Wikipedia, Entziklopedia askea
Sir Robert David "Rob" Muldoon
(
Auckland
,
1921eko
irailaren 25a
-
Auckland
,
1992ko
abuztuaren 5a
)
Zeelanda Berriko
politikaria izan zen.
1975
-
1984
bitartean lehen ministroa izan zen.
Bigarren Mundu Gerran
armadan sartu zen eta
Ozeano Barean
,
Ekialde Hurbilean
eta
Italian
aritu zen. Bitarte horretan ekonomia- eta kontularitza-ikasketak egin zituen.
1946an
, gerra amaitu ondoren,
Ingalaterrara
joan zen beka baten laguntzaz ikasketak sakontzera. Ondoren, Zeelanda Berrira itzuli zen merkataritza-etxe batean aritzeko.
Politikan,
1960an
hasi zen, Tamakiko Alderdi Nazionalaren ordezkari gisa.
1972an
, epe labur batez lehen ministro izan zen, eta hurrengo urtean oposizioko buru.
1975ean
lehen ministro hautatu zuten,
Bill Rowling
laboristaren ordez.
1978an
, berriz ere kargu hori berritu zuen. Aldi horretan Finantza ministroa ere izan zen. Agintaldia
1984ko
hauteskundeetan amaitu zuen, Alderdi Laboristak irabazi baitzituen hauteskunde haiek.