Wikipedia, Entziklopedia askea
Pierre Charles Jose Marie, Harmel Kondea
(
Uccle
,
1911ko
martxoaren 16a
-
Brusela
,
2009ko
azaroaren 15a
)
Belgikako
40. lehen ministroa izan zen. Abokatu, Kristau-demokraziako politikari eta diplomazialaria izan zen.
Zuzenbidea ikasi zuen
Liejako Unibertsitatean
eta Belgikako Elkarte Katolikoko kidea izan zen. 1940an
Bigarren Mundu Gerran
18 Eguneko Kanpainan
parte hartu zuen. 1947an Liejako Unibertsitateko zuzenbideko irakasle izendatu zuten.
1946 eta 1971 bitartean diputatu izan zen. Justizia, Kultura eta Zerbitzu Zibileko ministro izan zen
Gaston Eyskensen
gobernuan. 1965eko uztailaren 28tik 1966ko martxoaren 19ra kristau-demokraten eta sozialisten arteko koalizio gobernu bateko lehen ministro izan zen. 1966 eta 1968 bitartean Kanpo Harremanetako ministroa izan zen
Paul Vanden Boeynantsen
gobernuan, eta gero senataria (1971-1977) eta Senatuko lehendakaria (1973-1977).
Baudouin
erregeak Harmel Konde izendatu zuen.
|
---|
| Belgikako bandera
|