Pizkundea
[1]
edo
Errenazimentua
[1]
?zenbaitetan
Berpizkundea
[2]
edo
Errenaisantza
[3]
ere deitua?
XV.
eta
XVI. mendeetako
kultura mugimendua izan zen,
Behe Erdi Aroan
Florentzian
hasi
[4]
eta geroago
Europan
zehar hedatuz joan zena. Hitza orduko garai historikoa izendatzeko ere erabiltzen den arren, kontuan hartu behar da Pizkundeko aldaketak ez zirela Europa osoan batera gertatu.
Pentsamendu humanistari
oso loturik dagoen mugimendu kultural horren oinarria Antzinate klasikoaren iturrietara itzultzea izan zen.
Erdi Aroaren
eta
Aro Modernoaren
arteko zubia izan zen. Izan ere, Erdi Aroaren amaiera eta Pizkundearen hasierako urteetan, oso denbora laburrean, Mendebaldeko gizartea oinarri-oinarritik inarrosi zuten aurkikuntzak eta asmakuntzak egin ziren, Europan eta inguruko herrietan ere. Jakintza klasikoa berpizteaz gainera, Errenazimentuan kontinente berriak aurkitu eta esploratu ziren,
Kopernikoren
astronomia sistemak hartu zuen
Ptolomeorenaren
lekua,
estatu nazioak
eratu ziren,
sistema feudalak
gainbehera egin zuen eta komertzioa asko hedatu zen, eta garrantzi handiko berrikuntzak aplikatu edo asmatu ziren (papera,
inprimatzeko makina
, itsasorratza,
bolbora
...).
Nolanahi ere, garai hartako pentsalarientzat ikasketa eta jakintza klasikoen eraberritze garaia zen hura batez ere, kultura pobretu zen urte luzeen ondoren heldua. Horretan erabakiorrak izan ziren
Bizantziotik
,
otomandarrengandik
ihesi, iritsi ziren jakintsuak eta testuak, horien bidez ezagutu ahal izan baitziren klasikoak.
Giorgio Vasari
idazle eta artista italiarrak,
1570ean
argitaratutako
Margolari, eskultore eta arkitekto famatuen bizitzak
lanean, erabili zuen lehenbizikoz Errenazimentu (
rinascita
) hitza
[4]
, baina
XIX. mendera
arte ez zitzaion hitz honi interpretazio historiko-artistiko zabala eman.
Vasarik ideia erabakigarri bat plazaratu zuen: antzinako artearen birjaiotzea. Honek artistaren jokabide espiritualean erabat berri zen fenomeno bat zekarren: kontzientzia historiko indibidual nabaria izatea.
Joxe Azurmendik
jaso duenez Pizkundea, Erdi Arotzat erdeinatua, ahazturik egon zen
Burckhardt
historialari
suitzarrak
dagokion garrantzia eman zion arte XIX. mendearen azken aldera (
Die Kultur der Renaissance in Italien
, 1860). Burckhardt ezkero Pizkundea indibidualitatearen aurkikuntzaren aldia bezala ezagutzen da.
[5]
Pizkundeak Erdi Aroko artearekin lotura guztiak moztu zituen berariaz, mespretxuz barbaro eta
godoen
estilotzat hartzen baitzuen. Era berean,
Iparraldeko Europako
arte garaikidearen aurka zegoen. Europako eboluzio artistikoaren ikuspuntutik, Pizkundeak ordura arte nagusi izan zen batasun estilistikoaren apurtzea ekarri zuen.
Errenazimentuaren espiritua, azken aldian, hainbat eratan gorpuztu bazen ere, hasieran pentsaera mugimendu batek gauzatu zuen,
humanismo
deritzanak hain zuzen ere. Humanismoak hainbat ezaugarri ditu:
- Lehenbizi, gizakia bera, ikuspegi guztietatik, eta bere lorpen guztiekin, hartzen du gaitzat.
