik ere. Kongresuko kide batzuek proposatu zuten hiriburua mendebalderako mugitzea, baina
Ulysses Simpson Grantek
ez zuen proposamena onartu
[12]
.
Kongresuak
1871ko Columbiako Barrutiko Lege Organikoa
onartu zuen, Washington eta Georgetowneko hirietako lege propioak kendu zituena, gobernu berria sortuz Columbiako Barruti osorako
[25]
. Grantek
Alexander Robey Shepherd
izendatu zuen gobernadore 1873an. Shepherdek eskala handiko proiektuak gaimendu zituen, Washington guztiz modernizatuz, baina Barrutiaren gobernua lur-jota utziz. 1874an Kongresuak lurralde-gobernua aldatu zuen eta hiru kidez osatutako Komisarioen Mahaia osatu zuen
[26]
.
Hiriko lehen tranbia motorizatuak 1888an hasi ziren ibiltzen, eta Washigtoneko Hiriaren jatorrizko mugetatik kanpo hiria hazten hasi zen. Washingtonen planurbanoa hedatu zen barrutian zehar hurrengo hamarkadetan zehar
[27]
. Georgetown formalki batu zen Washington hiriarekin 1895ean. Halaere, hiriak ez zuen etxebizitza onik, eta lan publikoen presioa zuen
[28]
. Washington izan zen AEBko lehen
hiria berrikuntza
proiektu bat garatzen,
1900eko hamarkadan
sortutako "
City Beautiful mugimendua
"ren baitan
[29]
.
1930eko hamarkadan
New Deal
delako ekonomia planaren ondorioz gastu federala asko handitu zen, gobernuaren eraikin berriak, memorialak eta museoak eraikiz Washingtonen
[30]
. Bigarren Mundu Gerrak oraindik gehiago handitu zuen gobernua, langile federalen kopurua handituz hiriburuan
[31]
; 1950erako Barrutiak bere biztanleria maximora iritsi zen: 802.178 biztanle.
1961ean
Ameriketako Estatu Batuetako Konstituzioaren hogeita hamahirugarren emendakina
onartu zen, Barrutiari hiru boto emanez Kolegio Elektoralean presidentea eta presidente-ordea aukeratu ahal izateko, baina oraindik ordezkaririk gabe Kongresuan
[32]
.
1968ko apirilaren 4an
Martin Luther King
erail zutenean
istiluak sortu ziren Barrutian
, bereziki U kalean, 14. kalean, 7.kalean eta H kaleko bazterretan, biztanle beltzen bizileku eta denden eremua. Istiiluek hiru egun iraun zituzten eta 13.600 tropa federal jarri zituzten hirian zehar, biolentziari aurre egin nahian. Denda asko eta hainbat eraikin erre zituzten, eta berreraikuntza ez zen amaitu 1990eko hamarkadaren amaierara arte
[33]
.
1973an Kongresuak
Columbiako Barrutiko Barne Arauaren legea
onartu zen, 13 kidez eta hautatutako alkate batek agintzen dute Barrutian
[34]
. 1975an
Walter Washington
hiriko lehen alkate hautetsia eta lehen alkate beltza izan zen
[35]
.
