Sonja Henie
(
1912ko
apirilaren 8a
-
1969ko
urriaren 12a
)
norvegiar
izotz patinatzailea eta
aktorea
izan zen. Hiru aldiz txapeldun olinpikoa izan zen (
1928
,
1932
,
1936
) bakarkako emakumezko proban, hamar aldiz munduko txapelduna (1927-1936) eta sei aldiz Europako txapelduna (1931-1936). Heniek beste edozein emakume patinatzailek baino domina olinpiar eta munduko titulu gehiago irabazi zituen. Bere aktore karreraren puntu gorenean,
Hollywood
en gehien kobratzen zuen izarretako bat zen eta arrakasta handiko hainbat filmetan parte hartu zuen, horien artean
Thin Ice
(
1937
),
My Lucky Star
(
1938
),
Second Fiddle
(
1939
) eta
Sun Valley Serenade
(
1941
).
[1]
Henie
1912
. urtean jaio zen
Kristiania
n (gaur egun
Oslo
),
Norvegian
.
Wilhelm Henie
ren (
1872
-
1937
), Norvegiako larrugile aberatsaren, eta
Selma Lochmann-Nielsen
en (
1888
-
1961
) alaba bakarra izan zen. Larru negozioaren irabaziez gain, Henieren gurasoek aberastasuna heredatu zuten. Wilhelm Henie munduko txapelduna izan zen
txirrindularitza
n behin eta Henieren seme-alabak txikitatik kiroletan aritzeko bultzatuak izan ziren.
[2]
Heniek hasiera batean talentua
eski
an erakutsi zuen, eta gero bere anaia zaharrena Leif jarraitu zuen
patinaje artistikoan
trebatuz. Neska zelarik, Henie maila nazionaleko
tenislari
,
igerilari
trebea eta
zaldiketa
zalea ere bazen.
[3]
Patinatzaile artistiko gisa serioski entrenatzen hasi zenean,
eskolatze
formala amaitu zuen.
[2]
Tutore
ak izan zituen irakasle eta aitak mundu osoko aditu onenak kontratatu zituen,
Tamara Karsavina
dantzari errusiar ospetsua barne, alaba kirolari ospetsu bihur zedin.
[3]
Heniek bere lehendabiziko lehiaketa nagusia, Norvegiako helduen txapelketa, 10 urterekin irabazi zuen
1923
an.
[2]
Zortzi lehiakideen artean zortzigarrena gelditu zen
1924ko Neguko Olinpiar Jokoetan
, hamaika urte zituela.
1924
ko programan zehar,
pistaren
kanpoaldera hainbat alditan hurbildu zen, bere
entrenatzaile
ari jarraibideak eskatzeko, baina hurrengo Olinpiar Jokoetan, ez zuen halako laguntzarik eskatu behar.
[4]
Heniek izotz gaineko patinaje artistiko bere lehen Munduko Txapelketa
1927
an irabazi zuen, 14 urte zituela.
[5]
Beste 9 irabaziko zituen jarraian, inoiz berdindu ez den marka bat lortuz. 1927ko Munduko Txapelketako emaitza oso eztabaidatua izan zen. Heniek
Austria
ko
Herma Szabo
olinpiar eta munduko txapeldunaren aurka irabazi zuen 3-2ko erabakiarekin (edo 7 vs. 8 puntu ordinaletan). 5 epaileetatik, Henieri lehen postua eman zioten hirurak
norvegiarrak
ziren (1 + 1 + 1 + 2 + 2 = 7 puntu) eta Szabori eman zioten biak berriz, Austria eta
Alemania
koak (1 + 1 + 2 + 2 + 2 = 8 puntu).
[6]
Hurrengo urtean
, irabaziko zituen hiru urrezko domina olinpiarren lehena eskuratu zuen.
[4]
Olinpiar dominak
1932an
eta
1936an
eta munduko txapeldun titulua
1936
. urtera arte jarraian defendatu zituen.
[7]
1931
etik 1936ra
Europa
ko sei txapelketa ere irabazi zituen jarraian. Hiru urrezko olinpiar domina irabazi dituen emakumezko patinatzaile bakarra da, eta bere 10 Munduko Txapelketa jarraian irabaztearen marka ere ez du inork berdindu.
