Robert Anson Heinlein ( 1907ko uztailaren 7a , Butler , Missouri – 1988ko maiatzaren 8a , Carmel-by-the-Sea , Kalifornia ) estatubatuar zientzia-fikzioko eleberrigile bat da.
Lau Hugo Sariren irabazle, bere idazlan nabarmenen artean honakoak daude: Double Star (1956), Starship Troopers (1959), Stranger in a Strange Land (1962) eta The Moon is a Harsh Mistress (1966). Ameriketako Estatu Batuetako zientzia-fikziozko eta fantasiazko idazleen elkarteak Maisu Handi izendatu zuen.