- Bigarren, filosofia eta teologia eskola guztien bateragarritasuna azpimarratzen du humanismoak, hau da, jakintzaren
sinkretismoa
. Sinkretismo horren ondorio da artearen eta artistaren unibertsaltasuna, eta horretxen eredu Pizkundeko gizon handienetako bat,
Leonardo da Vinci
.
- Hirugarren, gizakiaren duintasuna aldarrikatzen du.
Erdi Aroko
bizitza idealak bestelako bati egiten dio leku. Penitzentzia zen Erdi Aroan giza jardueraren modu gailen eta nobleena. Humanismoak, berriz, gauzak sortzeko borrokatzea eta izadia menderatzea du helburu.
- Azkenik, galdutako giza izpiritua eta jakintza berritzen saiatzen da humanismoa. Hura berreskuratzeko eginahaletan, ikuspuntu espiritual eta intelektual berri bat errotzen lagundu zuen, jakintza mota berri bat garatzen. Hala, humanismoaren eraginez erlijio ortodoxiak ezarritako pentsamenduzko mugak hautsi egin ziren. Galdera eta kritika librea ekarri zuen, eta gizonaren pentsakeran eta sorkuntzetan fedea sortu.
Humanismoak
greziar
eta
erromatar
antzinaterako itzulera eragin zuen. Garai haietako kulturaren funtsa berreskuratzen saiatu zen, eta ez bakarrik literaturan, baita artean (arkitektura, eskultura) eta filosofian ere. Eta ildo horretan, berebiziko garrantzia izan zuen
Platonen
obraren aurkikuntzak. Erdi Aroan
Aristotelesen
pentsamoldea besterik ez zen izan, eta Humanismoak Platon berreskuratu zuen. Humanista ikertzaile bihurtu zen, iturrien ikerketa kritikoa egin zuen, eta zientzialariena bezalako pentsamoldeak gidaturik jardun zuen. Humanista izan zen lehenengo historialari modernoa.
Artean Antzinate Klasikoko forma arkitektonikoak,
zutabe ordena klasikoak
, historia eta mitologiako gaiak eta antzinako sinboloak berpiztu ziren. Honekin ez zen kopia soil bat egin nahi, baizik eta, Arte Klasikoaren legeen ezagupenean barneratu nahi zen. Antzinateko formak arkitektura zein arte proiektuetan era onuragarrian erabili ziren. Hala ere, ez ziren honetara mugatu, eta arkitekto handiek ordena horiek gainditu zituzten, haien ekarpen berriak eginez. Esaterako,
Albertik
Santa Maria Novella basilikako
fatxadan gehitutako kiribildurak edota
Donato Bramantek
San Pietro in Montorion
integratutako perspektiba jokoen subjektibotasuna.
Ideia berrien hedatzean funtsezkoa izan zen
inprimatzeko makina
asmatzea eta zabaltzea.
Johann Gutenberg
, alemaniar inprimatzaileak asmatu zuen, eta
1455
. urte aldera zabaldu zen
Rhin
inguruko hirietara (
Maguntzia
eta
Estrasburgo
). Handik berehala zabaldu zen Alemaniako erdialde eta hegoaldeko eta Italiako erdialde eta iparraldeko hirietara.
Venezia
,
Paris
,
Lyon
,
Erroma
eta
Napoli
, aurrenetakoak izan ziren.
Inprimategiari esker, asko zabaldu ziren Antzinate Klasikoko obrak, baita geroko erlijio lanak ere. Inprimategia ezinbesteko laguntza izan zen
Erasmoren
eta
Luteroren
lanak hedatzeko, adibidez, eta baita zientziak, fauna eta flora, eta artea zabaltzeko ere, marrazki eta planoen bidez.
Kartografia
lanak, halaber, asko aurreratu ziren harrezkero.
Estatu eta eliz agintariak, baina, asko larritu ziren halako propaganda hedabide baliotsu baten aurrean, eta hura kontrolatzeko neurriak ?
zentsura
? hartzen hasi ziren.
