Sorginen lasterketa Bizkaiko Durangaldea eskualdeko Atxondo udalerrian urtero jokatzen den lasterketa da. Durango Kirol Klubak antolatzen du. 2011n Skyrunner World Series txapelketako lasterketa izan zen.
Atxondoko Axpe auzoko plazatik atera eta Anboto mendia (1.331m) igo ondoren helmuga Axpeko plazan du [1] . Hasiera batean maratoi erdiaren inguruko distantzia zuen, 25 kilometro inguru, baina 2016tik aurrera 17 km-tako ibilbidea egiten dute partehartzaileek.