Wikipedia, Entziklopedia askea
San Antongo zubia
[1]
Bilboko itsasadarreko zubia
da, iparraldetik
Zazpikaleak
eta hegoaldealdetik
Bilbo Zaharra
eta
San Frantzisko
auzoak lotzen dituena. Gaur egungo zubia
1880an
zabaldu zen.
Iparraldean Donibane plazatxoa du, eta hegoaldean Bilbo Zaharra eta Urazurrutia kaleak. Gainera, hego partean ere, Martzana eta Urazurrutia kaietara heltzen diren eskailerak ditu.
Zubiak alboan ditu
San Anton eliza
, Urazurrutia eta
Martzana kaiak
, eta
Urazurrutiako sehaska-etxea
.
1318
baino lehen eraikia, litekeena da
1300an
hiribildua
eratu baino lehenagokoa izatea. Mendeetan zehar
Bilboko itsasadarra
zeharkatzen zuen zubi bakarra izan zen,
bilbotarrek
ertze bien arteko komunikazioen
monopolioa
mantendu nahi zutelako.
Bilboko ikur bihurtua,
la puente vieja
(
euskaraz
: "zubi zaharra") ezizena duena, hiriburuaren armarrian agertzen da.
Erdi Aroan
eraiki zutenetik, oso zubi inportantea izan zen bertatik
Bizkaiko jaurerria
eta
Gaztelako Erresumaren
arteko merkataritza guztia pasa behar baitzuten,
Maria Diaz I.a Harokoak
Bilbori emandako eskubideari esker.
XV. mendean
, Bilboko agintariek zubi honetan bertan exekutatzen zituzten gaizkileak. Hiltzeko zigortuei harria lotu eta itsasadarrera botatzen zituzten.
[2]
Uholde
askoren eraginez hainbat alditan eroria, askotan berreraikia izan zen. Horrexegatik
1870ean
Udalak egungo kokalekuan zubi sendo bat eraikitzea erabaki zuen. Antzinako zubia
San Anton elizaren
aurrean zegoen, hau da, uretan behera, eta
1882an
desagertu zen.
[3]
Ernesto Hoffmeyerrek
diseinatuta, egungoa
1880an
zabaldu zuten.
1937ko
ekainaren 17an
Bilbo galdu zenean
zubia dinamitaz lehertu eta
frankistek
laster hasi zituzten zubia berreraikitzeko lanak.