Wikipedia, Entziklopedia askea
Molotov-Ribbentrop Ituna
,
Alemania-Sobietar Batasuna Ituna
[1]
edo
Alemaniaren eta Sobietar Batasunaren arteko Ez Erasotzeko Ituna
[1]
Alemania naziak
eta
Sobiet Batasunak
hitzartutako akordioa izan zen, elkarren kontra ez erasotzeko. Bi herrialdeetako Kanpo Aferetako ministroek, Alemaniako
Joachim von Ribbentrop
eta Sobiet Batasunako
Viatxeslav Molotovek
sinatu zuten,
Moskun
,
1939ko
abuztuaren 23an
,
Bigarren Mundu Gerra
piztu baino lehentxeago. Elkarri ez erasotzeko itunak ez zuen luze iraun, harik eta
1941eko
ekainaren 22an
Bizargorri Operazioa
abian jarri zen arte, non Alemaniak Sobiet Batasunari eraso egin zion
[2]
.
Itunak protokolo sekretu bat zekarren. Horretan,
Finlandia
,
Estonia
,
Letonia
,
Lituania
,
Polonia
eta
Errumania
herrialde neutralen berrantolaketak lurralde eta politika mailetan aipatzen ziren espreski. Horrela, 1939ko irailaren 1ean Alemaniak Polonia inbaditu zuelarik, sobietar osteak ere sartu ziren herrialdean. Muga
Mendebaldeko Bug
ibaian ezarri zuten. 1939ko azaroan, berriz, SESBek Finlandiari eraso egin zion eta
Kareliako istmoa
beretu zuen. 1940ko ekainean
Stalinek
Herrialde Baltikoak
anexionatu zituen
[2]
.
≪
|
1. Baltikoko estatu eremuetan (
Finlandia
,
Estonia
,
Letonia
eta
Lituania
), lurralde eta politika egokitzapen bat eginez gero,
Alemaniaren
eta
SESBen
eragin eremua Lituaniako iparraldeko mugak ezarriko du. (...)
2. Poloniako estatuko eremuetan lurralde eta politika egokitzapen bat eginez gero, Alemaniaren eta SESBen eragin eremua
Narew
,
Vistula
eta
San
ibaiek ezartzen dituzten mugak izango dira gutxi gorabehera.
Bi estatu sinatzaileek poloniar estatu subiranoa mantenduko duten hala ez, eta mantentzekotan, poloniar estatu horren mugak zein izango diren, etorkizunean izan daitezkeen gertakari politikoek erabakiko dute.
Dena den, gai hori bi estatuen artean erabakiko dute, baina, betiere, adiskidantzaz.
3. Europako hego-ekialdeari dagokionez, SESBek adierazi nahi du
Besarabia
interesatzen zaiola. Alemaniak adiezazten du ez duela inolako interes politikorik eremu horietan.
4. Protokolo hau guztiz sekretupean tratatu beharko dute alde biek.
|
≫
|
?Mosku, 1939ko abuztuaren 23an
Alemaniako Reicheko gobernuko ordezkari
Joachim von Ribbentrop
SESBeko gobernuko guztiahaldun
Viatxeslav Molotov
.
|