Miguel Ricardo de Alaba Eskibel
, ezagunago
Alaba Jenerala
izenaz, (
Gasteiz
,
1772ko
otsailaren 7a
-
Bareges
,
Frantzia
,
1843ko
uztailaren 14a
) euskal militar,
politikari
eta diplomatikoa zen.
Bergarako Errege Mintegian
ikasi zuen eta
1785
bere osabaren
Infanteria
Erregimentuan sartu zen
1790ean
, Itsas-Armadan sartu arte.
Politikoki
nahiz eta
1808an
Josef Bonaparteren
alde egin, gero
frantziarrak
borrokatu zituen
Wellingtongo Dukearen
laguntzailea izanda.
Gerra bukatu baino lehen Brigadier Jeneral bihurtu zen.
Fernando VII.ak
boterea berreskuratu zuenean, Alava atxilotu zuten baina laster irten zen presondegitik. Erregearen babesa berreskuratuta
Hagan
enbaxadore bihurtu zen
1815ean
. Hori dela eta,
Waterlooko batailan
egon zen, izan ere, Waterloo eta
Trafalgar
batailetan izandako gizon bakarra da.
1820an
,
Arabako
ordezkaria zen
Madrilgo
Gorteetan, non
Exaltados
partiduaren buru bihurtu eta
1822an
Presidente
.
Fernando VII.a
itzuli zenean, Alava lehendabizikoz
Gibraltarrera
eta gero
Ingalaterrara
ihes egin zuen
Wellingtongo Dukearen
babespean.
Fernando VII.a
hil ondoren,
Espainiara
itzuli zen eta
Maria Kristinaren
alde egin zuen.
1834an
Londresen
eta
1835ean
Parisen
enbaxadore bihurtu zen.
1835ean
Ministro-Kontseiluaren Presidentea
izatea proposatu zioten baina gaitzetsi zuen, hala ere, hilabete batzuetan
de iure
Presidentea zen.
La Granjako matxinadaren
ondoren,
1837ko
Espainiako Konstituzioa
sinatzea gaitzetsi zuen eta
Frantzian
erbesteratu zen, non
1843an
Baregesen
hil zen.
Haren omenez Gasteizko erdiguneko
kale garrantzitsu
batek bere izena darama.