Europako internazionalismoa: komunikazioa eta harremanak informazio hedabide gisa
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
Giza harremanei eta ideologia trukeei esker asko zabaldu ziren ideiak. Humanisten gutun bidezko harremanak eta maizko bidaiak oso bide egokia izan ziren ideiak trukatzeko.
Erasmo Rotterdamgoa
, adibidez, Paris, Ingalaterra eta Italian zehar ibili zen.
Chenonceau jauregia
,
Frantzia
.
Unibertsitateen artean ere harreman handia zegoen. Irakasle ospetsuenak beste unibertsitateetara joaten ziren eskolak ematera. Hizkuntza arazorik ez zegoen, hizkuntza bera erabiltzen baitzen denetan, latina.
Lluis Vives
espainiarrak, adibidez,
Oxforden
eta
Lovainan
eman zituen eskolak. Eta arrazoi beragatik, ikasle dirudunak ere Europako unibertsitate ospetsuenetara joaten hasi ziren ikastera.
Artean ere,
mezenasei
esker, hartu-eman ugari izan zen Europako artisten artean. Erregeek, printzeek, jaunek, beren gortera edo jauregietara deitzen zituzten atzerriko artista ospetsuenak.
Frantzisko I.a Frantziakoak
, adibidez, pintore italiarrak ?
Leonardo da Vinci
, besteak beste? deitu zituen.
Karlos V.ak
, berriz,
Tiziano
deitu zuen. Italia eta Flandriako artistak izan ziren, batez ere, bai teknika, bai estilo aldetik aurreratuagoak zeudela aprobetxatuz, beste herrialde batzuetara mugitu zirenak. Baina beste artista batzuek ikasteagatik eta beren artea hobetzeagatik bidaiatu zuten, Italiara gehienbat.
Albrecht Durer
, Alemaniakoa bera, Italiara joan zen,
Pedro Berruguete
?eta
Gaztelako
beste artista asko? bezalaxe. Harreman horiek zirela eta, berehala beretu ziren Italiako arte ereduak Europako gainerako eskualdeetan.
Italian, Pizkundearen aurretik,
proto-pizkunde
bat izan zen
XIII. mendearen
bukaeran eta XIV.aren hasieran,
Frantzisko Asiskoaren
irakatsiek inspiratua. Frantziskok ukatu egiten zuen kristau teologiaren eskolastika formala, eta pobreengana jo zuen izadiaren edertasuna eta balio izpiritualak predikatzera. Eredu horretxek bultzatu zituen italiar artista eta poetak inguruko munduaz gozatzera.
Aldi honetako artista famatuenaren lana,
Giottorena
(
1337an
hila), margolaritza estilo berri baten arabera egina da: egitura soila da eta azterketa psikologikoa, aldiz, zorrotza, bere aurreko edota garai bereko florentziar
Cimabue
, eta
Sienako
Duccio
eta
Simone Martini
margolarien egitura hierarkikoko lan lauetakoa ez bezalakoa.
Dante
poeta handia Giottoren garai beretsuan bizi izan zen:, eta honen pinturetako ardura bera ageri da haren poesian, alegia, barne bizikizun eta giza nolakotasunaren aldaketa eta gorabehera txikienei buruzko ardura. Haren
Jainkotiar komedia
, egitasmoan eta ideietan Erdi Arokoa bada ere, izpiritu subjektiboa eta adierazkortasuna Pizkundekoak ditu.
Petrarca
eta
Boccaccio
ere garai berekoak dira, Pizkundearen aitzindari alegia, biak ere latin literaturari buruzko azterketei esker eta beren ama hizkuntzan, ez latinez, idatzi zutelako. Zoritxarrez,
1348ko
Izurri Beltzak
eta haren ondorengo gerra zibilak atzerarazi zituzten, bai ikasketa humanistikoen pizkundea, bai Giottoren eta Danteren lanetan ageri zen indibidualismoaren eta naturalismoaren zabaltzea. Hala, eten bat izan zen, eta XV. mendera arte ez zen berriz azaleratu Pizkundearen izpiritua.
