Wikipedia, Entziklopedia askea
Sixto Duran Ballen
(
Boston
,
Estatu Batuak
,
1921eko
uztailaren 14a
-
Quito
,
2016ko
azaroaren 15a
) arkitektoa eta politikaria izan zen, ekuadortarra.
Ekuadorko
Errepublikako lehendakaria izan zen 1992tik 1996ra.
Arkitektura
- eta
urbanismo
-ikasketak egin zituen Columbiako eta Wisconsingo unibertsitateetan. Herri Lanetako ministro zela, Camilo Ponce Enriquezen agintaldian (1956-1960), herrialde osoan errepideak egiteko eta berregiteko plangintza prestatu zuen,
Quito
eta
Guayaquilgo
aireportuak eta Guayaquil eta
Puerto Bolivarko
itsas portuak eraiki zituen, telefono-sarea hedatu zuen, eta edateko ura bideratzeko plangintza antolatu zuen. 1970ean, Quitoko alkate hautatu zuten. Alderdi sozialkristaua sortu zuen, baina 1991n utzi zuen hura. Gero, Union Republicana sortu zuen, joera kontserbadoreagokoa. 1992an, errepublikako lehendakaritza eskuratu zuen, Union Republicana eta Partido Conservador alderdien koalizioari esker. Bere agintaldian, gobernuaren ekonomia-politikaren aurkako protesta asko izan zen (1994ko ekaineko greba orokorra), eta gerra egin zuen
Perurekin
, muga-arazoak zirela medio.