Wikipedia, Entziklopedia askea
Maite Maiora Elizondo
(
Mendaro
,
1980ko
ekainaren 20a
) gipuzkoar
mendi lasterketaria
da.
Euskal Herriko hainbat mendi-lasterketa irabazteaz gain 2016an
Munduko Txapelketako
SkyMarathon modalitateko txapelduna izan zen.
[1]
eta 2017an
Skyrunner World Series
txapelketa irabazi zuen.
[2]
2021ean Skyrunning Munduko txapelketa irabazi zuen,
Katalunian
jokatu zena,
[3]
bai eta
Hiru Haundiak
ere, errekorra 40 minututan jaitsiz.
[4]
Haren lasterketarik gustukoena Dolomites Skyrace da.
2022ko irailaren 22an Skyrunner Munduko Kopako Pirin Extreme mendi lasterketa izan zen
Bulgarian
, Bansko herrian. Bertan euskal koloreak nagusitu ziren nesketan, podiumera Euskal Herriko hiru neska igo ziren eta.
Oihana Azkorbebeitia
korrikalari abadinarrak (Merrell taldea) irabazi zuen proba (5.50.29), denboraldi horretan Munduko Kopan irabazi zuen hirugarrena. 38 kilometroko lasterketa izan da, 3.300 metroko desnibel positibokoa, eta korrikalariek hiru mendi igo behar izan zituzten: Kutelo (2.908 m), Vihren (2.914 m) eta Todorka (2.746 m). Millet taldeko
Sandra Sevillano
korrikalari santurtziarra sailkatu zen bigarren (5.55.21), eta RaidLight taldeko
Maite Maiora
mendaroarra hirugarren (5.58.07). Mutiletan, Christian Mathys korrikalari suitzarrak irabazi du (4.49.28).
[5]
2023ko irailaren 2an Chamonixen bosgarren sailkatu zen emakumezkoen artean, bere kategorian (40-44 urte arteko emakumezkoetan), lehenengoa izan zen. Proban 2.300 korrikalarik hartu zuen parte. 172,2 kilometro eta 9.963 metroko desnibel positibodun ibilbidea egiteko hogeita bost ordu, bi minutu eta 26 segundoko (25:02:26) denbora eman zuen.
[6]
- World Series
:
- Guztirakoa (1): 2017
- SkyExtreme (1): 2017
- Munduko Txapelketa
:
- SkyMarathon (1): 2016
- Skyrunning (1): 2021
- Kilometro bertikala (0): bigarrena 2016an.