Florentziako
Santa Maria del Fiore
katedralaren kupula,
Brunelleschiren
maisulana
1401ean
lehiaketa bat egin zen
Florentzian
,
San Giovanniko bataiategiko
brontzezko
ateak nork egin erabakitzeko. Besteren artean,
Brunelleschi
,
Donatello
eta
Ghiberti
aurkeztu ziren lehiaketa hartara. Ghiberti urregile eta margolariak eskuratu zuen lana. Brunelleschi eta Donatellok
Erromara
alde egin zuten, eta han Antzinateko arkitektura eta eskulturaren azterketan murgildu ziren. Florentziara itzuli eta Erroman ikasiak gauzatzen hasi zirenean, bigarrenez jaio zen antzinako munduko arte errazionala.
Pizkundeko margolaritzaren sortzailea
Masaccio
(
1404
-
1428
) izan zen. Bere ideien izaera intelektualak, konposizioen handitasunak eta naturaltasun harrigarriak Pizkundeko margolaritzaren giltzarri bihurtu zuten. Hurrengo belaunaldiko artistek ?
Piero della Francesca
,
Pollaiolo
eta
Verrochiok
? aurrera egin zuten perspektibaren eta anatomiaren azterketan, eta naturalismo zientifikoan oinarrituriko estilo bat sortu zuten.
Florentziako hiriaren egoera guztiz egokia zen urte haietan arteen loratze honentzat. Santu zaindarien estatuak eskatu zizkieten hiritarrek Ghiberti eta Donatellori, eta Antzin Arotik inoiz egin zen kupula handiena eraikiarazi zioten Bruneleschiri
Florentziako katedralaren
gainean ezartzeko. Jauregi, eliza eta monasterioak eraikitzearen eta margotzearen kostua merkatari familia aberatsek hartu zuten beren gain.
Artisten babesle nagusia
Medici
familia izan zen. Medicitarrek Europako hiri gehienetan zituzten negozioak, eta Ipar Europako Pizkundeko arte lan garrantzitsuenetako bat,
Hugo van der Goes
flandriarraren
Trittico Portinari
, haien ajenteak, Tomasso Portinarik, eskatu zuen. Garai hartan ohi zen bezala
tenperaz
margotua izan beharrean, olio gardenez dago estalia, gainaldeak diamantearen antzeko distira eta ukitu leuna hartzen duela era horretan. Nolanahi ere, Lehen Pizkundeko iparraldeko margolariak gehiago arduratzen ziren objektuen adierazpen xeheaz eta haien esanahi sinbolikoaz, perspektiba eta anatomia zientifikoaz baino, baita haiek oso zabalduak zirenean ere. Baina, Italiako erdialdeko margolariak
olioa
erabiltzen hasi ziren, 1476an
Trittico Portinari
lana Florentziara eraman zutenean.
Michelangeloren
Adamen kreazioa
,
Kapera Sixtinoko
freskoa.
Goi Pizkundearen garaiko arteak 35 bat urte zuen,
1490
ingurutik
1527
arte,
Karlos V.aren
osteek
Erroma arpilatu
zuten arte alegia, eta hiru artista handiren inguruan loratu zen:
Leonardo da Vinci
(
1452
-
1519
),
Michelangelo
(
1475
-
1564
) eta
Rafael
(
1483
-
1520
). Leonardo izan zen
Errenazimentuko
gizon handiena, jeinu bakartia, jakintzaren adar bat bera ere baztertu ez zuena; Michelangelok ahalmen sortzaile izugarria zuen, proiektu handiak egin zituen, beti ere giza gorputza hartuz emozioen adierazpide nagusitzat; Rafaelek izpiritu klasikoa bete-betean agertzen duten obrak sortu zituen, armonia, baretasun, edertasunez beteak.
