Ponta Delgada

Koordenatuak : 37°44′N 25°40′W  /  37.74°N 25.67°W  / 37.74; -25.67
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ponta Delgada
Portugalgo udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe   Portugal
Portugalgo eskualde autonomoa   Azoreak
Posta kodea 9504
Geografia
Koordenatuak 37°44′N 25°40′W  /  37.74°N 25.67°W  / 37.74; -25.67
Map
Azalera 232.99 km²
Altuera 0 m
Mugakideak Ribeira Grande eta Lagoa (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria 68.809 (2011)
0 (2011)
Dentsitatea 295,33 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1450 (egutegi gregorianoa)
Telefono aurrizkia 296
Hiri senidetuak Fall River (Massachusetts) , Newport eta Pleven
cm-pontadelgada.pt

Ponta Delgada Portugalgo udalerria da, Azoreetako populatuena eta uhartediko hiriburu betearazle edo exekutiboa. Sao Miguel uhartearen mendebaldean dago.

Historia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Pero de Teive-k 1450 inguruan arrantzale herrixka bat sortu zuen, gaur egungo Santa Clara fregesiaren inguruan, baina 1444-rako jadanik asentamendu bat bazen bertan. Uharteko hiriburua Vila Franca do Campo zen baina 1522an lurrikara batek eragindako lurjauziak hiria suntsitu eta 5.000 pertsona hil ziren. Honen ondoren Ponta Delgada bihurtu zen hiriburu berria. 1546an Ponta Delgadak hiri estatusa lortu zuen.

XIX mendean zitrikoak Erresuma Batura exportatzearekin garapen ekonomiko handia izan zuen eta Europako merkatari asko etorri ziren, batez ere juduak . Kale eta errepide hobeak eraiki ziren, arrain, haragi eta fruita merkatu ederrak eta lorategi ikusgarriak ere ezarri ziren, bai eta jauregi eta etxe ederrak ere.

XX mendean Azoreetako hiri garrantzitsuena bihurtu zen.

Geografia eta klima [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Hiria Sao Miguel uhartearen hego-mendebaldean dago, Ozeano Atlantikoan . Udalerriak ordea uhartearen mendebalde guztia hartzen du, bi eremu nagusi; Picos eskualdea eta Sete Cidades mendizerra.

Klima [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

    Datu klimatikoak (Ponta Delgada, Azores (1981?2010))    
 Hila    Urt     Ots     Mar     Api     Mai     Eka     Uzt     Abu     Ira     Urr     Aza     Abe    Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 20.2 20.4 22.8 22.6 24.0 25.6 28.2 28.8 28.6 26.2 25.5 22.6 28.8
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 16.8 16.6 17.0 17.7 19.1 21.4 23.9 25.3 24.3 21.9 19.4 17.8 20.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 14.5 14.1 14.5 15.1 16.4 18.6 20.9 22.1 21.4 19.2 16.9 15.4 17.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 12.2 11.5 12.0 12.3 13.6 15.8 17.8 19.0 18.4 16.5 14.3 12.9 14.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 4.4 3.5 4.2 5.3 6.6 8.3 11.9 11.9 9.6 8.6 7.4 5.7 3.5
Euria (mm) 96.9 84.0 87.7 76.7 72.0 39.6 26.6 46.1 91.9 108.5 108.7 146.9 985.6
Euri egunak (≥ 0.1 mm) 22.5 19.4 19.5 19.5 18.7 16.3 15.9 15.1 18.5 20.5 20.9 22.7 229.5
Eguzki orduak 97 103 120 141 174 163 208 213 175 142 109 93 1738
Iturria (1): Instituto de Meteorologia, [1] Weatherbase (some records) [2]
Iturria (2): NOAA (sunshine hours only) [3]

Banaketa administratiboa [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Udalerriak ( concelho ) 24 parrokiatan ( freguesia ) banaturik dago:

  • Ajuda da Bretanha
  • Arrifes
  • Candelaria
  • Capelas
  • Covoada
  • Faja de Baixo
  • Faja de Cima
  • Fenais da Luz
  • Feteiras
  • Ginetes
  • Livramento
  • Mosteiros
  • Pilar da Bretanha
  • Relva
  • Remedios
  • Santa Barbara
  • Santa Clara
  • Santo Antonio
  • Sao Jose
  • Sao Pedro
  • Sao Roque
  • Sao Sebastiao
  • Sao Vicente Ferreira
  • Seete Cidades

Ekonomia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Merkataritzagune garrantzitsua da. Tropikoko produktuak esportatzen dira. Industria (azukre findegiak, janari industria, ontziola txikiak), arrantza eta turismoa dira ekonomia jarduera nagusiak. Unibertsitatea badu.

Iruditegia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Hiri senidetuak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]


Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. .
  2. .
  3. .