Miquel Buch i Moya ( Premia de Mar , Maresme , Katalunia , 1975eko abuztuaren 3a ) politikaria da. Bartzelonako Aldundiaren ahaldun ohia eta Premia de Mar udalerriko alkate ohia, bai eta Kataluniako Udalerrien eta Eskualdeen Elkarteko lehendakari ohia ere.
2018ko maiatzaren 19az geroztik, Kataluniako Generalitatearen Barne Arazoetako sailburua izan zen hautatua, 2020ko irailaren 3a arte, Miquel Samper-en trukean kargua utziz. [1]