[4]
Errusia
ko
Irina Slutskaya
k
2006
ean Europako zazpigarren txapelketa irabazi zuenean Europako Txapelketan gehien irabazi dituen emakume patinatzailea bihurtu bazen ere,
[8]
Heniek jarraian irabazitako titulu gehienen marka izaten jarraitzen du,
Alemaniako Errepublika Demokratikoko
Katarina Witt
ekin batera (
1983
-
1988
).
[9]
Bere ibilbidearen bukaeran,
Cecilia Colledge
,
Megan Taylor
, eta
Hedy Stenuf
bezalako patinatzaile gazteek gogor lehiatzera behartu zuten. Hala eta guztiz ere, lehiakide hauek gainditu eta bere hirugarren Olinpiar Jokoak irabazi zituen
1936ko Neguko Olinpiar Jokoetan,
nahiz eta oso baldintza eztabaidatuetan. Izan ere, Cecilia Colledge bigarren geratu zen lehen postutik oso hurbil. Behartutako artazien froga amaitzerakoan, Colledge eta Henie birtualki berdinduak zeuden, Colledge puntu gutxi batzuengatik bigarren bazen ere.
Sandra Stevenson
ek
2008
ko apirilaren 21eko
The Independent
egunkariko artikuluan dioenaren arabera:
“[lehiaketaren] parekotasunak Henie haserretu zuen, lehiakideen egongelan dagoen horman emaitzak eskegi zituztenean, papera erauzi eta zati txikietan apurtu zuen. Patinaje libreko irteera postuak susmopean jarri ziren [orduan], Henieri azkena irtetea egokitu baitzitzaion, Colledgek 26 lehiakideen artea bigarrena zen bitartean. Hasiera patinatzea desabantaila gisa ikusten zen, ikusleak oraindik ez zeudelako txalo zaparradetarako bero eta epaileek marka handiagoak eman ohi zituztelako txapelketak aurrera egin ahala. Urte batzuk geroago, zozketa bidezkoagoa martxan jarri zen egoera hori aurre egiteko"
.
[10]
Bere ibilbidean zehar, Heniek asko bidaiatu zuen eta atzerriko entrenatzaile ugariekin lan egin zuen. Etxean,
Oslo
n,
Frogner
estadioan entrenatzen zuen, eta bere entrenatzaileak
Hjørdis Olsen
eta
Oscar Holte
izan ziren. Bere ibilbidearen azken zatian zehar
Howard Nicholson
estatubatuarrak entrenatzen zuen nagusiki
Londres
en.
[5]
Entrenatu eta lehiatzeko bidaiatzez gain, Europa eta
Ipar Amerika
ko patinaje artistikoko erakustaldietan irristatzeko eskaintza asko jasotzen zituen. Henie hain ospetsua bihurtu zen publikoarentzat, ze hainbat erakustaldietan
polizia
deitu behar izan zuten ikuslegoa kontrolatzeko, hala nola
Praga
eta
New York
en.
[11]
Sekretu ezaguna zen, garai hartako
amateurismo
baldintzak zorrotzak izan arren, Wilhelm Heniek "gastu dirua" eskatzen zuela bere alaba patinatzaileen agerraldietarako. Henieren gurasoak haien Norvegiako lanak alde batera utzi zituzten (Leif anaiari utziz larruaren negozia), Heinerekin bidaiatu eta bere kudeatzaile gisa jardun ahal izateko.
[12]
Henie gero patinaje artistikoan ohiko bihurtu diren hainbat ekintzen aurrekaritzat hartzen da:
gona
motza erabiltzea, botin zuriak erabiltzea eta dantza koreografiak erabiltzea. Bere patinatzeko teknika berritzaileak eta bere jokabide xarmagarriak kirola betirako eraldatu zuten eta
Neguko Olinpiar Jokoen
zilegizko kirol gisa onartzea baieztatu zuen.
[12]
1936ko Munduko Patinaje Txapelketaren txapelketen ostean, Heniek bere egoera
amateur
ra utzi zuen eta karrera bat hasi zuen
aktore
eta zuzeneko ikuskizunetako profesional gisa.