Leonardo bere garaian bertan artista handitzat hartu bazuten ere, margotzeko ez zioten denbora askorik utzi anatomiari, hegan egiteari, eta landare eta animalien bizitzari buruz egin zituen azterketa luzeek. Margolan gutxi bukatu zituen, ospe handia eman ziotenak halere. Horietakoak dira
Mona Lisa
(
1503
-
1505
),
Arroketako Ama Birjina
(
1458
ingurukoa), eta
Azken Afaria
freskoa (
1495
-
1498
), gaur egun hondaturik dagoena.
La fornarina
(Antzinako Artearen Galeria Nazionala,
Erroma
),
Rafaelen
margolana.
Michelangeloren aurreneko eskultura lanei, hala nola
Pieta
(
1499
), eta
David
(
1501
-
1504
) obrei, trebetasun tekniko izugarriaz gainera, anatomia eta proportzioaren legeak muturreraino eramateko joera nabari zaie. Bere burua, batez ere, eskultoretzat zeukan arren, Michelangeloren lan ezagunena
Vatikanoko
Kapera Sixtinoko
sabaiko fresko erraldoia da. Lau urtetan egin zuen,
1508tik
1512ra
, eta konposizio guztiz konplexua du, baina, aldi berean, kristau teologia tradizionala eta pentsamolde platonikoa elkartzen baititu, bateratzailea da filosofian.
Rafaelek ere, Vatikanon margotu zuen bere lanik handiena,
Atenasko eskola
(
1508
-
1511
), Michelangelo Kapera Sixtinoa margotzen ari zen garai berean. Fresko handi bat da,
Aristotelesen
eta
Platonen
pentsamendu eskolak elkartzen dituena. Michelangeloren lan nagusiko zailtasun eta trinkotasunaren ordez, Rafaelek lasai-lasai hizketan jarri zituen filosofo eta artistak, areto zabal batean,
gangak
atzeraka egiten duela distantzian. Hasieran Leonardoren eraginpean jardun zuen, eta
Arroketako Andre Mariaren
piramide egitura eta aurpegi modelatu ederrak erabili zituen bere Andre Mariaren margolanetan. Gauza askotan, ordea, izan zen desberdina: produkzio ikaragarri zabalean, izaera lasaian, armonia klasikoaren eta argitasunaren nagusitasunean.
Goi Pizkundeko arkitekturaren sortzailea
Donato Bramante
(
1444
-
1514
) izan zen, Erromara 1499an joan zena, 55 urte zituela. Han egin zuen lehen maisu lana,
San Pietro in Montorioko Tenplutxoa
. Egitura biribilekoa da, eta tenpluen arkitektura klasikoa gogorarazten du.
1503
-
1513
urteetan agintea izan zuen
Julio II.a
aita santuak Bramante hautatu zuen aita santutzaren arkitekto, eta biek elkarrekin erabaki zuten IV. mendeko San Pedro Zaharraren ordez beste eliza bat, izugarri handia, egitea. Proiektua, ordea, ez zen burutu Bramante bizi zela, hura hil eta askoz geroago baizik.
Ikasketa humanistikoek aurrera egin zuten Goi Pizkundeko bi aita santu ahaltsuenen babespean, Julio II.a eta
Leon X.arekin
, eta gauza bera gertatu zen
musika polifonikoarekin
. Koru Sixtinoak, aita santuak meza ematean jarduten zuenak, Italia osoko eta Europako iparraldeko musikariak eta abeslariak bildu zituen. Musikagile haietan famatuenak
Josquin des Prez
(
1445
-
1521
) eta
Palestrina
(
1525
-
1584
) izan ziren.
Pizkundearen bigarren gune nagusia,
Borgoinako dukeen
babespean sortua, Herbehereak izan ziren, Italiaren ondoren Europan zegoen beste lurralde aberatsena. Han, XV. mendearen lehenengo erdian,
Jan van Eyckek
olio pintura asmatu zuen, eta Flandriar eskola inauguratu zuen. Italiar eraginekin batera, tradizio nazionala nagusitu zen,
Pieter Bruegel Zaharra
(
1525
-
1569
) buru zela.
