한국   대만   중국   일본 
Minskeko metroa - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Minskeko metroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
М?нск? метрапал?тэн

 lineko tren bat Uru??a geltokian
Datu orokorrak
Garraio mota Burdinbide metropolitarra
Eskualdeak Minsk ,   Bielorrusia
Lineak      
Geltokiak 33 (2019)
Bidaiariak 318 500 000 (2014)
Jabea Bielorrusiako gobernua
Webgunea www.metropoliten.by
Ustiapena
Hasiera 1984ko ekainaren 30a (39 urte)
Eragilea Minsk Metro
Ibilgailuak 361
Datu teknikoak
Luzera 40,8 km (2019)
 Mapa
Map

Minskeko metroa ( М?нск? метрапал?тэн , bielorrusieraz ) Bielorrusiako Minsk hiriari zerbitzua ematen dien trenbide sarea da. Lehen zatia 1984ko ekainaren 30an amaitu zen eraikitzen, Bielorrusiako Sobietar Errepublika Sozialista garaian.

Gaur egun 3 linea eta 33 geltoki ditu eta urtean 3 283 000 bidaiari hartzen ditu.

Historia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

1960ko hamarkadaren hasieran, Minskeko garraio publikoaren sistema saturazioaren atarian zegoen. Sobietar Batasunaren industrializazio azkarrak hiriko garraio sistema azkar eta eraginkorra eskatzen zuen. Azkenik, Sobietar Batasuneko Ministroen Kontseiluak Minskeko metroaren eraikuntza onartu zuen. Lanak berehala hasi ziren eta 1977ko azaroaren 4an tunelaren indusketa hasi zen. [1]

1984ko ekainaren 29an Instytut Kultury eta Masko?skaja geltokien arteko  edo Masko?skaja linearen lehen atala inauguratu zen, 8,4 kilometroko luzerarekin. [2]

Luzapenak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Gero, gaur egun arte, zenbait luzapen izan ziren: [3] [4]

Tartea Linea Inaugurazioa
Instytut Kultury Masko?skaja Masko?skaja 1984ko ekainaren 30a
Masko?skaja Uschod Masko?skaja 1986ko abenduaren 30a
Traktarny zavod Frunzyenskaya Avtazavodskaia 1990eko abenduaren 31a
Pyershamayskaya Avtazavodskaia 1991
Frunzyenskaya Pushkinskaya Avtazavodskaia 1995ko uztailaren 5a
Traktarny zavod Awtazavodskaya Avtazavodskaia 1997ko azaroaren 7a
Awtazavodskaya Mahilyowskaya Avtazavodskaia 2001ko irailaren 5a
Pushkinskaya Kamyennaya Horka Avtazavodskaia 2005ko azaroaren 7a
Uschod Uru??a Masko?skaja 2007ko azaroaren 7a
Instytut Kultury Pyatrowshchyna Masko?skaja 2012ko azaroaren 7a
Pyatrowshchyna Malinawka Masko?skaja 2014ko ekainaren 3a
Jubiliejnaja plo??a Kava?skaja Slabada Zelenaluzhskaya 2020ko azaroaren 6a

1999ko dunbotsa [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

1999ko maiatzaren 30ean , bat-bateko trumoi batek rock kontzertu bat Nyamiha geltokira eraman zuen. Urtaroko pasabidearen tamaina txikiak eta zoruaren egoera heze eta labainkorrak sekulako iskanbila sortu zuten. Ekitaldiak 53 hildako izan zituen. [5]

2011ko atentatua [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

2011ko apirilaren 11an Kastrychnitskaya estazioan 15 pertsona hil ziren. [6]

Sarea [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Linea Izena (latindaraz / zirilikoaz) Ibilbidea Inaugurazioa Luzera (km) Geltokiak
    Masko?skaja Маско?ская Uru??a Malinawka 1984 19,1 15
    Avtazavodskaia А?тазаводская Kamyennaya Horka Mahilyowskaya 1990 18,1 14
    Zelenaluzhskaya Зеленалужская Jubiliejnaja plo??a Kava?skaja Slabada 2020 3,5 4

Ustiapena [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Etorkizuneko metroaren mapa

Metroak 05: 30etik 01: 00etara egiten du lan. Goi-orduetan (07: 00etatik 09: 00etara eta 16: 00etatik 20: 00etara), igarotze-maiztasuna 40 segundotik behin minutu eta 20 segundora bitartekoa da. Gainerako egunetan, 2 eta 10 minutu bitartean igarotzen dira. 23: 00etatik aurrera, trenek ordutegi finkoa dute, eta geltokietan kontsulta daiteke. [7]

Hiria oso lur hezean dago. Ondorioz, metroaren geltoki guztiak lurpean egon arren, ez dago sakontasun handiko geltokirik, sobietar ohiak diren hiri gehienetan bezala. Gaur egungo 33 estazioetatik 19 zutabeek eusten dituzte. Sobietar metro guztiak bezala, hau, biziki apaindua dago bielorrusiar edo sobietar arrazoi nazionalistekin. Azken urteetan dekoratu teknologikoagoak agertzen ari dira. [8]

Etorkizuna [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Etorkizunari begira, hiru hedapen aurreikusi dira egungo lineetan: bat  lineean eta bi  linean.

Era berean,  linea eraikitzen amaitu beharko da (gaur egun hiru geltoki baino ez daude irekita).

Gainera, laugarren lerro batek argia ikus lezake: zirkular bat.

Irudiak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

1. linea [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

2. linea [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. ≪Метро сегодня≫ metropoliten.by (Noiz kontsultatua: 2021-01-03) .
  2. ≪История развития метрополитена≫ metropoliten.by (Noiz kontsultatua: 2021-01-03) .
  3. (Ingelesez) 2007-12-11T06:57:00. ≪City News in Brief≫ Railway Gazette International (Noiz kontsultatua: 2021-01-03) .
  4. (Ingelesez) 2020-11-06T16:28:00. ≪Minsk’s third metro line opens≫ Railway Gazette International (Noiz kontsultatua: 2021-01-03) .
  5. ≪BBC News | Europe | Belarus stampede kills 54≫ news.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2021-01-03) .
  6. ≪Взорвавшаяся в Минске бомба была начинена поражающими элементами | Новости мира | Очевидно, что это сделано, чтобы максимально увеличить поражающий фактор, вызвать множественные осколочные ранения. | СЕГОДНЯ≫ web.archive.org 2011-10-01 (Noiz kontsultatua: 2021-01-03) .
  7. ≪Минский метрополитен≫ web.archive.org 2010-08-05 (Noiz kontsultatua: 2021-01-03) .
  8. ≪Minsk metro | Belarus.by≫ www.belarus.by (Noiz kontsultatua: 2021-01-03) .

Ikus, gainera [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]