Wikipedia, Entziklopedia askea
Normandiako Dukerria
,
Akitania
,
Flandria
,
Iruneko Erresuma
edo
Katalunia
bezala,
Erdi Aroaren
erdian sortutako printzerria da,
karolingiar
erregeen boterearen galerari esker.
911n
, eskualdean
bikingoen
erasoek gainditua,
Karlos Inozoak
etsaien buruzagietako bat zen
Rollori
Sena
Behereko eskualdea eman zion. Pixkanaka-pixkanaka
normandiar
bikingoek bere lurraldeak zabaldu zituzten,
1066an
bertoko dukea zen
Gilen Konkistatzaileak
Ingalaterrako Erresuma
lortu arte. Hurrengo berrogeita hamar urteetan zehar, Normandia eta Ingalaterra elkarrekin izan ziren,
XII. mendearen
erdian
Plantagenet leinuak
dukerria utzi eta
Ingalaterrara
joan arte.
1204an
Frantziako erregea zen
Filipe II.a Frantziakoak
eskualdea konkistatu eta
Frantziako Erresumaren
zati bat bilakatu zuen. Dukeek aldarrikapena mantendu zuten
Parisko Ituna
sinatu arte. Hala ere, titulua
Ingalaterrako erregeek
mantendu zuten.