Datu klimatikoak (Washington, D.C. (
Reagan National Airport
), 1981?2010 arruntak,
[oh 1]
muturrekoak 1871?egun
[oh 2]
[36]
)
|
Hila
|
Urt
|
Ots
|
Mar
|
Api
|
Mai
|
Eka
|
Uzt
|
Abu
|
Ira
|
Urr
|
Aza
|
Abe
|
Urtekoa
|
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)
|
26
|
29
|
34
|
35
|
37
|
40
|
41
|
41
|
40
|
36
|
30
|
26
|
'
|
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)
|
6
|
8
|
13
|
19
|
24
|
29
|
31
|
30
|
26
|
20
|
14
|
8
|
19
|
Batez besteko tenperatura (ºC)
|
2
|
4
|
8
|
14
|
19
|
24
|
27
|
26
|
22
|
15
|
10
|
4
|
15
|
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)
|
-2
|
-1
|
3
|
8
|
14
|
19
|
22
|
21
|
17
|
10
|
5
|
0
|
10
|
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)
|
-26
|
-26
|
-16
|
-9
|
1
|
6
|
11
|
9
|
2
|
-3
|
-12
|
-25
|
'
|
Pilatutako
prezipitazioa
(mm)
|
71
|
67
|
88
|
78
|
101
|
96
|
95
|
74
|
94
|
86
|
81
|
77
|
1009
|
Elurra
(mm)
|
142
|
145
|
33
|
0
|
0
|
0
|
0
|
0
|
0
|
0
|
13
|
58
|
391
|
Prezipitazio egunak (≥ 0.01 in)
|
9.6
|
9.0
|
10.5
|
10.4
|
11.1
|
10.7
|
10.3
|
8.2
|
8.3
|
7.7
|
8.6
|
9.7
|
114.1
|
Elur egunak (≥ 0.1 in)
|
3.0
|
2.4
|
0.9
|
0.1
|
0
|
0
|
0
|
0
|
0
|
0
|
0.2
|
1.5
|
8.1
|
Eguzki orduak
|
144.6
|
151.8
|
204.0
|
228.2
|
260.5
|
283.2
|
280.5
|
263.1
|
225.0
|
203.6
|
150.2
|
133.0
|
2527.7
|
Hezetasuna
(%)
|
62.1
|
60.5
|
58.6
|
58.0
|
64.5
|
65.8
|
66.9
|
69.3
|
69.7
|
67.4
|
64.7
|
64.1
|
64.3
|
Iturria: NOAA (relative humidity and sun 1961?1990)
[37]
[38]
[39]
[40]
|
Hiri turistiko garrantzitsua da, eta horregatik toki interesgarriak ditu bisitatzeko.
National Mallaren
inguruak honako monumentuak daude:
District of Columbia Public Schools (DCPS) erakundeak kudeatzen ditu hiriko 123 eskola publikoak
[41]
. DCPSko ikasle kopurua behera joan da, pixkanaka pixkanaka 39 urtez, 2009ra arte. 2010-11 ikasturtean 46.191 ikasle zeuden sisteman izena emanda
[42]
. DCPSk AEBko kosturik handienetakoa eta emaitzarik kaxkarrenetakoa duen sistema da, bai azpiegitura aldetik zein ikasleen lorpenen aldetik
[43]
.
Adrian Fenty
alkateak hainbat aldaketa egin ditu, eskolak itxiz, irakasleak aldatuz, hainbat zuzendari kaleratuz eta hezkuntza pribatuarekin elkarlana bultzatuz curriculuma garatzeko
[44]
.
Barrutian 52 itunpeko eskola daude, Columbia Public Charter School Board erakundeak kudeatuta
[45]
. Eskola publikoekin antzematen diren arazoak direla eta, eskola publikoan matrikulazioa jaisten joan da denboran zehar
[46]
. 2010eko udazkenean itunpeko eskolek 32.000 ikasle zituzten, aurreko urtean baino %9 gehiago. Barrutian beste 92 eskola pribatu daude, 18.000 ikaslerekin 2008an
[47]
. Barrutiko liburutegi publikoek 25 eraikin kudeatzen dituzte,
Martin Luther King Jr. Memorial Library
barne
[48]
.
Washington ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:
- ↑
Mean monthly maxima and minima (i.e. the expected highest and lowest temperature readings at any point during the year or given month) calculated based on data at said location from 1981 to 2010.
- ↑
Official records for Washington, D.C. were kept at 24th and M Streets
NW
from January 1871 to June 1945, and at Reagan National since July 1945.
- ↑
Euskaltzaindia:
38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Introduction: Where Oh Where Should the Capital Be?≫
WHHA
(Noiz kontsultatua: 2018-08-07)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Washington, D.C. History F.A.Q.≫
The Historical Society of Washington, D.C.
(Noiz kontsultatua: 2018-08-07)
.
- ↑
(Ingelesez)
Division, Population.
≪Washington-Arlington-Alexandria, DC-VA-MD-WV≫
www.census.gov
(Noiz kontsultatua: 2018-08-07)
.
- ↑
≪https://www.bizjournals.com/washington/news/2017/05/09/d-c-breaks-another-domestic-tourism-record.html≫
www.bizjournals.com
(Noiz kontsultatua: 2018-08-07)
.
- ↑
(Ingelesez)
Humphrey, Robert Lee; Chambers, Mary Elizabeth. (1977).
Ancient Washington: American Indian Cultures of the Potomac Valley.
George Washington University
ISBN
9781888028041
.
(Noiz kontsultatua: 2018-08-07)
.
- ↑
≪The Federalist Papers - Congress.gov Resources -≫
thomas.loc.gov
(Noiz kontsultatua: 2018-08-07)
.
