Wikipedia, Entziklopedia askea
Amateur
modu profesionalean egiten ez den orori ematen zaio, norbere
zaletasuna
dela-eta. Honela, adibidez, kirolari
amateur
bat, profesional batekin alderatuz gero, kirol bat afizioagatik praktikatzen duena da, hau da, horrekin dirurik irabazteko asmorik gabe.
Oinarrian, zerbait, bokazioz egiten duen pertsona bat da.
Hitzaren beste esanahia, beharbada zertxobait ahaztua dagoena,
frantsesetik
dator, hau, aldi berean,
latinezko
hitzaren errotik datorrelarik eta "zeozer maitatu" edo "zeozeren maitale izan" esan nahi du. Zentzu honetan, amateur bat, profesional bat bezain trebea izan daiteke, baina, egiten duena egiterako orduan, bere motibazioa, egiten duenagatik duen maitasuna da, eta ez horrekin dirua irabaztea.