Mr. Potato Head
edo
Mr. Patata Jauna (
Espainian
Senor Patata
moduan ezagututa eta
Hispanoamerikan
Senor Cara de Papa
bezala) umeentzako jolasa da.
Patata
formako plastiko-figura bat da, eta aurpegi bat osatzeko txerta daitezkeen plastikozko pieza ugariz apaindu daiteke, hala nola
bibotea
,
sudurra
,
kapela
eta beste osagarri batzuk.
Produktuaren fabrikatzailea
Hasbro
jostailu-denda enpresa da.
1952
. urtean honek saltzen hasi ziren benetasko patatak eta beste landare batzuk apaintzeko osagarriak moduan
[1]
.
1964
. urtean patata itxurako plastiko-gorputz bat barruratu zan, eta urteen poderioz beste pertsonai batzuk gehitzen joan dira, Mr Potatoren
emakume
-bersioa bere osagarriekin moduan. Bere ospea
1990eko hamarkadan
handitu zan,
Toy Story
zinema-sagan agertu zalako.
1949an
George Lernerrek
(
Brooklyngo
jostailu-fabrikatzaile batek
)Mr Potato asmatu zuen, eta benetako patatak eta barazkiak apaintzeko plastikozko hainbat osagarri eta pieza txikiak asmatu zituen.
1949
. urtean Lerner bere ideia hainbat enpresa eta konpainietari saltzen saiatu zan, baina ez zitzaion erraza egin,
Bigarren Mundu Gerraren
ondoren enpresek ez zutelako ondo ikusi bere asmakizuna
[2]
. Azkenean,
zereal
fabrikatzaile bati saltzea lortu zuen, honek plastikozko piezak sari gisa banatzen zituen zereal paketeetan, asmatzaileak 5000
dolar
lortu ebazan kolaborazioagaitik
[3]
. Hala ere, Lernerrek
1951n
bere ideia erakutsi zien bi ehungintza-enpreei, Henry eta Merrill Hassenfeld anaiei, Hassenfeld Bros (
egungo
Hasbro
) izeneko jostailu-enpresa bat martxan jarri zutenei. Lernerrek 2.000 dolar ordaindu zizkien zereal jostailuaren ekoizpena geldi zezaten, eta beste 5.000 dolar ordaindu zituen bere produktuaren gaineko eskubideak berreskuratzeko.
[4]
Hassenfeld anaiek 500 dolarreko aurrerapena eta saldutako jostailu bakoitzeko % 5eko oparia eskaini zizkioten. Azkenean 1952n Hasbo Mr. Potato Headen komerrtzializazioa hasi zan.
Mr. Potato Head
1952ko
maiatzaren 1ean jarri zen salgai, 0,98 dolarren prezioan
[5]
. Jostailua barazkiak apaintzeko plastikozko pieza sorta bat zen, eskuak, oinak, belarriak, bi aho, bi begi pare, lau sudur, hiru kapela, betaurrekoak, pipa bat eta aurpegiko biloa irudikatzen zuten zortzi piezak. Garai hartan ez zegoen plastikozko gorputzik, beraz, benetako patatak eta barazkiak erabiltzen ziren. Hasbrok inbertsio handia egin zuen publizitatean, eta Mr. Potato Head telebistan iragarri zen lehen jostailua izan zan
[6]
.
Lehenengo urtean milioi bat baino gehiago Mr Potato Head-unitateak saldu ziran, Hasbro, 4 milioi dolar irabazi ebazan. Haren arrakastaren ondoren, pertsonaia berriak agertu ziren: Mrs. Potato, bere seme Brother Spud eta Sister Yam, eta
kotxe
eta
maskotak
bezalako osagarriak.
1964an
, Hasbrok patata itxurako plastikozko gorputz bat jaurti zuen, eta haren gainean plastikozko piezak jartzen ziren benetako patatarik erabili gabe. Gainera, beste pertsonaia batzuk ere kaleratu ziren, hala nola
laranja
bat (
Oscar the Orange
) edo
pepino
bat (
Kooky the Cucumber
), beste fruta eta barazki batzuen artean, nahiz eta horiek
1970eko
hamarkadaren hasieran merkaturatzeari utzi zioten.
[7]
1975ean
, Hasbrok patataren eta bere osagarrien plastikozko gorputzaren tamaina bikoiztu zuen,
Estatu Batuetako
jostailuei buruzko segurtasun-arauak betetzeko
[8]
. Konpainiak produktua birdiseinatzeko aprobetxatu zuen, eskolaurreko eta haurrentzako ikusleengana bideratuta. Gainera, zuloen ordez listoi lauak jarri zituen, haurrek plastikozko piezak akatsik gabe jar zitzaten, nahiz eta handik gutxira zuloak berriro sartu zituzten, haurrek piezak jartzean erratzeko aukera izan zezaten. Minbiziaren aurkako elkarte batek eskatuta, Hasbrok pipa kendu zuen bere osagarrietatik
1987ean
.
Jostailuaren ospea handituz joan zen
1990
. urtean
Toy Story
filma sagan agertu zalako. Ondoren, hiru sekueletan agertu zan (
Toy Story 2
,
Toy Story 3
eta
Toy Story 4
).
2000
. urtean Mr. Potato Head
National Toy Hall of Fame
Rochesterren (Nueva York)
-en hautatu zuten. Hasbrok bildumagileentzako osagarriak kaleratu zituen hurrengo urteetan, telesail eta filmen lizentzietan oinarritutako jostailuaren bersioekin. Horrela, beste filmetan girotutako Potato Head batzuk kaleratu ziran, (
La guerra de las galaxias
,
Spider-Man,
Indiana Jones
eta
Iron Man
filmetan girotutako Potato Head-ak).
2021eko
otsailaren 25ean, Hasbro Gamesek "Mr Potato Head" markaren izena "Potato Head" izena aldatzea erabaki eben, barneratzaileagoa izan zedin eta genero bereizketarik gabe horiekin jolastu ahal izateko.
[9]
Frankizia
kontzeptu antropomorfikoan oinarritzen da, hau da, jostailu guztiak, gizakiak ezagutu gabe, ezkutuan bizirik daude, eta pelikulak cowboy klasiko bat,
Woody sheriffa
eta
Buzz Lightyear
astronauta modernoa barne hartzen dituen jostailu talde batean oinarritzen dira.
Mr. Potato Head Toy Storyren sagako pertsonaia garrantzitsuenetako bat bihurtu zen, eta
Woody, Buzz
eta
Andyren
gainerako jostailuen lagunik onenetakoa izan zen. Brooklyngo azentua duen jostailua da, izen bereko Hasbro eta Playskool panpinetan oinarritua.
Toy Story sagan Mr. Potato pertsonaia nortasun ziniko samarra dauka. Andyk (Toy Storyko protagonista) sarritan bilau bat bezala aurkezten du bere jolasetan, bere portaera ziniko eta suminkorraren arrazoia dirudiena. Jarrera hori izan arren, askoz lagunkoiagoa bihurtzen da Potato Head andrea sagara iritsi ondoren.