[13]
Oraindik gaztea zen bitartean, Heniek erabaki zuen
Kaliforniara
joan nahi zuela eta bere kirolari garaia amaitzerakoan filmetako izar bat izango zela, bere azentu nabarmenak bere aktore anbizioak oztopatu ahal zituela kontuan izan gabe.
[14]
1936
an, bere aitak bere aktore karrera abiarazteko
Los Angeles
en antolatutako izotz ikuskizun arrakastatsuaren ondoren,
Hollywood
estudioetako zuzendari
Darryl Zanuck
ekin
Twentieth Century Fox
en epe luzerako kontratua sinatu zuen.
[15]
Horrela, hobekien ordainduriko garaiko aktore bat bihurtu zen. Bere lehen filmaren arrakastaren ondoren,
One in a Million
(1936), Henieren posizioa ziurtatu zen eta gero eta zorrotzagoa bihurtu zen Zanuckekin zituen negozio harremanetan.
[16]
Henie bere filmetako patinaje zatien kontrol osoa izan nahi zuela defendatu zuen, adibidez
Second Fiddle
(
1939
) bezalako pelikuletan.
Heniek komedia musikalaren estereotipoa saihesten saiatu zen
Everything Happens at Night
(1939) film anti-naziarekin eta
It's a Pleasure
(
1945
) filmarekin,
A Star is Born
pelikularen patinaje bertsio bat, non ospetsu izandako izar alkoholiko batek iritsi berria laguntzen duen gai ezaguna jorratzen den.
Technicolor
teknikarekin grabatu zuen pelikula bakarra izan zen, baina ez zuen beste film batzuen arrakasta bera eta aktore dramatiko gisa zituen mugak erakutsi zituen, bere film dramatiko bakarra izanik.
[17]
Zanuckek bere dramarako mugak ikusi zituenean, komedia musikal gehiagotan eman zion papera:
Sun Valley Serenade
(
1941
),
Glenn Miller
,
John Payne
, eta Nicholas Anaiekin batera; "
Choodooga Choo Choo
", "
It Happened in Sun Valley
" eta "
I Know Why (And So Do You)
" abesti arrakastatsuak adibidez. Ondoren etorri ziren
Iceland
(
1942
)
Jack Oakie
eta Paynerekin eta “
The Will Never Be Another You
” abestia, eta, azkenik,
Wintertime
(
1943
)
Cesar Romero
,
Carole Landis
,
Cornel Wilde
eta Oakierekin. Ordurako, Heinek dagoeneko komediarako erraztasuna garatu zuen eta pelikula guzti horiek 20th Century-Foxen garaiko arrakastatsuenen artean egon ziren.
[18]
1936tik 1943ra arteko Foxen egindako bere ibilbide profesionalaz gain, Heniek
Arthur Wirtz
ekin negozio akordio bat sortu zuen, "Hollywood Ice Revue" izena zuten izotz-ikuskizunak produzitzeko. Wirtz Henieren aholkulari finantzarioa izan zen baita ere. Garai hartan, izotz patinajea eta izotz ikuskizunak oraindik ez ziren ezarritako ekitaldiak
Estatu Batuetan
. Heniek zinema aktore gisa zuen ospeak zale berri asko erakarri zituen eta ikuskizun mota hau aisialdiko ikuskizun berri gisa ezarri zuen.
1940ko hamarkada
n zehar, Henie eta Wirtzek
Rockefeller Center
reko aretoan antolatzen zuten patinaje ikuskizunak milioika ikusle izan zituen.
[19]
Bere ospearen gorenean, Heniek urtean 2 milioi
dolar
baino gehiago irabazi zituen bere ikuskizunei esker. Halaber, merkatuan patinak, jantziak, bitxiak, panpinak eta bestelako merkantziak bere izenarekin saltzeko hainbat kontratu zituen. Jarduera hauei esker, bere garaiko munduko emakumerik aberatsenetakoa zen.
[20]
Heniek
1950
ean Wirtzekin zuen akordioa apurtu zuen eta hurrengo hiru denboraldietan bere ikuskizunak produzitu zituen "
Sonja Henie Ice Revue
" izenarekin. Wirtzekin lehiatzeko harturiko erabakia izan zen, haren ikuskizunetan
Barbara Ann Scott
olinpiar txapelduna hasi baitzen patinatzen.