Frantzia izan zen, ziur asko, italiar Pizkundearen jarraitzaile fidelena, ezaugarri berezi batzuk izan zituen arren.
Frantzisko I.a
erregeak Frantzia aldera hedatu nahi izan zuen Italiako Errenazimentua, eta pintore italiarren eskola bat zabaldu zen
Fontainebleaun
(
Fontainebleauko eskola
). XVI. mendearen erdialdean, ordea, frantziar estilo klasiko bat sortu zen, tradizio nazionalen, italiar eraginaren eta Antzinateko obren inspirazioaren sintesi gisa.
Thomas Moreren
erretratua,
1527
.
Ingalaterran
, berriz, Pizkundeko arteak ez zuen arrakastarik izan, arkitekturan ez behintzat,
gotiko
estiloari leial jarraitu baitzuten XVI. mendearen zati luze batean. Humanismoa, berriz, oso ondo sartu zen,
Oxforden
,
Thomas Moreri
esker.
Alemanian
Albrecht Durer
izan zen Errenazimentuko artista nagusia. Egonaldi luzeak egin zituen Italian eta Herbehereetan, eta grabatzaile, marrazkilari eta margolari bikaina izan zen, polifazetikoa, Pizkundeko gizonaren eredu.
Neoplatonismoa
ezagutu eta matematika landu zuen.
Polonian
harrera ona egin zitzaien Pizkundeko berrikuntzei, batez ere
Krakovian
. Guztien gainetik
Nikolas Koperniko
nabarmendu zen. Haren ekarri nagusia
heliozentrismoaren
teoria izan zen, hau da,
planetek
eguzkiaren
inguruan biratzen dutela eta, beraz, eguzkia unibertsoaren zentroa dela dioena. Lehenago, esan den bezala,
Errusiara
ere heldu zen Pizkundearen eragina. Italiar artistek bukatu zuten
Kremlina
, veneziar estiloaren eraginpean zenbait ataletan.
Humanista gisa, berriz,
Luis Vives
eta
Elio Antonio de Nebrija
nabarmendu ziren Espainian, Erasmo eta Mororen laguna, bata, eta gazteleraren lehenengo gramatikaren egilea, bestea. Arkitekturan,
Isabeldar estiloa
?gotiko, Pizkundetar eta
mudejar
estiloen eraginpeko tradizio nazional baten nahastura? nagusitu zen.
Platereskoa
, berriz, dekorazio estilo berezi gisa hedatu zen. Espainiara artista asko iritsi ziren Italia, Flandria, Frantzia eta Alemaniatik, aristokraziaren babespean eta elizaren eta koroaren laguntzarekin, beti ere.
Pizkundeak artisten lanaren ezagutza ekarri zuen, eta artista bera ere inor ez izatetik norbait izatera iritsi zen. Izan ere, ordura arte, artistaren lana ez zen aintzat hartua,
arte mekanikoa
, eskuz egina alegia, zelako. Arte mekaniko prestutasun gabekoei kontrajarriz,
arte liberalak
zeuden, intelektualen arteak, alegia.
1500
. urteetik aurrera, baina, humanistek pintura eta eskultura arte liberalen artean onartu zituzten. Handik hara, erabat aldatu zen artistaren egoera sozioekonomikoa, eta ospetsu eta aberats izan zitekeen. Orduan igaro zen eskulangile izatetik artista izatera,
plebeio
izatetik
noble
izatera.
