Kristoren eta Salomonen Tenpluko Zaldun Pobreak
(
latinez
:
Pauperes commilitones Christi Templique Solomonici
), eskuarki
Zaldun tenplarioak
edo
Tenpluko Ordena
deitua,
kristautasunaren
ordena militar
ospetsuenetakoa izan zen. Ofizialki,
1129an
sortu zen,
Gurutzaden
garaian,
Lur Santuko
erromesak babesteko, eta bi mende inguru iraun zuen.
1096an
,
Urbano II.a
aita santuak
Lehenengo Gurutzada
deitu zuen,
Jerusalem
hartua zuten
seljuktarren
aurka, eta
1099an
gurutzatuek hiri santua konkistatzea lortu zuten.
Tenpluko Ordena
1119
. urtean sortu zen, konkistatu ondoko Jerusalemera joaten ziren erromesen segurtasuna babesteko.
Hugo Paynsekoa
frantziar zaldunak sortu zuen lehen taldea, eta
Balduin II.a
Jerusalemgo erregeak eman zizkion ahalak, ondasunak eta lurrak. Elizak ofizialki
1129an
onartu zuen, Troyesko Kontzilioan,
San Bernardo Clairvauxkoak
idatzi zituen ordenako arauak. Lau sailetan banatu ziren tenplarioak: zaldunak, sarjentoak, apaizak eta zerbitzariak. Zaldunek bakarrik zituzten nobleei zegozkien pribilejio batzuk. Maisu nagusia zen tenplarioen buruzagi nagusia, eta tokian tokiko buruzagi bana zuten. Pobretasun eta kastitate botoak egiten zituzten guztiek.
1139
. urtean,
Inozentzio II.aren
garaian, aita santuen agindu zuzenaren pean geratu ziren; handik aurrera ondasun handiak jaso zituen ordenak Europako mendebaldeko erregeengandik eta haren boterea handitu egin zen. Kideen kopurua azkar ugaldu zen eta Gurutzadetako borrokalari talderik osatuenetakoa, entrenatuenetakoa eta diziplinatuenetakoa eratu zuten. Europan eta Lur Santuan gotorleku andana eraiki zuten.
1191
. urtean
Zipre
uhartea erosi zioten tenplarioek
Rikardo Lehoi Bihotzari
, baina hango jendeak ez zituen onartu eta alde egin behar izan zuten ondorengo urteetan.
Gupida gabe borrokatu ziren tenplarioak musulmanen aurka, baina
1291
. urtean
Palestinako
lurra utzi behar izan zuten,
Donibane Akrekoa
galdu ondoren. Europan barrena zabaldu ziren orduan, eta berehala hasi ziren ordenaren aurkako kanpainak, pribilejio eta ondasun handiak zituztelako.
1304an
zurrumurruak zabaldu ziren Europa osoan zehar tenplarioek ezkutuko errituak eta kristautasunaren aurkako jokabideak zituztela, gezurrezko zurrumurruak segur aski;
1307an
, ordenarekin zorretan zegoen
Filipe IV.a
Frantziako erregeak haien aurkako esetsaldia hasi zuen. Preso hartutako tenplarioek ekintza sinesgaitzak aitortu zituzten (
Baphomet
izeneko jainko bat gurtzen zutela, sakrilegioak, hilketak,
sodomia
…) eta
1310
. urtean hiltzera kondenatu zituzten.
1312an
Klemente V.a
aita santuak biderik gabe utzi zuen ordena eta haren ekintza guztiak debekatu zituen,
1314an
hil zuten
Jacques de Molay
maisu nagusia eta azkenik
Maltako Ordenaren
esku utzi zituzten tenplarioen ondasun guztiak. Filipe IV.ak ere irabazi handiak lortu zituen, tenplarioen aurkako kanpainetan eginiko gastuen ordainez.
- Aurkenerena, Joseba: Tenplarioak Euskal Herrian
[1]