[5]
Wirtzek antzeztoki eta datarik onenak kontrolatzen zituenez, Henie txikiagoak ziren plazetan aritu behar izan zen, dagoeneko Ice Capades bezalako ikuskizunak hartzen zituztenak gainera.
1952
an
Baltimore
ko (
Maryland
) ikuskizun batean harmailen zati bat erori ostean, biraren lege eta finantza kezkak eragin zituen.
[21]
1953
an, Heniek
Morris Chalfen
ekin lankidetza berria sinatu zuen bere “European Holiday On Ice Tour”ean parte hartzeko. Honek arrakasta handia izan zuen.
[22]
Bere ikuskizun propioa produzitu zuen
New York
eko
Roxy Theatre
n
1956
ko urtarrilean. Hala ere, urte horretan bertan
Hego Amerikan
egin zuen bira oso gaizki atera zen. Garai hartan Henie
asko edaten ari zen
eta ezin izan zuen ikuskizunaren maila mantendu, eta honen eraginez, patinajeko erretiroa hartu zuen.
[5]
Bere filme serie propioa egiten saiatu zen, hainbat hirietara bidaiatzeko aukera emango ziona. Hala ere, nahiz eta
Paris
eta
Londres
aipatu ziren, baina bakarrik
Hello London
(
1958
) pelikula egin zuen. Honek ere ez zuen batere arrakastarik izan, eta bere aktore karrera amaituarazi zuen.
[23]
Bere autobiografia, “
Mitt livs eventyr
”,
1938
an argitaratu zen,
[24]
eta
1940
ean ingelesera itzuli zen
Wings on My Feet
izenburuarekin.
1954
an berrikusitako edizio berri bat argitaratu zen.
[25]
Haren heriotzaren garaian, Henie telebistako saio berezi batean itzultzeko prestatzen zegoen,
1970
eko urtarrilean aireratu beharko zena.
Zhivago doktorea
ren "
Lara's Theme
" dantzatzekoa zen.
Henie hiru aldiz ezkondu zen:
Dan Topping
ekin (1940-1946),
Winthrop Gardiner Jr
ekin (1949-1956) eta
Norvegiako
itsas garraioko magnate eta arte
mezenas
Niels Onstad
ekin (1956-1969) (bere heriotzarte). 1956an erretiroa hartu ondoren, Henie eta Onstad
Oslo
n bizi izan ziren eta arte moderno bilduma handi bat osatu zuten, gerora
Henie Onstad Kunstsenter
museoko oinarria izan zena.
[5]
Henieri
leuzemia
diagnostikatu zioten
1960ko hamarkada
ren erdialdean.
1969
an, 57 urte zituela, gaixotasun honengatik hil zen
Paris
etik Oslorako hegaldi batean.
[26]
Osloko muino baten goian dago lurperaturik Onstadekin batera, bertatik Henie Onstad Art Center ikusi daitekeelarik.
[27]
(
Arne Lie
rekin)
- ↑
≪Sonja Henie≫
IMDb
(Noiz kontsultatua: 2018-03-08)
.
- ↑
a
b
c
(Ingelesez)
≪Sonja Henie facts, information, pictures | Encyclopedia.com articles about Sonja Henie≫
www.encyclopedia.com
(Noiz kontsultatua: 2018-03-08)
.
- ↑
a
b
(Ingelesez)
Loader, Mandy. (2010-05-31).
Amazing Young Sports People Level 1 Beginner/Elementary American English.
Cambridge University Press
ISBN
9780521148993
.
(Noiz kontsultatua: 2018-03-08)
.
- ↑
a
b
c
(Ingelesez)
≪Sonja HENIE - Olympic Figure skating | Norway≫
International Olympic Committee
2017-01-25
(Noiz kontsultatua: 2018-03-08)
.
- ↑
a
b
c
d
e
(Ingelesez)
Jacobs, Laura.