- ↑
a
b
(Ingelesez)
Crew, Harvey W.. (1892).
Centennial History of the City of Washington, D. C.: With Full Outline of the Natural Advantages, Accounts of the Indian Tribes, Selection of the Site, Founding of the City ... to the Present Time.
H. W. Crew
(Noiz kontsultatua: 2018-08-07)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪America's Founding Documents≫
National Archives
2015-10-30
(Noiz kontsultatua: 2018-08-07)
.
- ↑
a
b
(Ingelesez)
Crew, Harvey W.. (1892).
Centennial History of the City of Washington, D. C.: With Full Outline of the Natural Advantages, Accounts of the Indian Tribes, Selection of the Site, Founding of the City ... to the Present Time.
H. W. Crew
(Noiz kontsultatua: 2018-08-07)
.
- ↑
Alexandria's History.
2009-04-04
(Noiz kontsultatua: 2018-08-07)
.
- ↑
a
b
M.,, Bordewich, Fergus. (2008).
Washington : the making of the American capital.
(First edition. argitaraldia) Amistad
ISBN
9780060842383
.
PMC
190842575
.
(Noiz kontsultatua: 2018-08-07)
.
- ↑
≪Boundary Stones of Washington, D.C.≫
www.boundarystones.org
(Noiz kontsultatua: 2018-08-07)
.
- ↑
(Ingelesez)
Crew, Harvey W.. (1892).
Centennial History of the City of Washington, D. C.: With Full Outline of the Natural Advantages, Accounts of the Indian Tribes, Selection of the Site, Founding of the City ... to the Present Time.
H. W. Crew
(Noiz kontsultatua: 2018-08-07)
.
- ↑
Get to know D.C..
2010-09-18
(Noiz kontsultatua: 2018-08-07)
.
- ↑
≪U.S. Senate: The Senate Moves to Washington≫
www.senate.gov
(Noiz kontsultatua: 2018-08-07)
.
- ↑
(Ingelesez)
Masur, Kate.
Opinion | Why the District of Columbia Still Lacks Voting Rights.
(Noiz kontsultatua: 2018-08-07)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Classroom Resource Packets≫
WHHA
(Noiz kontsultatua: 2018-08-07)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪History of the U.S. Capitol Building≫
Architect of the Capitol | United States Capitol
(Noiz kontsultatua: 2018-08-07)
.
- ↑
a
b
(Ingelesez)
≪The Debates over the Retrocession of the District of Columbia, 1801-2004≫
DCVote
2014-02-28
(Noiz kontsultatua: 2018-08-07)
.
[
Betiko hautsitako esteka
]
- ↑
(Ingelesez)
Greeley, Horace. (1864).
The American Conflict: A History of the Great Rebellion in the United States of America, 1860-'64: Its Causes, Incidents, and Results: Intended to Exhibit Especially Its Moral and Political Phases, with the Drift and Progress of American Opinion Respecting Human Slavery from 1776 to the Close of the War for the Union.
O.D. Case
(Noiz kontsultatua: 2018-08-07)
.
- ↑
≪Compromise of 1850: Primary Documents of American History (Virtual Programs & Services, Library of Congress)≫
www.loc.gov
(Noiz kontsultatua: 2018-08-07)
.
- ↑
a
b
(Ingelesez)
Dodd, Walter Fairleigh. (1909).
The Government of the District of Columbia: A Study in Federal and Municipal Administration.
J. Byrne & Company
(Noiz kontsultatua: 2018-08-07)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Ending Slavery in the District of Columbia | emancipation≫
emancipation.dc.gov
(Noiz kontsultatua: 2018-08-07)
.
- ↑
≪A Century of Lawmaking for a New Nation: U.S. Congressional Documents and Debates, 1774 - 1875≫
memory.loc.gov
(Noiz kontsultatua: 2018-08-07)
.
- ↑
(Ingelesez)
Wilcox, Delos Franklin. (1910).
Great Cities in America: Their Problems and Their Government.
Macmillan
(Noiz kontsultatua: 2018-08-07)
.
- ↑
Washington at home : an illustrated history of neighborhoods in the nation's capital.
(2nd ed. argitaraldia) Johns Hopkins University Press 2010
ISBN
9780801893537
.
PMC
340991413
.
(Noiz kontsultatua: 2018-08-07)
.
- ↑
(Ingelesez)
Tindall, William. (1907).
Origin and Government of the District of Columbia.
U.S. Government Printing Office
(Noiz kontsultatua: 2018-08-07)
.