Pizkundea, Euskal Herrian, aurreko arte-estiloak bezala, berandu sartu zen. Izan ere, XVI. mendearen hasieran, oraindik estilo gotikoaren ezaugarriek irauten zuten. Karlos V.aren erregealdian, eragin artistikoak sartu ziren Italiatik, Flandestik (Euskal Herriko portuetako merkataritza-jarduerei esker) eta Gaztelako gortea zegoen gune nagusietatik (Burgos eta Valladolid)
Euskal Herriko egoera ekonomikoa XVI. mendean ona zenez, pizkundea leku guztietara zabaldu zen. Garai horretan, elizak eta jauregiak eraikitzeko gogo bizia piztu zen. Garai horretan, elizak eta jauregiak eraikitzeko gogo bizia piztu zen. Gainera, lantegiek garrantzia hartu zuten eta asko hedatu ziren, eta izen handiko hargin asko azaldu ziren. Hargin horiek penintsula osoan egin zuten lan; esate baterako,
Pedro Lizarazu
eta
Juan Ganta
bizkaitarrek, eta
Pedro Etxaburu
gipuzkoarrak.
Errenazimentu garaian garrantzi handia izan zuten zientzia aurkikuntzek. Honen oinarrian zientziari buruzko ideien eraberritzea zegoen. Izadiari garrantzi handia eman zitzaion eta zientzialariek ikuspuntu berri batetik aztertu zituzten klasikoak, nahiz eta haiek esandako guztia onartu ez. Klasikoek emandako teorien eta haiek egindako saioen azterketa horietatik sortu ziren
astronomia
modernoa, matematika,
anatomia
eta mekanika. Saioetan oinarrituriko metodoak eta metodo deduktiboak erabiltzen hasi ziren (
Kopernikoren
teoriari esker batez ere),
aljebra
berriaren oinarriak finkatu ziren (Italian batez ere),
inprimatzeko makina
asmatu zen, dinamikari buruzko saioak egin ziren (
Giambattista Benedetti
)… Anatomiak eragin handia izan zuen artearen hainbat alorretan, eskulturan eta pinturan, batez ere. Ekialdeko asmakizunak ere zabaldu eta hobetu egin ziren, hala nola
bolbora
, estrategia militarra errotik aldatu zuena, eta
ipar orratza
, geografia aurkikuntza handiak ahalbidetu zituena.
Gai berriak lantzen hasi baziren ere (mitologia, erretratua, ikuspegiak…), Erdi Arokoak bezala
Kristautasunari
buruzkoak dira Errenazimentu garaiko arte lan geheintsuenak. Irudiak askoz ere naturalagoak dira, ordea, eta ez dira hain zurrun eta geldiak, edertasuna eta bizitzearen poza adierazten baitute. Bizitzaren beste zenbait alor bezala, artea ere
paganizatu
egin zen nolabait.
Erroma
eta
Greziako
klasikoen lanak hartu zituzten oinarri Errenazimentuko artistek, eta espazioa eta adierazkortasun indarra izan ziren haien ardura nagusiak.
Bramanteren
San Pietro in Montorioko Tenplutxoa
,
Erroma
.
Errenazimentuko arkitektura profanoa izan zen hasieratik, eta gotikoak ia indarrik ez zuen hiri batean sortu zen:
Florentzian
. Proportzio neurtuak erabiltzea, ordenak bata bestearen gainean jartzea,
kupulak
erabiltzea eta tamaina erraldoiak sartzea izan ziren Errenazimentuko arkitekturaren ezaugarriak.
Quattrocento
delakoan (XIV. mendeko Italiako Errenazimentuan) sarritan erabili ziren atxikituriko zutabeak eta pilastrak,
kapitel
klasikoak,
fuste
lauak,
erdi puntuko arkuak
eta zirkulu erdiko
gangak
.
Quattrocentoa eta
Cinquecentoa
(XV. mendeko Errenazimentua) bereizten dituzten ezaugarriak osagai txikiez eginiko apaingarriak, kupularen luzapena eta harri zakar edo harlanduekin eginiko fatxadak dira.
Erroma
izan zen Cinquecentoko arkitekturaren gune nagusia. Cinquecentoko arkitekturaren beherakada hasi zenean azaldu ziren
barrokoaren
lehen adibideak Erroman.