≪The Glittering Rise and Fall of Sonja Henie, Ice Skating’s Original Queen≫
HWD
(Noiz kontsultatua: 2018-03-08)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Herma Planck-Szabo Bio, Stats, and Results≫
Olympics at Sports-Reference.com
(Noiz kontsultatua: 2018-03-08)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Sonja Henie Bio, Stats, and Results≫
Olympics at Sports-Reference.com
(Noiz kontsultatua: 2018-03-08)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Irina Slutskaya | Russian figure skater≫
Encyclopedia Britannica
(Noiz kontsultatua: 2018-03-08)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Katarina Witt | German figure skater≫
Encyclopedia Britannica
(Noiz kontsultatua: 2018-03-08)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Cecilia Colledge: Champion figure skater≫
The Independent
2008-04-21
(Noiz kontsultatua: 2018-03-08)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪1928: Sonja Henie wins first of three figure skating gold medals≫
NBC Olympics
(Noiz kontsultatua: 2018-03-08)
.
- ↑
a
b
(Ingelesez)
Sagert, Kelly Boyer; Overman, Steven J.. (2012-02-13).
Icons of Women's Sport [2 volumes
.
] ABC-CLIO
ISBN
9780313385490
.
(Noiz kontsultatua: 2018-03-08)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Sonja Henie Bio, Stats, and Results≫
Olympics at Sports-Reference.com
(Noiz kontsultatua: 2018-03-08)
.
- ↑
(Ingelesez)
Behlmer, Rudy. (June 1995).
Memo from Darryl F. Zanuck: The Golden Years at Twentieth Century-Fox.
Grove Press
ISBN
9780802133328
.
(Noiz kontsultatua: 2018-03-08)
.
- ↑
(Ingelesez)
Bogage, Jacob. (2018-02-21).
≪The world’s first Olympic ice queen became a Hollywood star ? and a Hitler admirer≫
Washington Post
ISSN
0190-8286
.
(Noiz kontsultatua: 2018-03-08)
.
- ↑
Detail view of Movies Page.
2014-04-02
(Noiz kontsultatua: 2018-03-08)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪It’s a Pleasure (1945)≫
The Blonde at the Film
2014-03-24
(Noiz kontsultatua: 2018-03-12)
.
- ↑
(Ingelesez)
Rowan, Terry.
Motion Pictures From the Fabulous 1940's.
Lulu.com
ISBN
9781329811416
.
(Noiz kontsultatua: 2018-03-12)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Skating Away | Front & Center at Rockefeller Center≫
www.rockefellercenter.com
(Noiz kontsultatua: 2018-03-12)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Sonja Henie and Niels Onstad | Henie Onstad Kunstsenter≫
hok.no
(Noiz kontsultatua: 2018-03-12)
.
- ↑
(Ingelesez)
Sun, Baltimore.
≪1952 Ice Show Accident≫
baltimoresun.com
(Noiz kontsultatua: 2018-03-12)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Sonja Henie≫
Lifetime UK
2017-01-23
(Noiz kontsultatua: 2018-03-12)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Olympic skater Sonja Henie belatedly arrives on DVD≫
New York Post
2014-02-10
(Noiz kontsultatua: 2018-03-12)
.
- ↑
(Alemanez)
Koln, Zentralbibliothek der Sportwissenschaften, Deutsche Sporthochschule.
≪Henie, Sonja: Mitt livs eventyr - 97/3590 - Zentralbibliothek der Sportwissenschaften, Deutsche Sporthochschule Koln≫
www.dshs-koeln.de
(Noiz kontsultatua: 2018-03-12)
.
- ↑
(Ingelesez)
HENIE, Sonja. (1940).
Wings on My Feet.
(First edition. argitaraldia) Prentice-Hall
(Noiz kontsultatua: 2018-03-12)
.
- ↑
≪Sonja Henie, Skating Star, Dies≫
www.nytimes.com
(Noiz kontsultatua: 2018-03-12)
.
- ↑
≪Sonja Henie (1912-1969) - Find A Grave Memorial≫
www.findagrave.com
(Noiz kontsultatua: 2018-03-12)
.
- ↑
World Hall of Fame Members
. worldskatingmuseum.org
- ↑
International Women's Sports Hall of Fame
. womenssportsfoundation.org
- ↑
(Ingelesez)
≪Sonja Henie | Hollywood Walk of Fame≫
www.walkoffame.com
(Noiz kontsultatua: 2018-03-12)
.