- ↑
G., Ramroth, William. (2007).
Planning for disaster : how natural and man-made disasters shape the built environment.
Kaplan Pub
ISBN
9781419593734
.
PMC
78774721
.
(Noiz kontsultatua: 2018-08-07)
.
- ↑
1951-, Gelernter, Mark,. (2001).
A history of American architecture : buildings and their cultural and technological context.
Manchester University Press
ISBN
0719047277
.
PMC
60177904
.
(Noiz kontsultatua: 2018-08-07)
.
- ↑
Kelsey., Williams, Paul. (2004).
Washington, D.C. : the World War II years.
Arcadia
ISBN
0738516368
.
PMC
55110620
.
(Noiz kontsultatua: 2018-08-07)
.
- ↑
≪CRS/LII Annotated Constitution Twenty-Third Amendment≫
www.law.cornell.edu
(Noiz kontsultatua: 2018-08-07)
.
- ↑
(Ingelesez)
Pierre, Paul Schwartzman and Robert E.. (2008-04-06).
From Ruins To Rebirth.
ISSN
0190-8286
.
(Noiz kontsultatua: 2018-08-07)
.
- ↑
≪District of Columbia Home Rule Act≫
www.abfa.com
(Noiz kontsultatua: 2018-08-07)
.
- ↑
≪Washingtonpost.com: Washington Century≫
www.washingtonpost.com
(Noiz kontsultatua: 2018-08-07)
.
- ↑
≪Threaded Extremes≫
threadex.rcc-acis.org
(Noiz kontsultatua: 2018-08-07)
.
- ↑
(Ingelesez)
Team, National Weather Service Corporate Image Web.
≪National Weather Service Sterling≫
www.nws.noaa.gov
(Noiz kontsultatua: 2018-08-07)
.
- ↑
Station Name: VA WASHINGTON REAGAN AP.
National Oceanic and Atmospheric Administration
.
- ↑
WMO Climate Normals for WASHINGTON DC/NATIONAL ARPT VA 1961?1990.
National Oceanic and Atmospheric Administration
.
- ↑
(Ingelesez)
≪April outlook: Winter be gone! First half of month looks warmer than average≫
Washington Post
(Noiz kontsultatua: 2018-08-07)
.
- ↑
2010-2011 School Opening Report - DC Public Schools, Washington, DC.
2012-01-19
(Noiz kontsultatua: 2018-08-07)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪DC Public School Enrollment Up for Third Straight Year≫
osse.dc.gov
(Noiz kontsultatua: 2018-08-07)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪https://www.forbes.com/consent/?toURL=https://www.forbes.com/2007/07/05/schools-taxes-education-biz-beltway_cz_cs_0705schools_2.html≫
www.forbes.com
(Noiz kontsultatua: 2018-08-07)
.
- ↑
(Ingelesez)
Turque, V. Dion Haynes and Bill. (2008-05-16).
Rhee Offers Plan To Improve D.C.'s Troubled Schools.
ISSN
0190-8286
.
(Noiz kontsultatua: 2018-08-07)
.
- ↑
District of Columbia Public Charter School Board.
2011-01-09
(Noiz kontsultatua: 2018-08-07)
.
- ↑
(Ingelesez)
Labbe, V. Dion Haynes and Theola. (2007-04-25).
A Boom for D.C. Charter Schools.
ISSN
0190-8286
.
(Noiz kontsultatua: 2018-08-07)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Private School Universe Survey (PSS)≫
nces.ed.gov
(Noiz kontsultatua: 2018-08-07)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪In Your Neighborhood≫
District of Columbia Public Library
2017-03-04
(Noiz kontsultatua: 2018-08-07)
.
- ↑
a
b
c
d
e
f
g
h
i
j
k
l
m
n
(Ingelesez)
Sister Cities International.
(Noiz kontsultatua: 2018-08-13)
.
- ↑
a
b
c
d
e
f
g
h
i
j
k
l
m
n
(Ingelesez)
D.C. Office of the Secretary.
(Noiz kontsultatua: 2018-08-13)
.
- ↑
(Ingelesez)
Tadias.
(Noiz kontsultatua: 2018-08-13)
.
- ↑
(Ingelesez)
Paris: Mairie de Paris.
(Noiz kontsultatua: 2018-08-13)
.
|
---|
Estatuak
| | |
---|
Barruti federalak
| |
---|
Dependentziak
| |
---|
Uharte txikiak
| |
---|