Wikipedia, Entziklopedia askea
Herri-musika
[1]
edo
musika herrikoia
jendartean zabalkunde handia izan duten zenbait
musika
-mota izendatzeko erabili ohi den terminoa; batzuetan,
musika akademikoaren
esparrutik kanpo sortzen den musika izendatzeko erabili ohi da. Adiera horretan, XIX. mendeaz gero
tradiziozko musikatik
eta musika akademikotik nolabait bereiziak diren edo haietatik abiatuta garatu diren zenbait genero adierazten ditu (esaterako,
vaudeville
a,
tango
a,
blues
a,
jazz
a,
rock-and-roll
a,
soul
a,
pop
a,
folk
a,
son
a,
saltsa
...). Nolanahi ere, bereizketa lausoa da, eta eztabaidatua.
[1]
Batzuetan, herri-musikak beste izen batzuk ere jasotzen ditu: ≪musika arina≫ edo ≪pop musika≫, baina ez dira oso egokiak, beste esanahi murriztaileagoak dituztelako.
[2]
Bestalde, ≪herri-musika≫ erabili izan da batzuetan, historikoki, gaur egun musika folkloriko edo tradizional gisa ezagutzen denari erreferentzia egiteko, eta erabilera horrek oraindik ere irauten du zenbait testuingurutan. Azken zentzu horrekin nahastea saihesteko, batzuetan ≪hiri-musika modernoa≫ edo ≪musika modernoa≫ esamoldeak erabiltzen dira.