Erdi Aroko literaturan nagusi ziren oinarri moralizatzaileen eta estetikoen aurrean, edertasunaren aurkikuntza da Errenazimentuko idazlearen helburu nagusia. Hala, bigarren mailan geratzen dira aurreko garaietako helburu moralizatzaileak. Idazleak, gainera, bere autonomia aldarrikatzen zuen, tradizioaren, dotrinaren eta arauen gainetik. XIV. mendean bultzada handia izan zuen Italian,
Dante
,
Boccaccioren
eta
Petrarkaren
lanei esker. Petrarka da, bereziki, Errenazimentuko idazle guztiek jarraitu zuten eredua.
Ghiberti
,
Florentziako bataiotegiko
iparraldeko atean.
Pizkundeko eskultura Antzinateko tradizioan oinarritu zen, hura berriztatu bazuen ere. Gizakia goraipatzen zen, gizakiaren gorputzaren edertasuna, anatomiaren ezagutzari esker. Arkitektura bezala, Florentzian sortu zen Errenazimentuko eskultura, eta profanoa izan zen hasieratik. Adierazkortasuna eta formaren perfekzioa lortzea zuen helburu. Genero horretako lanik aipagarriena
Florentziako bataiotegiko
ateetako behe-erliebeak dira. Ordura bitartean inoiz lortu gabeko sakontasun sentsazioa lortu zuen
Ghibertik
lan horretan.
Michelangeloren
biluziaren teknika bikaina izan zen Cinquecentoaren ardatza.
Pinturak gorakada handia izan zuen garai horretan, ez Italian bakarrik, baita Flandesen eta Alemanian ere. Italian, Quattrocentoko pinturaren ezaugarriak marrazkiaren zehaztasuna,
sfumatoa
, dotorezia eta konposizioaren oreka izan ziren. Cinquecentoan Erroma eta
Venezia
bihurtu ziren pinturaren gune nagusi. Lehenengo hiriko pinturaren ezaugarria handitasuna izan zen (
Rafael
), eta bigarrenekoarena, berriz, kolorearen eta argiaren erabilera trebea (
Tiziano
,
Tintoretto
).
Italiako iparraldean sortu zen Errenazimentuko musika,
Ars nova
izenarekin, eta Errenazimentuko idazle handienen letrak erabili zituen. Musika berriaren lehenengo formak
frottola
,
ballata
eta
caccia
izenekoak izan ziren. Handik gutxira, Frantziara hedatu zen mugimendua, eta
Bartzelonako kondeen
gortea Errenazimentuko musikak izan zuen gune aipagarrienetakoa bilakatu zen. XVI. mendean etorri zen Errenazimentuaren amaiera, hiru polifonista handiokin:
Orlando di Lasso
,
Palestrina
eta
Tomas Luis de Victoria
.
- ↑
a
b
Euskalterm terminologia-bankuan
Pizkunde
eta
Errenazimentu
izenak proposatzen dira, ordena horretan; eta bi horiek daude onartuta, inolako oharrik gabe, euskara batuko hitzak arautzen dituen
Hiztegi Batua
n.
Elhuyar gaztelania-euskara
hiztegiak
Errenazimentu
izena dakar.
- ↑
Ibon Sarasolaren
Zehazki
hiztegian hala ageri da
, baina
Hiztegi Batua
k
pizkunde
hobesten du ≪berpizkunde≫ sarreran.
- ↑
EHUren Arte Ederrak tituluaren
ikasgaietan
forma hau erabiltzen da, baina
Hiztegi Batua
n ez da ageri, ez eta hemen aipatu diren gainerako hiztegietan ere.
- ↑
a
b
Ignacio Zendoia Etxaniz. (2004). (pdf)
Errenazimendua Europan.
Bilbo:
UEU
ISBN
8484380521
.
.
- ↑
Azurmendi, J.
2020:
Pentsamenduaren historia Euskal Herrian
, Andoain, Jakin. 66. or.